Bermiotarra

A

A KOMO LA BARA BEZ

Kasurik ere ez.

Gaztelerazko a como la vara esalditik literalki hartuta dago.

A ZELAKO…!

Harridurazko lokuzioa da.

ABANTE

Hasieran itsasoan erabilitako hitza izan arren, gero herrira pasatu da eta zerbait martxan jartzea da, pertsona, animalia odo gauza.

Hitz hau abante hitzetik dator. Arraunketan erabiltzen den hitza da.

Baina abante etzera ere esaten da. Beraz, Azkuek, remar zentzuarekin jaso duen hitza, beste kasu batzuetara zabaldu da.

ABERIDXE

  1. Matxura.
  1. Zoratuta egon.

ABERKETIE LEZ

Aberketa baten moduan: siku edo gogor adierazteko.

ABILLARIÑE

Zentzu gabeko pertsona.

Adjektibo moduan. Gehienetan gizonezkoei aplikatzen zaie.

Bi adjetibok osatzen duten hitza dela dirudi:

abilla + ariñaabillariñaabillariñe

Baina beste hipotesi hau ere kontutan har daiteke:

abill + ariñ aginte erako forma, hain zuzen.

ABILLE

Gaitasun edo abilezia handiko pertsona, baina batzuetan makina edo gauza ere bai.

Baina, adjektibo moduan, edozein pertsona edo gauzari aplikatzen zaio: Itsasontzi bat, kotxe edo makina bat, pertsona, eta abar.

Gaztelerazko hábil hitza erabiltzen da.

ABOGADESIE

Hitz egiteko erraztasuna daukan emakumea.

Hitz hau oso zaharra da, emakumezko abokaturik ez zegoenekoa, hain zuzen. Baina arraroena da gazteen artean ez dela entzuten, nahiz eta, gaur egun, emakume abokatu asko egon.

abogada + saabogadesa -sa atzizkia gaur egun erabiltzen ez dan arren, Bermeon oraindik erabiltzen da.

Adjektibo moduan eta askotan substantibo legez.

ABORROTZA

Zarata handia.

ABORROZITE

Aspertuta.

ABREBIDXUE

Energia handia lanerako. Azkar ibili.

Gaztelerazko abreviar aditza dugu. Baina substantibatu egiten da, nahiz eta aditz bezala ere erabili:

ABROSIDU

Aspertu. Gogaitu.

Aditza, baina adberbioan ere ager daiteke

Askotan adberbioa danean, du partizipio barik erabiltzen da:

Edo, gerundioa danean, beste era honetara:

Ziur aski, hitz hau erdaratik sartu da, baina hitzaren etimologia nekez ikus daiteke. Bi hipotesi erabil daitezke hitz honen jatorria adierazteko:

Bat gaztelerazko aburrir hitzetik datorrena, eta bestea, gaztelaniako aborrecer hitzetik datorrena.

  1. aburrir + duaburriduabrurridu, r bat desarroilatu du asimilazioz. Gero, disimilatzeko s sartu da eta honela: abrurriduabrusidu.

Baina disimilatzeko uo bihurtuz abrosidu eman du.

  1. aborrecer + iduaborreziduabroziduabrosidu.

Azken honek egin du biderik laburrena, eta zentzua ere egokia dela dirudi, jasanezinezko egoera gorrotatzen duela esateko balio baitu.

Gazteen artean, hau da hamazortzi urtetik beheranzkoetan galtzen ari bada ere, oso erabilia da oraindik. Gainera, askotan errepikatu egiten da hitza, goiko esaldi batetan ikus daitekeen bezala, agian enfasi gehiago emateko.

Mungialdeako eta Txorierriko eskualdeetan ere erabiltzen dute.

ABUXE

Arrain oso txikia eta zuria, odol gabekoa. Bokarta antzekoa da. Konparazioan erabiltzen da, eta bi esangura dauzka:

  1. Pertsona hotza.
  1. Energia edo odol gabeko pensona.

abixoi hitzaren aldaki bat dela dio Azkuek. Hala ere Bermeoko hitz bat bezala azaltzen du.

ADARRAZTO

Hitz hau oso arrunta da Bermeoko hizkeran. Ez da irain bat, ezta mesprezuzkoa ere. Gehienetan ez da zentzu peioratiboan erabiltzen. Gehiago barik esaten da.

Azken kasuan zentzu zehatza hartzen du.

ADIBIÑADORIE

Aztia, baina emakumea.

Izena eta adjektibo zentzua har dezake. Baina konparazioan ere ager daiteke.

Izen hau, ez da entzuten gazteen artean, baina bai hogeita hamaer urtetik gorakoetan.

  1. Esanahi konkretuan.
  1. Konparazioan.

ADUE BAKUE

Ganora gabekoa.

AFA-AFA

Oso hanpatua. Figuratiboan gehienbat.

Hanpatuta dagoen edozein gauza.

AFAFANIE

Alua. Emakumearen genitala deitzeko erabiltzen den hitzetariko bat.

AFROIE

Bi zentzutan ager daiteke:

  1. tarzan itxurako edo matoi antza ematea nahi duen gizona.
  1. gizon itxurosoa eta galanta.

Hitz berria dugu. berrogehi une inguru izango du, arrantzaleak Afrikara joaten hasi zirenekoa dela eta afro hitzetik hanutakoa dela dirudi.

AFRONTOSUE

Mendebaleko haize indartsuari aurre egiteko modukoa. Itsasoko terminoa da.

Afrontue hitza kontutan izanik, afrontuari aurpegia emateko ahalmena daukan itsasontziari dagokio.

Arrantzale giroan erabiltzen da.

AFRONTUE

Bi zentzutan erabiltzen da:

  1. Haizeak indartsu jotzen duenean.
  1. Fanfarroia

Azkuek intemperie hitzaz definitzen du, D.A.R.k ostera zera dio: en Elorrio se dice del sitio azotado por el viento y la lluvia que viene del norte. Bermeon ere honen antzeko definizioa dauka, baina ipar-mendebaldeko haizeak gogorrago joten duenez, gehienetan horri dagokio.

AGARRAKERAK

Enbarazu sintomak. Haurdun jausten den emakumeak sentitzen dituen egonezinak eta goralarriak.

AGIXON

Aizu, gizon!

aizu gizonagixon.

AGIÑE GOGOR

  1. Ekonomikoki fuerte.
  1. Finko mantendu.

AGIÑE-AGIÑE DXOTEN

Dardarka hotzaz.

AGONIKO KANPAIEK DXO

Mehatxua. Haserrekuntza baten botatzen dena.

AGUAZERA

Euri-zaparrada.

Baina beste zentzu batez ere erabiltzen da, hau da, gaztelaniazko nos ha tocado la negra esateko adibidez.

AIBA

  1. Harridura, sentimendua, samina, alegrantzia edo haserrea adierazten du hitz honek, segun eta nolako tonuaz esan.
  1. Hartu! Beste zentzu bat hartu izango litzateke.

aiba hau dirue da erosi zeuk guzune

Azkuek Zuberoan erabiltzen dela dio, Garazin hain zuzen, zaldiak ibilarazteko.

AIDERA

Airera. Esanak edo gauzak airera jaurti eta harrapatzen direnean.

AIDIEN

Bi eratara erabiltzen da:

  1. Begi-bistan. Gauza guztiekin erabiltzen da, adibidez:
  1. Kaka saltzera bota. Kasu honetan ere pertsona edo gauzekin erabiltzen da:

AIDXENA

Ontzia amarratzeko leku propioa. Kasu honetan Artzan. Portualdean edo arrantzale eta hauen inguruan erabiltzen da.

