D
DABURDUKO / DAUORDUKO
Hain arin. Dagoeneko.
- daburduko etor zara, ezu ezer eitxeko la?
- erdu etzera. Daburduko? On apurtxu baten
- oire dxun bizuie, berandu da ta. Daburduko?
DAIDXOLA
Dariola.
- dauen hotzagaz mokue daidxola dakot
- argaldu eindxe, eta frakak daidxola daruez
DALE BETI
Lelo antzean erabiltzen da, batez ere animoak emoteko.
- dale beti, aurrerantz in bi du te
- ez zaran arte kantzaten, dale beti
- dale beti txo, ez itxi burle eitxen
DALEFUERTIEK
Zigorra. Zartadak.
- dxun etzera da esan amari iru txikidxen dalefuertiek omoteko
- emon dalefuertiek, merezidu dau te
- neri imiri dalefuertiek emon bi dxatzoz geiztue da ta
Gazteleratik hartua, hitz konposatu honen zentzua argi dago: dale fuerte hitza pluralizatuta erabiltzen da.
DANA BIARREKUE
Dena baino gehiago gura duena.
- nire aiztie da, dana biarrekue, dana gu dau berantzat
- orrek personak aulakuek ezaten diez, dana biarrekue, dana gu dau dauie traga
- bai, dana biarreko ustel batzuk tiez, tragarroiek
DANA, DANA DALAKUE
Denetaz.
- añe on naien lekuen dana, dana dalakue oten ezan da, dxatekue zein edaridxek
- geure etzien be dana, dana dalakue oten da, an bakarrik ez
DANDARREZ IBILLI
Lan asko egiten jardun.
- dandarrez ibillitxe be eztau aillegaten dxazteko
- dandarrez ibilli arren, dxateko bakarrik aillegaten dau
DANDANDORIDXE
Urdaibain Oka errekatik datorren behelainoa.
- dauen dandandoridxegaz ezin gara jun Laidatxure
- arraunien jun gara Urdaibaitxik eta dandandoridxegaz metro batere ba ikusi bez txo!
DANGILIZKE
Dandarrez edo dariola zerbait janztea.
- txetxo erropa txikidxauek erosi dangilizke dakozuz eta!
- argaldu ein zara ta oin erropak dangilizke
- Kantiflaselez daruluz frakak, dangilizke!
DANOK BARRU
Ez da faltatzen inor.
- auntxek gauz danok barru, asi sesinue da ia nok irebazten dauen
- asanbleie on da, baie berandu asi de konzejal bat falta ezan dalako eta danak barru on dizenien, alkatiek esan dau suspendidu eitxen dala
- an on dxatzuz danak barru, alan da ze, ez deidxela atxakirik atara erreuniñue ezpada eiñ
DARDART
Zentzu askotan erabilitako forma hau, oso erabilia da Bermeon.
- orrek asko daki, orrek dardart eitxen tzo biarrari
- etorteko esan tzat lagunduten, baie berak dardart
- erropa barridxe erosi tzut, da zuk dardart orreri, zer guzu ba?
Hemen hiru zentzutan agertzen da onomatopeiazko hitz hau.
DARDART EIÑ
Atzez egin.
- dardart eitxen tzo arek biarrari
- neuk pe eingo lekitzat dardart arek itxi balekidost
- danok eitxen tzagu dardart indxabai, okelie dauen lekuen…
DEBALDEKO BIARRAK
Ordaindu gabeko lanak.
- eitxen duzen biarrak debalduek tiez
- etzeko biarrak pe debaldekuek tiez da
- baitxe solokuek pe, arek pe debaldeko biarrak tiez
DEBALDEKO PAUSUEK
Alferrik emandako pausuak.
- ene alabie! Ibilli txe ibilli gabiltzez, debaldeko pausuek eitxen gauz
- debaldeko pausuek ezango diez, baie eztakigu lez non dauen etzie, ibilli ein biar
DEBALIE
Eztabaida.
- zelako debalie okin dxu ba, berak baietz da nik ezetz, ez dala ezan Gar Gable, pelikuleko artistie
- zu be debalan sartute on zara?