Berba hau modu berezian erabiltzen da ekonomia arloan.

Azkuek aien jartzen du eta Bermeoko hitza bezala jaso du.

Hitzaren jatorria aihen (tallo) izan daiteke, amarratzeko zutoiak ere sustraiak lurrean sartzen diren moduan jartzen direlako.

AIDXENEKUE

Ontziko gizonen artean gazteena. aidxenekuek zeregin ezberdinak betetzen ditu. Errekaduak egin, itsasontzia garbitu, gizonei orduak eman, eta abar luze bat.

Arrantzale giroan bakarrik erabiltzen da.

AIDXUBETA / ADXUBETA / ADXUETA

Oinetakoen lokarriak edo zintzak.

Nahiko galdurik egon arren, gazteen artean ere entzuten da. Askotan, eta Bermeon, palatalizatzean aurreko i ez da galtzen. Hala ere, adxubetak ere esaten da. Askotan b galdu egiten da.

AIDXUDIE

Aiuta. (labatiba)

AIENA

Iraina.

AIKAMEN

Oihu edo harridurazkoa.

Hurren datorren hitzaren partikula + toki erakusle bat hartzen du: aiko hemen!

Zentzua harridurazkoa izango da ia beti.

AIKO

Mesprezua edo gutxiespena adierazteko erabiltzen da.

Azkuek, zentzu honetaz, Ondarrun jartzen du bere hiztegian.

AIKO MAIKO

Aitzakia.

Azkuek hartu du bere hiztegian, eta beste herri batzuen artean Bermeo aipatzen du.

AIMARI PRUSIMIE

Abe Maria Purisima.

Oraindino adineko jendeak, hau da, hirurogei urtetik gorakoek, etxean sartzerakoan esaten dute.

AISTIE

Erdi edo oso gezurtia. Zentzu ezberdinaz erabilia.

Azkuek interjekzio moduan sartzen du bere hiztegian. Baina D.A.R.k, Ortuzar aipatzen du, eta honek Bermeoko hizkeran idatzi zuen.

AITXEÑARRABAKIDXE

Aitaginarrebagai.

Oso normala da, -ki atzizkia erabiliz honelako formak egitea.

AITXIK

Horregatik. Kausaletan erabiltzen da. hagatik hitza laburtuta.

AITXIKO

Horrela delako.

Biak erabiltzen dira. Oso erabilia. Kausal kutsua badu ere, askotan ez da bere zentzu konkretuan erabiltzen, agindua ere barnean baitarama.

Ikusten denez, errepikaturik ere agertzen da. Beraz, moduzko esaldiak ere egin daitezke eta galderaren erantzuna berdina izango da Fonetikazko arazoak direla eta, tik horri o gehitu izan zaio. Baita palatalizatu ere, Bermeoko ohiturari jarraituz.

AIXARRA

Arrain txikiak harrapatzeko erabiltzen da karnata moduan; harra edo zizarea hobeto esanda. Baina, gehienetan, arrantzarako ez dira erabiltzen haitzetako aixarrak, portuko lokatz edo kakabelena deitzen den harea lohietakoak baizik.

Hitz honen konposizioa aitz-harra da; beraz, aitzarraaizarraaixarra. Ikusten denez i ez du galtzen, nahiz eta z palatalizatu.

AIXE BENERUE

Haize oso hotza.

AIXE BERDIE

Itsasoko ipar-haizea. Hotza. Arrantzaleen artean asko erabilia, baita herrian bertan ere.

AIXEBIE

Haizetik babestutako leku bat. Itsasoan erabilia, herrian ere normalki erabiltzen da.

AIXERRIKUE

Fanfarroia.

Hego-haizeak gauza guztiak hanpatzen dituenez, konparazioan erabiltzen da:

AIXETIK

Figuratiboan zerbaitek ihes egin, adibidez diruak eskapatu.

egin aditzarekin erabiltzen da.

AIXETSUE

Uzker asko botatzen duen pertsona, batez ere umeei aplikaturik.

AIXETU

Hotza harrapatu.

AIXETZA / IE

Haize handia, gogorra.

Neurtzeko bi posibilitate erabiltzen dira: tza eta mando eta handi hitzak.

AIXIE

  1. Fanfarroia.

Esaldiaren bigarren zatia, adjektibo edo sustantibo batez indartuta agertzen da.

  1. Egonkortasun gutxiko pertsona.

Beraz, hitz honen zentzua bikoitza izan daiteke. Alde batetik, pertsona fanfarroia definitzeko eta bestetik, arintasuna edo arinkeria.

AIXIE ARTZIEN

Antzarrak ferratzera bota.

AIXIE EMON

  1. Haserretu. Antzarrak ferratzera bidali.
  1. Gastatu.

AIXIEN BARRURE

Itsasoko terminoa da, baina herrian ere aplikatzen dena. Itsasontzia haizearen barrura doanean esaten da, baina pertsona, animalia edo beste edozer izan daiteke.

AKARRETIK (BERA)

Atea markotik atera.

AKEL

Likorea. Edaria.

AKELEGAZ

Mozkortuta.

AKOMOTIDU

Alamena eman. Agindu kutsu bat ere badauka.

Hitz honen aldaera bat akometidu da, eta D.A.R.-n agertzen da Bermeokoa dela aipatuz.

Gaztelaniazko acometer dirudi; beharbada hori izan daiteke hitzaren etimologia, gero beste zentzu bat hartu badu ere.

acometer + duakometidu / akomotidu.

AKORDA

  1. Itzartu.
  1. Gogoratu. Gaztelerazko acordar-etik dator.

AKULEKEIDXEK

Aitzakiak.

Aitzakiak dira. Gehienetan pluralean. Baina singularrean ere erabiltzen da, gutxi baino ez bada.

Azkuek ez du jaso bere hiztegian, baina bai D.A.R.k. Honek Etxeita aipatzen du; Mundakan ere esango zen garai batetan, baina Bermeon, oraindik, bizi-bizirik dago. Agian hitz honen egiazko jatorria -akiakula- hitza izan daiteke, baina Bermeon joera handia dago edozein hitzetatik, batez ere, arrainen izenetatik, beste bat ateratzeko, eta baliteke, -akula- arrainaren izenetik etortzea.

akula + keriaakulakeriaakulekeidxe.

ALA

  1. Itsasoko terminoa da. Jaso edo tiratu zentzua dauka. Analogiaz, herrira pasatu da jaso hitzaren ordez.

Gaztelerazko halar aditza erabili da horretarako. Azkuek bere hiztegian recoger dakar beste azalpenik egin gabe.

  1. Kritikatu.

Azkuek ez dakar eta D.A.R.k Mundakako Otxolua aipatzen du. Baina Bermeon oso erabilia da. Askotan errepikatuta ere erabiltzen da, azken adibidean ikus daitekeenez.

ALA BA!

Benga! Goazen!

ALA TA BE

Ekiten jardun.

ALABATXI

Neska gaztea. Oso erabilia da adineko zein gazteen artean.

Azken hau izango litzateke adinekoen arteko esaldia. Alabatxu hitzaren eta honen arteko ezberdintasuna ez da bokalezkoa bakarrik; adin ezberdineko pertsonei dagokie hizki bakoitza. Hitz hau neska gazteei dagokie, eta artean horrela erabiltzen dute. Hala ere, konfiantzazkoa denean, adinekoekin ere erabiltzen da.

ALABATXU

Berba hau adinekoen artean edo hauek emakume gazteei zuzendutakoan bakarrik erabiltzen da.

Kasu honetan tonua ere aldatu egiten da. Gehienetan adinekoek erabiliko dute emakume gazteei deitzeko, eta ez alderantziz.

ALAKAKARDARA BOTA

Zokoratu. Berba berria da, baina asko erabiltzen da.

ALAKOTU

Zerbait egin. Zerbait burutu.

egin zentzua dauka. Hitz egiterakoan berba erdiak erabiltzen direnean, beti esaten da hitz hori.

ALAKUE

Horrelakoa.

Baina adjetibo moduan ere ager daiteke.

ALAMENA

Aspertu edo gogaitu arte hitz egin.

Behintzat zentzu hori dauka Bermeon. Baina, sarritan, alamena, gogorra ere izaten da.

ALAN DALA TA

Dena sinistu edo dena, den moduan hartzea.

ALANDAZE

Hori dela eta. Ondorioz.

ALATXE

Berba hau adinekoen artean edo hauek emakume gazteei zuzendutakoan bakarrik erabiltzen da.

Alatxi hitzaren forma despektiboa, gehienetan gizonezkoak emakumeei zuzentzen zaienean agertzen da. Askotan errepikatuz erabiltzen da eta gehienetan haserrezko tonua izaten du.

alabatxu hitzaren aldaera da, adinekoek emakume gazteei zuzentzeko hitza, hain zuzen ere.

ALATXI

Neska gaztea. Oso erabilia da adineko zein gazteen artean. Aldaera hau alabatxi berbarena da.

Biak erabiltzen dira normalki, baina hamabost urtetik beherakoetan gutxi entzuten da, arruntagoa baita alabatxi.

ALATXU

Eta beste hau ere alabatxu berbaren aldaera da.

Adinekoetan entzuten da, berrogei urtetik gorakoetan eta gizonezkoetan gehiago.

Forma bi hauen eboluzioa honela izan da:

alabatxoalabatxualatxu. alabatxoalabatxualabatxüalabatxialatxi. alatxialatxe.

Arraroa badirudi ere, enfasiak bokal itxia irekiagoan bihurtu du.

ü horrek ez dauka zerikusirik zuberotarrarekin, Bermeon, batez ere portuan, eta han lan egiten duten emakumeek enfasi apur batez hitz egiterakoan, u normal bat ü bihurtzen dute.

Adibide batzuk: - entzun egizuentzuizuentzuizüentzüizüentzizi egin da. - txetxotxutxetxotxü egin den bezalaxe.

ALAURIDXE

Alauria.

Azkuek Arratian eta Orozkon jartzen du, baina Bermeon ere zabal erabiltzen da, beharbada, hemen dena exajeratzeko joera dagoelako, aldarri sinple bat alaurian bihurtzen baita.

ALBATAKUE

Alban jotzen duten kanpaiak. Arimak erretiratzen diren ordua omen da.

ALBORAPUNTADA

Normalki erabiltzen den hitza da. Aloza hartzen denean egiten dena.

ALBORBOL / ARBOLBOL

Hitz hau, Borbolera hitza erdaraturik egin da. Jantziak, arropak eta gauzak edozelan botata edo zokoraturik uzten direnean esaten da. Biak erabiltzen dira, baina hiztun ezberdinen ahoan.

Metatesiaren bidez, arbolbol irteten da. Seguru aski borboil hitzetik hartuta dago.

Azkuek Lapurdiko kostaldean kokatzen du, eta baten baino gehiagotan entzun izan direnez iparraldetik sartutako hitzak, badirudi hau ere handik etorritakoa dela. Hitz honek arrain saskia esan nahi duenez, arrantzaleengandik sartua izango da.

ALBOSA

Arropa edo tela baten tolesdura.

Mañu auzoan erabiltzen da.

ALDABATERA

Aldi berean.

aldi berean esan beharrean, aldi batera egin da, eta gero, hortik, bokal itxia bi gradu ireki eta aldabatera sortu da.

ALDARAKA / ALDARAN

Aldatzen. Itsasoko terminoa da, baina herriko hizkeran sartuta dago, nahiz asko galduta egon.

ALDEGOI

Soineko baten alozak, jertse edo besteren batek, baita sareak ere, gorabeherak dauzkanean ere esaten da.

Azkuek ez du jartzen, baina bai D.A.R.k, circunstancia hitza erabiltzen du. Beraz, zentzua erabat ezberdina.

ALEGRENTZIDXE

Alegrantzia. Oso erabilia gure herrian, baina, gaur egun, alaitasuna berba sartu da.

ALGA(R)ATEKUE

Kalitate txarrekoa. Nahiz eta itsasoko terminoa izan, normalki tresna edo gauzei aplikatzen zaie, hauek txarrak edo erdipurdikoak direnean, hain zuzen.

Alga(r)atien hitzetik sartuta dago, eta oso zabala horren erabilera. Gainera, ikus daitekeenez, r gal dezake, inolako arazorik gabe.

ALGA(R)ATIEN

Txarto. Gauzak eta pertsonak izan daitezke txarto dabiltzanak, batez ere osasun kontuetan.

Hitz hau ere, oso zabaldurik dago herrian, baita inguruko auzoetan ere.

Ikusten denez, hemen ere, askotan gertatzen den bezala, r erori eta algaatien esaten da.

ALGORTAKO PORRUEK LEZ

Prosperatuta.

ALIADUE

Abilezia gabekoa, edo trebetasun gutxikoa izan daitekeen pertsona edo gauzak. Arrantzale giroan erabiltzen den hitza da, erdipurdikoa esan nahi du. Arrainuntzi batek arrainik harrapatzen ez badu, aliadue da.

Gazteen artean galtzen doa.

Gaztelerazko aliado hitzak guztiz esanahi ezberdina du.

ALIJANDRO

Zerbait edipurdikoa. Aliadue hitza da honen sorburua, baina honen zentzua zabalagoa da. Gauzei aplikatzen zaie eta askotan, adjektibo funtzioan ez-ezik izen funtzioa ere hartzen du.

ALMONADIE

Arropa montoia.

Nahiko galdua, oraindik adinekoen artean entzuten da.

Hitz honen jatorria gaztelerazko almoneda izan daiteke. Gazteleraz venta de objetos a bajo precio esan nahi duenez, gauza horiek pilatuta egongo dira. Beraz, baliteke hitz horretatik etortzea.

ALORTIK!

Mesprezuzko lokuzioa da. Arbuiatzeko ere erabiltzen da.

Argi ikusten da hala hortik dala, baina zentzu ezberdinetan erabilia.

ALSIKATU

Erdi siku.

Azkuek altxikatu jartzen du, eta ez du hartzen arrunta bezata, nahiz eta Bizkaiko puntu ezberdinak aipatu: Arratia, Ispazter, Orozko eta Txorierri. Bermeon nahiko zabal erabiltzen da.

ALTERRIDXE

Bila gabiltzan gauzen tokia. Ugari ematen den lekua, eta batzuk bakarrik jakiten dutena non dagoen. Arrantza kontuan bada, arrain asko dagoen leku bat. Sagarketan bada, sagar ugari dagoen tokia.

ALTRANPON

Gauzak edozelan botata, ordena barik.

ALTRANPONIEN

Gauzak edozelan botata, ordena barik. Altranpon hitzaren aldaera da, eta zentzu berdinekoa.

ALTZA GONAK!

Alokutiboan, premiatu.

ALUE

Ez da erabiltzen zentzu zehatzean. Bi zentzutan erabiltzen dala esan beharra dago. Pertsona trakets eta energia gabekoa, eta gauza txikiak eta balio gabekoak direnean adierazteko, hain zuzen.

AMA NEGARREZ

Hilekoekin egon.

AMA PUTIEN ETZIEN

Oso urrun.