- bueno, itxi ori debalie da dxun gaitxezen arire
DEFUNTU EDERRA
Hildako bati buruz berba egiten denean, hori esaten da.
- zure gixona Tomas, defuntu ederrak errozoiek esaten ezan txuz
- Maria, defunte ederrak diro asko itxi dau
DEGOLLUEK
Iskanbila. Errieta.
Zentzu guzti hauetan, baina, gainera, gogorrak direnean erabiltzen da.
- gaur goizaldien degolluek ezan diez lameran, ertzaiñek, balizak etor diez, da danak dxoten asi diez
- zelako degolluek on diez kofradidxen ba, armadoriek eta tostartekuek alkarreri edozer esaten
- degolluek ezan diez areneko etzien, kotxe barridxe dala ta eztala
- arek atara dosten degollue erropie etsatelako erosi…
- ez atara niri degollorik nik eztakot kulperik eta
Bermeoko hizkeran hitzak sortzeko edo egokitzeko jokaera argi ikus daiteke etsenplu hauetan. Gaztelerazko degüello hitza erabilli da:
degüello → degollu diptongoa monoptongatuz.
DEJANIELAPAZIENTZIA
Asko estutzen ez den pertsona.
- alabatzi dejamelapazienzia zara, mobidu adi!
- arelako dejamelapazienziarik ez zu topako
- ez ezatie dako dejamelapazienzia, da ernegatie dako
- bestelako dejamelapazienzia dau or, eztau gure moja dxuen?
Gaztelaniatik hartutako hitz honek, déjame en la paciencia, esanahi literala dauka.
DEKLARA
Nabarmen utzi. Salatu. Lotsarazi.
- amen ni, neure gauze guztidxek deklarata
- alabatxi, deklarako nozu, iñok eztaki nik zer eiñ dxoten gaur goixien
- zeuk deklara zu masuste guztidxe
- iñok eztau deklara amen ezer, asike ixillik on
Gaztelerazko declarar aditza gauzak agirian jartzeko erabiltzen da.
declarar → deklara.
DEKORA
Konturatu. Akordatu
- enai dekoraten zelan esan tzuten ori gauzie
- ez zara dekorako, baie bai berak esan dauenagaz
- berak esan dau ez dala delcoraten aregaz personigaz
- dekora zaitxez alabatxu, inportantie da ta
Gaztelaniako decorar, hau da aprender de memoria hitza eta esanahitik zuzenean hartuta dago.
Ez du Azkuek bere hiztegian Bermeorako jartzen duen zentzuaz jarri. Honek, flojo, tardo zentzua jartzen dio.
DEMANDUEN
Denboran.
- Francon demanduen ezta egon euskera berba eitxirik
- Aznarren demanduen be bardin pasaten da
- aren demanduen ill dxauie iñuzente asko
DEMASA / DEMASEKUE
Ahozabal. Demasekoa.
- zure lagune demasa da, destaiñek botaten eztau bera baiño obiaurik
- ez ezan demasekue, ostantzien zeure amaiñe dxungo zara
Erdarazko de más hitzak gehiegikeria adierazten du.
de mas → demasa.
DENPORALTZA
Ekaitz gogorra. Leunagoa denean denporalie esaten da. Baina kasu honetan -tza ugaritasunezko atzizkia jarri da.
- denporaltzie dauelez ez tiez dxungo itxosora
- atzo denporaltzie on da baie gaur bare-bare dau
- denporaltziegaz on diez iru egunien
- denporaltza andidxe ekar dau te, etzien geratu bi zan dauie
Azken esaldi honetan gainera, handi adjetiboaz indartu da denporaltza.
DERROT
Zuzen.
- elixie dau ametik derrot dxun da
- derrot dxun barik, alborantz eiñ da bertan topako zu
- eztakozu galtzeirik derrot dxun ezkero
- iñon lotu barik dxun garizen, derrot bertararte
Hitz hau gaztelerazko derrota = rumbo de las embarcaciones hitzetik hartua da. Azken bokala galdu ondoren derrot geratu da eta zentzua aldatu egin da pixka bat, con rumbo izan beharrean derecho, sin parar egin da.