AMA TXITXIEN IMIE / SEMIE

Iraina, baina tonua leunagoa da.

AMAK EIÑEKO MODUEN

Biluzik.

AMAK EIÑEKUE

Jasanezina.

AMAK ITXIKUE

Aspergarria, jasanezina. Amak eiñekue eta hau esanahi berdinekoak dira, baina hau zabalagoa.

AMAKO

Gehienetan umeen artean erabilia, taldean gehien agintzen duen neskatila izaten da.

Azken honetan adjektibo eta guzti agertzen da.

Ikusten denez, ez du Azkuek jartzen dio madraza edo muchachona esanahia.

AMALAUGARREN MUTILAGUNE

Taldean falta dena. Peioratiboa da.

AMANDRONGILLEK

Almandrongilak. Baina ironiaz erabilita. Beste aldaera bat amondongillek da.

Hau, langosta! esatea legez da. Edo beste hau:

Hitzaren jatorria gaztelerazko albondiguilla izango da; orduan, erabiltzen den amondongillek aldaeratik sortutakoa izango dugu amandrongillek.

albondiguillaalmondongillaamondongilleamandrongilla.

Aurreko n galdu eta r bat garatu du; lehenengo o bokala a bihurtu da asimilazioz.

Kintanak jartzen du bere hiztegian, azalpenik egin gabe; eta P.M.k amandongila hartu du. Hiru mila hiztegian l eta guzti dator: almandrongila, baina baita albondiga ere.

AMAPERRIE

Gaztelerazko hijo de perra lokuzioa oinarri badu ere, zentzua ez da bera. amatxarridxe edo amatxitxie zentzu bera dauka, eta esaldiak ere zentzu horretan joango dira.

AMAPERRIEN ETZIEN

Oso urrun. Jakin ez non dagoen.

AMAR MILLE ZATI

Zati-zati egin.

AMAR MILLEGAZ

Arrapaladan, ziztu bizian.

AMASA / IE

Masa. Zentzu ezberdinetan erabilia da.

masaamasa. Kasu honetan a proteikoa sartu da.

AMATXARRIDXE

Erabiliena den interjekzioa dugu. Egoera guztietan ager daiteke. Lokuzio luzeagoetan maiz erabiltzen da, gainera zentzu ezberdinaz ere agertzen da.

AMATXARRIDXEN ETZIEN

Esanahi ezberdinak:

  1. Oso urrun.
  1. Batek daki!

AMATXARRIDXEN IMIE / SEMIE

Puta semea.

AMATXITXIE

Amatxarridxen imie-lakoa baino bigunagoa da.

kaka Hitza oihuzkoa da.

AMATXITXIEN ETZIEN

Oso urrun. Aurrean badago beste honen antzeko bat, baina hau leunagoa da.

AMAÑARRABAKIDXE

Amaginarrebagai. Aitaginarreba egin den bezala egiten da; -kidxe atzizkia hartuz.

Hala ere, ikusten da, gina multzoa galdu eta ea egin dela.

AMAÑE / AMAIÑE

Amore eman. Borroka batetan rendirse izan daiteke, baina edozertan amore ematea ere bai.

Azkuek Bermeoko hitza bezala azaltzen du, baina rendirse delakoan.

Hitzaren jatorria gaztelerazko amainar izan daiteke. Zentzua, ostera, recoger velas izan daiteke.

amainaramainaamaiñe / amañe.

AMEN GU!

Harridura, oihu edo haserrea adierazten duen lokuzioa dugu.

AMESA

Ideia. Burutazioa. Baina asmoa bezala ere erabiltzen da.

AMODERA

Moderatu.

Beste mailegu askotan legez, ez du hartu tu partizipioa eta a proteikoa hartu du.

AMORE (EMON)

Edozein gauzak, baina ez pertsonak amore ematea, kasu hauetan amaiñe berba erabiltzen delako. Hala ere, noizbehinka erabiltzen da hauekin ere.

AMORROI

Aizu morroi! Gehienetan mesprezuzko tonuaz esaten da. Batzuetan deitzeko erabiltzen da, eta askotan txo hitzarekin lagundurik.

Emakumeen artean erabilita, leunagoa gertatzen da.

AMORROTZA

Olagarroa.

Hitzaren konposizioa: amar ortz, edo amar atz izan daiteke. Atxikitzeko baliatzen diren botoiak hortzak izan daitezke, baina erroak edo garroak, atzamarrak izango lirateke. Beraz hitzaren etimologia ez dago argi.

P.M.k, amarratz jartzen du bere hiztegian eta Hiru Mila Hiztegiak hamarratz. Besteek ez dakarte hitz hau.

AMUSKIDXE

Bi esanahi:

  1. Arrain barik datozen amuetan geratzen den karnata zatia.
  1. Bateren bat engainatzeko karnata figuratiboan.

Azkuek Mundakan jartzen du eta carnada en salmuera dela dio.

Etimologia zein? Posibilitate bi agertzen zaizkigu: amu + kiamuki, biguntzeko z sartuz.
Edo beste hau: amu + utsikamutsikamusikamuski metatesi bidez.

Dena dela, ez daukat hain argi.

AN ZARALAKUEN AMEN

Gauzak azkar egitea.

ANAIDXE TXIKIDXE

Zakila.

ANALISUEK

Analisiak.

ANBEZIDXE

Gutiziatu.

ANBEZIDXETA

Gutiziatsu.

ANBOTOKO SEÑORIE

Era askotara erabiltzen da esaldi hau.

ANBRIKIS

Goseaz erdi hilik dagoen gizona. Ez da erabiltzen gizonentzat baino, baina salbuespenik egon daiteke.

Argi dago gaztelerazko hambre dela, -ki atzikia erantsita.

hambre + kianbrekianbriki.

ero s gehitu zaio, eufoniagatik edo.

Bermeon, batez ere gizon argalei aplikatzen zaie. Bazegoen gizon bat, argala eta eskasa izatearren Anbrikis ezizena zeukana; eta horrela ezagutzen zen izena ahaztuta.

ANDAKA

Duela berrogeitaz urteak -orain ere noizbehinka ikus daiteke- joko baten jarduten zuen gazteek eta umeek. Joko hau, animalia baten antzera jarrita -lautxakurrean deritzoguna- besteak gure gorputzaren gainetik saltatzean zetzan. Honela, bat behean, besteak saltatu eta makurtu, denak errenkada bat eginez.

ANDAKIDXOLA

Izorra dadila.

ANDAN GORRIDXE

Konparazioan erabiltzen da. Arraina itsasoaren azaletik doanean, dizdira gorria gertatzen da, arrain masak sortzen duena.

ANDANA

Abiadura.

andanada hitzaren parekoa dugu. Biak erabiltzen dira; eta gutxienez parekatuta dago erabilera.

ANDANADA

Abiadura.

Azkuek hitz honen zentzua beste era batera jartzen du, hilera de plantas dela dio.

ANDANADAN

Abiaduran.

ANDANAKORRIDXEN

Abiadura bizian.

Andanadan Bermeoko hitza hartu da, eta korrika gehitu zaio enfasi handiagoa emateko.

andanadan + korrikaandanakorridxen

ANDANAKORRIDXE

Abiadura bizian.

ANDANAN

Abiadura bizian. Adberbioan erabiliko dugu hitz hau.

Azkuek ez du jartzen baina bai D.A.E.k. Hala ere ez du zentzu bera, en fila jartzen baitu.

ANDANTZAN

Abenturetan sartuta ibiltzea gaurik gauerdi edo parrandetan.

ANDIDXEK ETA ASKO EZAN

Berba gogorrak eta asko esan. Baina gauza harrigarriak ikustean ere erabiltzen da.

ANDIDXENAK ESAN DA TAPATA ITXI

Iskanbila baten, azken hitza izatea. Aurrekoa mutu utzi.

ANDIK BERA

  1. Beherantz, mendebalderantz joan arrantzan.
  1. Jausi zentzuaz ere erabiltzen da.

ANDILLO

Oso garaia. Kasu batzuetan irain legez erabiltzen da.

Askotan andillo-mandillo esaten da.

Hemen -llo atzizkia gehitu zaio handi hitzari.

ANDIOMO

Normala baino handiagoa den pertsona. Kuriosoa da hitz honen konposaketa: handi hitzari homo latinezko hitza gehitu zaio, beraz gizon handi ematen du. Baina, Bermeon, gehienetan gazteei aplikatzen zaie, neska zein mutila izan.

ANDITXASUNE

Handitua.

Mota guztietako konkorrak eta handituak. Beraz, ez da zentzu konkretuan erabiltzen. anditxue ere esaten da baina hau, bulto adierazteko erabiltzen da gehienetan.

ANDITXUE

Handitua.

ANDOBIE

Emakume ederra, galanta. Baina askotan, ederra edo galanta ez bada ere, berba hori erabiliko da.

Gaztelerazko andoba hitza maiz erabiltzen da.

ANDOBUE

andoba berba bera dugu, baina i / e bokalen aldakuntza jasan ondoren, gizonezkoei aplikatzen zaie.

ANDRAKIDXE

Emaztegaia.

ANDRATAN

Larrua jo.

Esanahi hau adierazteko beste hitz batzuk badaude ere, hau da arruntena.

Azkuek beste zentzu batez erabili du; andratan: tras las mujeres, buscando a las mujeres, baina, Bermeon, ez da erabiltzen zentzu horretan.

ANDRATU

Hilekoak agertuz gero, hori esaten zaio gaztetxoari.

ANKA / IE

Mokor. Ez dugu beste berbarik ezagutzen mokorra adierazteko.

ANKATREBERA

Apur bat herrenka dabilen emakumea.

Galtzen ari den hitz bat da. Adinekoen artean bakarrik erabiltzen da. Askotan mesprezuzko tonua erabiltzen da.

ANKIE

Hitz honen zentzua bestelakoa da makurdura esan nahi du.

Substantibo legez erabiltzen da.

ANKILLIE BOTATA

Aingura botata. Leku baten geldi. Itsasoko terminoa da, baina herrian erabilia esaldietan.

ANKINDO

Oker edo zeharretara dagoen zerbait. Ankillie botata-ren aldaki bat dela dirudien arren, zabalagoa da, pertsonekin ere erabiltzen baita.

do hori, baliteke gazteleratik hartuta egotea, askotan analogiaz egiten baitira esaldiak. Seguru aski gaztelerazko inclinado izango da etimologia.

inclinadoanklinadoankinadoankinido

Moduzko adberbio funtzioan erabiltzen da.

ANPULU / EK

Negar-anpuluak.

Bermeon, negar barik erabiltzen da gehienetan. Azkuek ere ez du negar jartzen eta ampolla, burbuja jartzen du, baina D.A.R.k Mogelen zita batetan jasotzen du. Baita Kintanak ere, baina honek ez du azalpenik ematen. Hiru Mila Hiztegian, lehenengo esangura bietan burbuila moduan agertzen da, baina hirugarrenean negar anpulua bezala agertzen da.

ANPURREK / APURREK

Legatzaren tripoilak. Oso preziatuak direnak; urdaila, arbiak eta triparen barruteria. Hain zuzen.

ANTIGUALA

Antigualekoa. Modaren berri ez daben pertsona bat.

Gazteleratik hartua izan arren, oso zaharra da, eta gazteen artean ere asko entzuten da. Hala ere, modatik pasaikue lokuzioaren lekua hartzen ari da.

ANTIGUALEKUE

Modatik pasatuta dagoen pertsona edo gauza. Bermeotar batentzat, gazteleraz hitz egiten duenean, eres de antigual esatea normala da.

ANTZIDXERAKO

Aintzakotzat.

APAIDXUE

Arrainak harrapatzeko erabiltzen den tresneria. Oinarrizkoena pita eta amuaz osatzen da.

APAIDXUE E(G)IÑ

Larrua jotzea adierazteko era bat.

APATZ

Eseri aditza, baina umeei soilik zuzendua.

APATZA

Mahai betearen aurrean egin edo egingo dugun betekadaren berri azaltzeko.

APATZAK

Animalien oinak

APREMIÑUE

Presa. Premiamendua.

APROBADIE

Probatu. Frogatzeko saioa.

APROPOS

Esanahi bi.

1- Bromatan.

2- Intentzioz.

Ez da deklinatzen, Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k, forma horren bigarren definizioan. Hala ere, ez dirudi erabilera zabala duenik. Bermeon, ostera, oso erabilia da.

APROPOSKUE

Gezurrezkoa, faltsua.

apropos hitza bera, baina kasu honetan deklinatu egiten da.

Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k eta Bermeoko beste hitz asko bezala azaltzen du. T. Etxebarriak ere jaso du Eibar aldean.

ARA

Egin berri.
Beti erabiltzen da nondik zentzuaz.

ARAGI BIZIDXEN

Gorputzean azala kenduta, haragia bistan.

ARAGI GOZOKUE

Inbidiagarria den pertsona. Aurkakoak izatea.

ARAGI ONEKO / UE

Zauriak laster sendatzen zaizkion pertsona.

ARAKO / KUE

Egin berri.
Beti erabiltzen da nongoa zentzuaz.

ARANDATIK MIRANDARA

Punta batetik bestera ibiltzea.

ARBALDADIE

Zama. Baina ez da fisikoa, erantzukizuna izatea baizik.

Hitz honen etimologia gaztelerazko albarda da. Zaldi zamalariek erabiltzen dutena hain zuzen, r / l ren metatesia jasan ondoren, horrela geratu da.

ARBIDXEK

Gorago aipatu dugun anpurrek barruteriako osagarri bat. Bermeon, legatza eta bisiguarenak izan ezik ez dira jaten. Karnatatarako erabiltzen da.

Azkuek Zumaian jartzen du zentzu honekin, D.A.R.k restos de pescado para carnada dino. Beraz ez da zuzena.

ARDAU / ARDAUTXU

Ardozalea.

ARDAUZTO

Ardozalea. Baina zentzu gogorrean erabilia.

ARDI GALDUE

Pertsona bakartia. Noraezean dabilena.

ARDORA / IEN

Bokarta harrapatzeko sistema. Gauez egiten da, eta antxoa edo karnatarako arrain txikia harrapatzen da: sardina, txitxarro txikia, eta abar. Gero, hortik, beste zentzu bat hartu du, esaterako parrandan ibiltzea, dantzalekuetako giroari buruz eta abar.

Norbait lizunkerietan ikusten denean ere, erdaraz, que ardor esaten da. Ardoreko sistema hau nahiko berria da, baina lehen ere horren antzeko sistemaren bat egon zela, zeren, D.A.R.k jasotzen du arderia izenez, Labayruren zita bat aipatuz.

AREK EMONGO TZU

Inork ezer emango duen esperantzarik ez edukitzea.

ARENA

Etxeko zorua eta eskailerak garbitu. Lehen harea erabiltzen zen horiek garbitzeko. Hala ere, eta gaur egun harearik erabili ez arren, adinekoen artean berdin esaten da, batez ere eskailerari dagokionean.

ARENADURIE

arena bera da, baina oraingoan gaztelerazko forma hartuta.