DESABANDONA
Abandonatu.
Arraro samarra den arren, hitz honek esanahi hori dauka Bermeon. Oso erabilia da gainera.
- imiek desabandonata dxun dxatzu a juergan
- etzie desabandonaten badau deretxo guztidxek galtzien txuz
- eskapa eiñ dxau Madrillera, gixona ta alabie desabandonata
Ikusten denez, abandonar gaztelerazko aditza eta euskaraz ere erabiltzen den des- aurrizki negatiboa erabiliz, aurkako hitz bat sortu da. Hala ere, zentzua bera da.
DESAPARTA
Banandu.
- ori parejie atxiñetik dau desapartata
- entzun dot arek be desaparta eingo dizela
- desaparta ezkero gauzek txarrau paraten diez
Desabandona hitzaren jokabide berdina hartu du.
DESASIDU
Desegin.
- aixiek arbola guztidxek desasidu eiñ txus
- indxaba danak eiñ dxiez desasidu, orrenbeste su ezta okin biar
Kasu honetan du partizipioa erabili da gaztelerazko
hitza euskaratzeko.
dezhacer + du →
desazedu → desasidu.
Adberbio moduan.
- au telie desasite dau
- txikota desasite topa du dxun garizenien
dezhacer + ta → desazeta → desasite. Askotan atzizki biak hartzen ditu: dezhacer + du + ta → desazeduta → desasidute.
DESBRAZETE / DELBRAZETE
Besotik helduta.
- an dutzuz arek delbrazete, ezer eztalakuen pasa
- mojak esaten ezan doskue ez dxuteko desbrazete
- delbrazete agarrata dxun bizan dot ez dxeusteko
Gaur egun askoz gutxiago erabiltzen da, del brazo erabiltzen baita.
DESETXUE
Enbata. Denboralerik gogorrena.
- desetxue due itxosuen, eztakigu zer pasako dan
- desetxuegaz, guarda-guardaka duez enbarkaziñuek
- sekule ezetu ez dan desetxuek atrapa gaitxuz
DESGUARNIE
- Denborale gogor baten baporeko horniketa guztiak apurtu edo galtzea.
- dxo ta tapa, itxosuek dana erun dosku, da desguarnieta aillega gara etzera
- Baina hitz hau herrira pasatu da eta egoera askotan erabili ere. Esaterako, indarrak galduta, gauzak apurtuta edo soinekoak urratuta gertatzen direnean.
- txo, nik eztaitx non ibilli garizen, baie desguarnieta aillega garizena badakitx
- jinasidxora obeto egoteko dxuen, da andik desguarnieta etzera
DESIGUALEKO BERBAK
Berba desegokiak.
- desigualeko berbie esan zu auntxek pe, ori da esatekue!
- desigualeko berbak sarri esaten zuz zuk
- beti dau a desigualeko berbak esaten, orreitxik ez tzagu eitxen kasurik
DESIGUALEKUE
- Desegokia. Pertsona edo gauza.
- desigualeko berbie esastazu alabatxu
- desigualeko gauzek eitxen zauz
- Figuratiboan, korrontearen aurka dabilena.
- desigualeko gixona dot berori
DESKANTZO
Deskantsatuta egon.
- ai ze deskantzo zapatak kendute!
- sofan tunbeta deskantzo baten oten nai
- deskantzuen on garizen, dxesarritxe Lamerako bankuen
DESKANTZOZKUEK
Oso erosoak.
- onek zapatak deskantzozkuek tiez
- erosi duzen sillek desk.tzozkuen antza dakoie
- ori mantie gozue da, deskantzozkue ezango da oien
DESKEDE
Distraitu. Deskuidatu
Ez da arduragabekeria, adia galtzea baizik.