Hemendik sortu da goiko hitza, gaztelerazko arenadura-tik, hain zuzen.

ARETIÑIK

Aratinik, ahoz gora.

ARGALERIE

Mehetasun. Argaltasun.

ARGIRE

Liluratuta jarri.

Argia erakargarria bada zomorro batzuentzat, bokarta harrapatzeki ere oso egokia zen garai batetan. argire antxoaren arrantzarako sistema bat zen. Gaur egun ez dute praktikatzen, antxoa gehiegi harrapatzen baita. Orain dela urte batzuk debekatu egin zuten, kaltegarria zelako arrainarentzat. Sistema hau honetan datza: Arraina dagoen lekura helduz gero, eta arrainaren gainean zeudenean itsasontziak, potentzia handiko argigailuak, denak aldi berean, biztu. Arraina, erdi lelotuta, geldi-geldi geratzen da. Orduan da aukerarik onena sarea bota eta antxoa harrapatzeko. Gaur egun hitz honek, goian aipatutako zentzua hartu du.

ARIDXEN SIKU BARIK

Arropak blai eginda. - ota dauenagaz soiñeko erropak aridxen siku barik geratu dxaskuz - euridxe dala urten du kalera da aridxen siku barik etor gara etzera

ARILLE

Angustia. Ikara. Tristezia.

ARIME FIELA LEZ

Erabat argal.

ARIN DXE ONDO, TXORIDXEK EGAZ

Gauzak ondo egiteko poliki egin behar direla.

ARIRE IMIÑI

Erara ipini. Artez jarri.

ARISKITU

Adiskidetu.

ARMA

Iskanbila sortarazi.

ARMA DAU ARMATEKUE

Iskanbila, kalapita sortaraztea.

ARMIÑ

Urduri. Modu ezberdinetan erabiltzen da. Pertsona sukarrak jota badago, armin egongo da. Edo zerbait itxaroten badago, armin egongo da.

Azkuek apurado, extenuado jartzen du. Kintanak, ordea, arbin estrecho, persona de genio vivo dela esango du.

ARMOSUE

Gosaria. Gaztelerazko almuerzo tik sortua. Beraz, euskaraz ez du zentzu berdina.

Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k, T. Exebarria aipatuz, Eibar aldean kokatzen du. Bermeon ez da besterik erabiltzen horren ordez.

ARNASIE ARTUN

Estuasun baten pixka bateko lasaitasuna hartu.

ARPI BAKUE

Lotsorra.

ARPI LODIDXE

Aurpegi gogorra.

ARPIDXE DOMA

Larritu edo urduri ez jartzea Hitz bau, dollidu hitzarekin batera erabiltzen da, baina azken hau baino askozaz ere erabiliagoa da.

ARPIDXE EMON

Dolu baten familiari doluminak ematera joan.

ARPIDXE IKUSTIE

Aurrez aurreko zita bat.

ARPIDXE IMIÑI

Aurpegia jarri behar denean.

ARPIDXE ZATITXU

Aurpegia zatitu edo apurtu. Biak erabiltzen dira. Figuratiboan intentzioa hori da, jotzea. Baina pisuzko arrazoirik ez dagoenean ere erabili egiten da. Lotsak eman.

ARPIE DXOTEN

Ezer egin barik, eskua eskuaren gainean egoten.

ARPIGUE

Aingura.

ARPIKAKA

Irain antzeko bat da. Ezizen bat ere badago.

ARPIKUE

Aurpegikoa. Zartada.

ARRA BATEKO BIDIEN

Hurbil.

ARRA BATEKO GIXONA

Oso txikia.

ARRABIDXUE

Arrabia. Baina zentzu zehatzean. Gehiago adierazten du haserrea, umore txarra eta askotan gorroto antzekoa ere bai.

  1. arrabia, haserrea.
  1. gorrotoa.
  1. umore txarrean.

Azkuek ez du jaso baina bai D.A.R.k, Lexikoa aipatuz. Hala ere, horrek rabia esanahiarekin baino ez du jaso. Beste batzuek arrabia hitza sartu dute.

ARRAIN ZANTARRA

Pertsona fidagaitza, zentzu guztietan.

Arrain zantarrak, balio gabeko arrainak izaten ziren antzina. Sarea bota eta denetarik harrapatzen zen: lirioak, txitxarroak, oilarrak, eta abar. Gero, zentzu hori pertsonak definitzeko erabiltzen zen eta orain, pertsona txarrak, badaezpadakoak definitzen dira hitz honekin.

ARRAINTZUE

Arrain asko.

ARRAIÑE

Nahastea. Iskanbila. Gordinkeriak esaten duena.

Kasu honetan substantibo moduan erabili da. Hurrengo kasuetan, ostera, adjektibo legez.

ARRAKERUE

Zekena. Dena nabi duena, dena beretzat gordetzen duena.

Azkuek beste zentzu batez jaso du jugador, tramposo, mañoso. Baina Bermeon gaztelerazko raquero ren definizioa nolabait betetzen du hitz horrek: ladrón, pirata de puertos y costas Beraz, gaztelerazko esanahi horri jarraitzen dio.

raquerorakeroarrakerol.

ARRANKA

Zerbait martxan jarri.

ARRANKADIE

Abiatu, abiadura hartu, eta beste zentzu batetan, adorea.

Argi dago gaztelerazko arrancar aditza erabili dela oinarri bezala.

arranquearranke + adaarrancada.

ARRAPALDIDXE

Txakurrekin xaxatzea, norbaitek atzetik jarraitzea, harrapatzeko asmoz, edo uxatu eta ikara sartzeko.

ARRAPATIE

Arrakasta. Merkatuan erosle asko egonez gero, jeneroa arin saltzen denean.

Hitz hau, moduzko forman agertzen da D.A.R.n, arrapataka. Gainera, ez du zentzu bera precipitadamente jartzen baitu. Hitzaren konposizioa arrapa hitza + -ta atzizkiak osatzen dute. Beraz, definizioa, harrapatzeko eskeintza izango da.

ARRASA

Arrasto. Aztarna.

arrastoa hitzaren laburpena dela dirudi, to galduz: arrastoarrasa.

ARRASKADIE

Karrasketa.

Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k Darrikagerre-ren zita bat aipatuz. Honek rasguño hitzez definitzen du.

ARRASTAKA IBILLI / BIXI

Bizimodu arrastatua.

Ez du Azkuek arrastaka hitzari jartzen dion zentzua, humillarse jartzen du, eta Bermeoko hitza bezala jaso du definizio honetaz.

ARRASTIE

Arrakasta.
Behintzat zentzu hori dauka erabileran.

arrakasta hitzaren laburpena, -ka atzizkia galduz gero egin da. Hala ere, azken hau, zaharrenen artean ere ez da ezagutzen, bestea bai, ordea.

ARRAÑTXE

Gauzak batu. Ordenatu.

Itsasontzietan erabilitako hitza, gero hizkera arruntera pasatu da.

Frantseseko ranger aditzetik datorrela dirudi. Hitz honek, itsasoan ala ematen du; beraz, gazteleraz arranchar = recoger, ordenar.

Hipotesi hau argi badago ere, ezin daiteke baztertu beste teoria hau: Hitz hau arraiñ eta te batez osotutako hitza izatea. Orain te hori, beste hitzen baten bukaera bada ala ez, ez da ziurra. Beste kasu askotan bezala, ñ ondoko sudurkariak te palatalizatu egin du.

ARREKOKOZILLO

Sorbalda gainean norbait eramatea. Gehienetan umea.

kokozillo hitza, buruaren amaieraren erdialdea da, atzeko alderdian.

kokota + zillo hitzez konposatua.

zulozulu; zuluzülu; züluzilu; ziluzillu.