- oneri dxatekuri gatz larreidxe botaten deskide nai
- deskideta beste bide batetik dxun gariez
- ez deskide, ze gauzek ondo ezpadiez ikasten gero aztu eitxen diez
Gaztelerazko descuidar aditzetik hartuta dago baina zentzua ez berdina.
descuidar → deskide. Hau deskidatu izan beharko litzateke, baina ez du eman.
DESKIDUE
- Oharkabetasuna. Despistea.
- parkatu, deskiduen dxo zaitxut
- oin be zeuzer apurtu zu, ezta? Bai baie deskiduen ezan da
- ez totso ein gureta, deskiduen baiño
- Badaezpada Beste kasu hau zalantzan jartzea da.
- deskiduen, neu ez nauela etorten bada, esan bidxar etorteko
- deskiduen ez balekitzo akaba, beste erropa bat prepara bi dau
descuido → deskido. Hemen ui → i monoptongatu da.
DESKONORTA
Kolorea galdu.
- onek erropak deskonortata dauz, zelan garbitxu zuz ba
- ulie be deskonorta dxatzu, pelukie erosi bizu
- mantelak deskonorta, izarak deskonorta, zer da in bi dotena?
DESTROZUE
- Balentria.
- destrozue eiñ dxau, iñok paiño arraiñ geidxau atrapa
- arraiñe atrapa dau arek destrozue
- Kantitate handia. Asko.
- piñuen erogoiek destrozue on diez Lameran
- Aritxatxun, medusek, destrozue on diez
DINGILIZIKE
Zintzilik.
- dingilizke dakozu erropie, idxen ein bi kozu apur bet
- atetik dingilizke itxi dot jersie
- dingilizke itxitxen bazu forma txarra artungo tzu
DIROTZUE BAIÑO OKINTZUE OBETO
Batzuk dirua daukaten itxura ematen dute diru asko izan gabe, beste batzuk, ordea, isilean, diru asko edukitzen dute.
- diñoie arek diro asko dakoiela, baie obeto okintzue dirotzue baiño
- beti esaten da: dirotzue baiño okintzue obeto. Da egidxe da
DIROZ ITXOTA
Dirua diruaren gainean.
- diroz itxota dauzela esan, baie zorrez itxota be bai
- neu be diroz itxota nau, ikusten zu? Baie diro danak faltzuek
DIRUE LASKA
Dirua gastatu.
- etze on bat erosteko dirue laska bi de
- benga txo! Laskaik dirue, zeure egune be bada ta
- dirue laska barik eztau ezer
DIRUEK GATX / KALTE EIÑDXE
Harrokeria gainezka, diruaren diruaz.
- orrek diruek kalte eindxe dakozuz, egunien egunien kontuixu duez Bilbora
- dirue dakona gatx eiñdxe bizi da
- diruek kalte eiñdxe bizi dana eztau bizirik pe
DIRUEK TIÑONIEN
Diruak berak esan zer egin behar den.
- gauzek erosten diez diruek dinonien
- diruek dinonien ein guz berbak, erosi biarbada edo ez
DIRUEN KUKURRUKUE
Diruzale amorratua.
- zelako diruen kukurrukue da ba, eztako beste pentsamenturik
- diruen kukurrukue ezatie gauze itzala dala pentsaten dot
DIRUEN MAMARRUE
Diruzale oso amorratua.
- arek elekidau pagako txikito bat, ezta pentza be, diruen mamarrue danagaz
- beran andrie be diruen mamarro utze da
- bestelako diruen mamarro bi dauz or
DIZENAK ETA EZTIZENAK
Egiak eta gezurrak.
- asarratu dizenien dizenak eta eztizenak esaten ibill dxiez erri guztidxen
- dizenak eta eztizenak esan da famie krielien
DOIDXE
Inspirazioa. Argitasuna.
- zer pentsa ezien on nai, da alako baten doidxe etor dxast
- eztot kuzan dxuen, baie neuri, doidxe etorritxe, neu dxuen bertar, ta bertan topa
- Jangoikuen doidxe okin zu dxakitxeko zer ein bi zun ela?
DOLLIDU
Ez damutzea.
- eiñ txuzenak eiñdxe be ez da dollidu
- noiz dollidu de a ezeitxik ba?
- dollidu ein bi garizela? Zer eiñ dxule ta?
Gaztelaniako doler hitza erabiltzen dugu damu dugula esateko.
DOMA
Ofenditu. Menperatu.
- domateko berbak esaten txuz orrek
- andidxek esaten ba tsazuz be ezta domaten
- on bia, neuk domako zaitxut
- domata itxi nau beran berbakaz
Gaztelerazko domar aditzaren zentzua daukate azken bi esaldiok. Formaz berdinak badira ere, esanahia ezberdina daukate.
DUNGULUE
- Artirinarekin egiten den orea, gero esnea botata. Konparazioan erabiltzen da. Oso normala da Bermeoko hizkeran.
- dxan dungulue lodi lodi eitxeko
- au lapikue dungulue lez dau (lapikokoa)
- erain dunguluri ondiño loditxu barik tau te
- Zentzu figuratiboan: jirak eta birak eman gai bati.
- zemat eta dunguluri geidxau eraiñ naste geidxau
Azkuek, Bermeoko hitza bezala azaltzen du, baita Mundaka eta Txorierrikoa ere.
DUNGULUE ATARA
- Jipoitu.
- pazentzidxetik atara dau, da gero bestiek dungulue atara tzo
- Gauza bat asko erabili.
- onei zapatai dungulue atara tzatie
DUNGULUE LEZ
Masa bat eginda.
- au lapikue dungulue lez dau
- dungulotuten itxi bi de gozo oteko
- bai, berori dungulue dxan
DURDOIEN MOSUEK
Ezpain lodiak dituen arraina. Konparazioan erabilia.
Kasu askotan bezala, arrain baten izena erabili da adjetibo bat sortzeko.
- a mutille, eztakixu durdoien mosuek dakozena, ba bera da ill dxauena
- durdoitxue dozu bera imie
- bestelakue zauz or gerrie emoten durdoi ori
- gusta be eitxie bera durdoien mosodune
DURKUBETUTE
Umeak logura direla adierazteko erabiltzen da.
- au imie durkubetute dau, imiñi sehaskien
- pelikulie ikusten imie durkubetute! Ohire eruen lo geratu orduko
DXABIE
Zerbait ospatzeko egiten den bazkaria edo afaria.
- baporan berinkaziñuen dxabie okiñ dxun kasinuen
- etze barridxeri teilletue imitxen dxatzonien be okiñ dxu dxabie
jana hitzarekin batera erabiltzen da, baina hau gutxiago.
DXABONADURIE
Arropa garbiketa.
- dxabonadurie eiñdxe itxi bi dot kalera urten orduko
- nik dxabonadure asko dakot eta eziñ dxot urten ba
- dxabonadurek interiñieri emoten tsatez
- eskeitxe dakozun dxabonadurie, ariñ ein zu
- dxabonadurek ez palekidotez okiñ Bilbora dxungo leidnai
Hitz hau, fonetikazko aldakuntzen bidez ezberdintzen da gaztelerazkotik. Normalki erabiltzen den hitz bat da, eta aspalditik gainera.
DXABOTURE
Xaboi-ura.
- dxaboiuregaz garbitxu bi diez histelak
- dxaboiure dator, da ori dxaboiure itxosora due
- onek esniek dxaboiuren antza dako
Hitz hau ere, bestea bezala aspalditik sartu da Bermeon, duela laurogei urteko Ortuzarren Oroigarriak liburuan agertzen da.
DXAKADA BATEN
Berehala egin.
- dxakada baten ein txuz biar guztidxek
- nik ezin dxotez dxakada baten ein, denpora geidxau bi dot
- imemoko batek pe dxakada baten eingo lekitxuz de, zer diñozu zuk
DXAKENARRO
Arrantzaleen itsasoko jantzia. Gaur egun euritarako aproposak daude, baina aurrerago olanaz eta gero linaza olioa emanda erabiltzen zirenak dira. Baina orain ere izen hori ematen zaio.