ü horrek ez du zerikusirik zuberotarrarekin.

ARRELEPO

arrekokozillo-ren parekoa, baina oraingoan lepoa (bizkarra) erabilita, Hala ere, ez da lepoan hartzen, ipurdiaren goialdean baizik. Gainera, kasu honetan ez dira izaten umeak bakarrik, nagusiak ere eraman daitezke.

Hitz hau ere arrekokozillo bezala konposatua da, baina oraingoan lepo hitza erabiliz. Azkuek Lekeitio eta Ondarrun kokatzen du hitz hau. Hala ere, esan beharra dago, Bermeon ere asko esaten dela.

ARRIA / ERRIE

Beheratu. Gazteleratik hartua, zentzu berdinaz erabiltzen da, eta ez bakarrik gazteleraz erabiltzen den moduan, beste gauza batzuekin ere erabiltzen da, horren aldaera dan errie aztertzea.

Zentzu berdinaz erabiltzen dira biak baina erabiliagoa da azken hau. Hala ere beste zentzu askotan ere erabiltzen da.

Hitz honetan ez da ia horretan ohiko j epentetikoa sartu, ae bakarrik egin da.

ARRIDXE TA ORMIE BAIÑO GOGORRAU

Gogorra. Konparazioan jarrera gogorra.

ARRIKO TRAPUE LEZ IBILLI

Aintzakotzat hartu ez.

ARRIKOSKORRA

Harri txikia. Harkosko.

ARRIKUE

Harrikoa.

Azkuek Mundaka, Lekeitio eta Ondarrun kokatzen duen hitza da, baina hitz horren zentzua fregar la vajilla-ra mugatu du. Bermeon fregado izango litzateke; beraz, substantibo zentzuaz ere erabiltzen da.

ARRIKUE (EIÑ)

Harrikoa egin. Azkuek bere hiztegian ez du jaso, baina bai Euskera III. an, D.A.R.k azaltzen duenez. Hitz hau Mundakan eta Lekeition kokatzen du. Kintanak zentzu berdinez azaltzen du, hau da, fregar baina ez du inon kokatzen.

ARRITXINGARRA

Harri txikiak. Harrikirria.

ARRO ZORRIZTO

Harroputza, dirurik ez izan arren.

ARROKAKA

Harroa eta handigurakoa. Harroa baino are harroagoa. Harro hitza era askotara erabiltzen da, graduaren arabera hain zuzen. Harrotasuna edo harrokeria. Azken hau izango litzateke hitz honen definizioa.

Hitz honen konposizioan izen bat eta adjektibo bat batzen dira. arro + kakaarrokaka.

ARROTZAK

Barrabilak.

Legatzaren arbiak ere askotan arrotzak deitzen dira. Agian analogiaz.

ARROTZAK GORRINGO BIKUEK

Zerbait gainbaloratuta dagoela adierazteko esaten da.

ARRUEK

Harrokeria, baina pluralean erabilita.

ARRUEN ANDIKO MANDIE

Harroputza.

ARTAZIDXERI EMOTEN

Berriketan.

ARTAZI ZORROTZA

Mihi luzea.

ARTAZIDXE

Zentzu figuratiboan erabilia.

Kasu honetan mihia da. Horregatik erabiltzen da singularrean. Ia beti bigarren eta hirugarren pertsonan.

ARTAZIDXE ZORROZTUTEN

Berriketan.

ARTEKADU

Artega. Urduri.

ARTEKUE

Gorrotoa. Tirria.

ARTEZIDADIE

Egia. Egia arteza esan gura du.

ARTIEK ARTUN EZIÑIK

Sareak hartu ezinik. Figuratiboan bi zentzu:

  1. Betekada jaten.
  1. Harrotuta.

ARTZAKO ARIE BAÑO ZANTARRAUE

Zikina.

ARTZAKO BELENIELAKUE

Zikina.

ARTZAN ARIE LEZ

Asko. Ugari.

ASATRONGUE

Azaburua izan daiteke, baina ez dago argi. Konparazioan pertsonekin erabiltzen da gehienetan. Hala ere, gauzekin ere erabiltzen da, gauza bat dorpea denean, hain zuzen.

  1. Barre gutxi egiten duen pertsona.
  1. Dorpea.

Hitzaren konposizioa asa eta trongo hitzez dago osotuta. trongotronko. Leherkari hoskabea, hostun egin da.

ASAU

Urrun.

Ez dakigu gaur egun beste inon esaten den, baina Bermeon ez da besterik erabiltzen lejos esateko.

ASESIÑE

Nekatu.

ASESIÑETA

Erabat ahulduta.

ASIAU

Urrunago.

Asau hitzari ago gehituta izango dugu oraingo hau.

Azkuek, Bermeon, Mundaka eta Txorierrin kokatzen du bere hiztegian, baina asago forman agertzen da, eta forma horrek más lejos esan nahi du. Bermeotarrok biak erabiltzen ditugu normalean.

ASKATAN

Ugari. Oparo.

ASKO GAZAK

Lelo antzekoa da. zer egingo diogu ba! esan nahi du. Dena barkatu behar dela.

ASMA

  1. Nabaritu.
  1. Entzun.

Ez dauka Azkuek, edo D.A.R.k ematen dioten zentzua. Gaztelerazko idear ematen diote.

ASTAKADA

Ezpata sartzea bezala. Gaztelerazko estocada hitzetik hartua da.

ASTAKADAN

Askotan, moduzko adberbio forman erabiltzen da:

ASTILIDXE / ASTILLEIDXE

Untzigintza.

astilleroaastillerueastilleueastilleidxeastilleidxeastilidxe.

Azken aldaera biak erabiltzen dira maizen. Hala ere ez da argia eboluzioa, zeren lanbide hori duen gizonari astillerue deitzen zaio.

ASTILLERUE

Untzigintzan lan egiten duen gizona.

ASTO DXAIDXO TA MANDO HAZI

Pertsona dorpea edo trauskila dirudienari esaten zaio.

ASTO DXUN DA MANDO ETORRI

Ahanzkorrari esaten zaio.

ASTO ZATI

Astakilo. Ezjakina.

ASTUE KORTAN DA MANDUE ETZIEN

Pertsona ahanzkorra denean.

ASTUEN BABAK

Edozer jan.

ASTUEN PALOKADIE

Ondo etorri. Momentu egokian. Suertea.

ASTUENAK PE DXAN

Edozer jan. Astoaren barrabilak ere bai. Apetitu handia.

ASTUERI ARRANTZIE ENTZUN

Dena entzun behar dela adierazteko.

ASTUN UZKIDXE

Konparazioan, pertsona itsusia edo ezatsegina.

ATA KONTU

Atera kontua. Lelo baten antzekoa da. Esaldi egin bat hitz baten bihurtu da.

ATALO / UE

Pez luna arraina da. Konparazioan erabiltzen da. Lodi eta dorpea den pertsonari, hain zuzen.

ATAPOSTA / ATEPOSTA

Etxeko sarrerako atea.

Ikusten denez, aurreko hiru esaldiotan atea hitza errepikatu egiten da, ez, ostera, hurrengo esaldietan:

Hitz horren konposizioa ate-oste izan daiteke baina ez da ziurra, ezpainetako p leherkaria desarroilatzen baitu.

ate + osteateosteateostaateposta.

ATARA KONTUE

Zer egin pentsatu. Esaldiasen arabera hartu behar da zentzua.

ATARAKO EIÑDXE

Egokituta. Bertakotuta.

ATEZA

Atezatu.

Itsasoan erabilitako hitza den arren, gaur egun normalki erabiltzen da, gaztelerazko tesar aditzetik sartutako hitz hau.

Azkuek, Lekeition eta Ondarrun jartzen du, baina Bermeon, esan bezala, asko erabiltzen da.

ATRAKALDIDXE

Atrakua. Betekada.

Bi hitz dira berba honen osaketa: atraku eta aldia. Palatalizazioa normala da Bermeoko hizkeran.

ATRAPATA EGON

Burutik eginda edo erdi eginda. Pertsona baten jarrera normala ez denean. Baina, askotan, iraintzeko erabiltzen da.

Gazteleratik hartua, guztiz sustraiturik dago. Hala ere, ikusten da zentzua ez dela gaztelerazkoa.

ATRAPAUE / DA / IE

Zoroa. Erdi zoroa. Zentzu peioratiboan ere erabiltzen da.

Eroa edo erdi zoroa. Batzuetan konparazioan erabiltzen da.

atrapadoatrapaue (gizonezkoa), atrapadaatrapadeaatrapadie (andrazkoa).

ATRASIEN

Atzezka. Itsasoko terminoa herrira pasatu da.

ATREBIKUNTZIE / DXE

Atrebentzia.

Askotan egiten den bezala, erdarazko hitz batez eta euskal atzizki baiez baliatuz, hitz berria sortu da.

Konposizioan, atrevi(miento) + -kuntza atzizkia. atrever + kuntzaatrebekuntzaatrebikuntze.

ATROZA

Txistagarri (pertsona). Baina, batzuetan, beste zentzu batez ere erabiltzen da, nahiz eta asko urriagoa izan erabilera.

ATUN BIRIBILLE

Pertsona potoloa. Gehienetan emakumea eta askotan gaztea.

Arrantza arloan, atun biribila, pisu erdiko atuna izaten da, ez txikia, ez handia. Bospasei kilokoa izaten da. Arrantzale giroan erabiltzen da. Noizbehinka entzun izan da auzoetan, baina oso gutxi.

ATUNBURUE

Dorpea. Pertsona eta gauzak.

ATUNZARRA

Trikimailu asko dakien pertsona. Badago ezizen bat ere.

ATXAGANEKO BIRJIÑIE

Nahikeria asko daukan emakumea.

ATXURRE

Aitzurra.

ATZAMARRA EMON DA BESUE ARTUN

Abusatzea.

ATZE TXARRA

Ondorio latzak.

ATZEKO OTZIK

Ausarta izan.

ATZEKO TIRIE

Beheranzkotan.

ATZEZ!

Bai zera! Baina tonua despektiboa eta izaten da.

ATZITXU

  1. Zikinduta. Zentzu honetaz jaso da kasu honetan.

Azken honetan errepikapena erabili da.

Baina moduzko formetan beste zentzu bat ere adierazten du:

  1. Ustelduta (diruz, zorrez)

D.A.R.k azken zentzu hau jaso du Mundakako Otxolua idazlearen zita bat aipatuz.

ATZO GOIXEKO / UE

Gaztea ez dena.

ATZOKOPASATA

Herenegun.

Atzokoa pasatuta, baina alderantziz, hau da, atzerantz, aurrerantz egin beharrean.

AU BETEKO AZURREGAZ ITXI

Ahoan hitza dela utzi.

AU DOK E!

Hau da hau!

AU DXANDA DAU

Hau irabazita dago. Eginda dago.

AU EIÑDXE DAU

Eginda dago, ez dago besterik.

AU GOZOKUE

Sibarita. Moko fina.

AU ZANTARRA

Aho zikina.

Izenaren funtzioa betetzen du.

AU ZANTARREKUE

Ahobero.

Kasu honetan adjektibo funtzioan agertzen da.

AUEN DA MIÑIEN

Ahoan eta mihian.

Hitz konposatu honek bi izen hartzen ditu:

aoan + minean.

AUENBOLUE

  1. Berba egiteko arazoak dituen pertsona.
  1. Boz-goran berba egiten duena.

AUMENTA

Aipatu.

Azkuek Erronkarin, Binkozen jaso du zentzu berberaz.

AUNTXEK

Orain.

AUNTXEKUTAN

Oraingoan.

Forma indartura pasatzen dugunean gertatzen da.

AUPE

Ugaritasuna.

AUR ESANDA

Esanda geratzen da. Lelo baten moduan erabiltzen da.

AURI DOK!

Hori bai hori!

AURI DONA!

Hori bai hori! Baina emakumeen hizkeran.

AURRERA ETORRIDXE

Oso zuhurra.

AURRERA PROSESIÑUE

Aurrera egin beharra.

AURREZPIDE / AURRERAZPIDE

Aurrerabide.

AURTENGO ABERATSAK

Aberats berriak.

AUSI

  1. Zaunka egin. Aditz legez erabiltzen da.
  1. Hautsi, apurtu.

AUSIDXE

Zaunka.

AUSPEZ

Aurrez erori, aurpegia aurretik.

AUSPO

Haitz artean gertatzen den putzu erraldoiak.

Nik neuk ez dakit nondik etor litekeen. Gehienetan hondartzan edo haitzetan eratzen diren putzu handiei dagokie.

AUTOMOTORRA

Ziklomotorea.

AUZOKO FRAILLIE

Ezezaguna den edonor.

AUZPEZ

  1. Ahozpez.
  1. Korrika edo arineketan zerbait egitera joaten denean.

Lehenengoak bakarrik dauka esanahi konkretua. Azkuek, aozpez jaso du, baina lehenengo zentzuaz.

AUZUEK BATUN

Arropa edo galtzetinetan zuloak edozelan jostea.

AXIXAN / AUDIAN

Etxetik kalera joatea suposatzen du. Umeei esaten zaie.

AZALA KENDU

Kritikatu.

AZE GAUZIE

Mesprezuzko esaldia da. Guztia arbuiatzeko leloa.

AZE!

Mesprezuzkoa dugu. Zentzu despektiboa dauka.

AZELERA

Haserretu. Zenetik irten.

Aditz funtzioan.

AZELERATA

Haserretu. Zenetik irten.

Erdarazko acelerar aditzetik sartua, esanahi ezberdinetan erabiltzen da.

acelerarazeleraazelera.

AZKANENGOBIGARREN

Azken aurrekoa. Logikaz egindako hitza.

AZKORDIÑEK

Ospelak.

AZORRAZIDXEK

Berriketa. Mota guztietako esamesak direla adierazten du.

eragin aditza erabiliz:

Galtzen ari den hitza da. Jadanik, berrogei urtetik gorakoetan baino ez da entzuten.

aza + orri + aziazorrazi.

Baina, Koldo Izagirreren Lokuzioak liburuan, hasi orraziak gertakizunak definizioaz dator. Hitzaren jatorria hori izan daiteke, baina zentzua bestelakoa da.

AZOTA

Erabat nekatu. Aditz funtzioan.

AZOTATA

azota bera, baina adberbio funtzioan.

Beraz, ez du gazteleraz duen esanahia.

AZPILDXUREKO ZORRIDXE BAIÑO EPELAUE

Erabat epela, ahula.

AZPITXIK GORAKUE

Ostia eman.

AZTUZKUEN

Ahaztutakoan. Inor gogoratzen ez denean.

aztutakoanaztuzkoanaztuzkoanaztuzkuen.

AZUKALLO

Azukrea edo azukre-ura da, baina esanahia pertsona sentibera definitzeko erabiltzen da. Baita konparazioan ere.

AZURREK TXIKITXU

Jipoitu.

AZURREN URUNDU

Jipoitu, era gogorrean.

AZUZKIDXE

Ezer ez.