Entzadu eta frakonozkuek hitzen antzerakoa beste hau, entzaduek jaka eta frakaren konjuntoa da. frakonozkuek frakak dira eta dxakenarroa jaka da. Hirurek hartzen dute izen ezberdina.
- inundaziñuek ezan dizenien gixon guztidxek dxakenarruekaz dxantzitxe ibil dizen
- dxakenarruek asko dxaboten zaitxuz euritxen
- gaurko gaztiek pe dxakenarruek dxazten dauie euridxe danien
- baie oraingo dxakenarruek politxauek tiez
jaka + larru / namil → dxalcenarru → dxakenarro.
Aurretik esandakoa kontutan izanik, hemen ere u bokalea deklinatu gabe doan hitzean o bihurtzen da.
Kasu honetan, ez da larruzko jaka, linaza olioa emandako olanazko jaka baizik. Gero, horrek larruaren funtzioa beteko du.
DXAKIDXE
Jaki.
- dxakidxek danak ezan diez onak, baie kafie ure
- dxaki onik eztau oraiñ, dana da artifiziala
- dxakidxek geure amak imitoen ezan txuzenak
DXAN DA LO
Jatekoa oso ondo dagoenean esaten da.
- zelako dxatekue dxan du ba, dxan da lo txo, dxan da lo
- armozue be dxan da lo eitxekue emon doskuien, dana, dana dalakue
- zelan dau marmintxe ba? Marmintze dau, dxan da lo
DXAN-DXAN BARIK
Erdi janda ibili.
- zeureitxik dxan dxan barik nabill
- ba ez ibilli dxan dxan barik, ze ostantzien firue lez parako zara
- beruegaz da kantzaziñuegaz eztu okiñ dxateko ganarik eta dxan dxan barik ibil gariez
DXANA
Dxabie hitzaren parekoa da, hau da, zerbait ospatzeko egiten den bazkaria edo afaria, baina hau gaur egun erabiliagoa da.
- gaur dxana daku Mikelen egune da ta
- zuek dxana okitxeko eztozue biar ezer zelebrateko
DXANGANGAR
Jateko gogorik ez.
- aspaldidxon dxangangar nau, eztakot dxateko ganarik
- geure imie be dxangangar dabil
- dxangangar dauela, baie berak langostino guztidxek dxan
- ori ezta dxangangar egotie, askatan dxatie baitio
Forma hau, hiztegietan datorren jangar hitzaren aldaera izan daiteke.
DXANOIXU-DXANOIXU
Janaria bikain prestatuta.
- zetako zauz dxangangar ba, dxanoixu-dxanoixu dau dxatekue ta
- emon doskun paillie dxanoixu-dxanoixu on da, baie geuk ez ganarik
- dxanoixu-dxanoixu dauen lapikue eztozule gure diñozu, mizketute zauz de
DXANTXAKURRE
Beste batzuen lepotik bizi dena. Engainatzen duena.
- dxantxakurre be ezta makala a dxan tsoz andriri diruek eta
- dxantxakur guztidxek bixi diez ondo
- ezetuten dotez nik ainbet dxantxakur
DXANTZI BAKO TXORIDXE
Konparazioan osagaiak falta edo gauza eskasekin jantzita.
- nora zuez dxantzi bako txoridxe lez ba, dxantzixu jersie, utz zauzde
- oneri erropiri kuellue ezpazazu imitxen dxantzi bako txoridxe dala atara kontu
- ulie ebai zunik eta ona dxantzi bako txoridxe lez zauz
DXARRA KATILLUEK
Pitxer eta katiluak. Jarra hitza erabili da.
- dxarra-katilluek garbitxuteko eztau obiaurik deterjente bat baño
- amentala imiñi dxarra-katilluek garbitxuteko
DXIBO-DXIBO
Zabua. Columpio.
- ama, eruen dxibo-dxibutara
- ezpazu dxaten meridxandie eztau dxibo-dxiborik
DXIGIDILLEK
Errieta, baina txikia.
- emontsuten orduen ez bazatoz etxera… dxigidillek ezango diez!
DXIGOTAK
Iskanbilak. Haserrekuntzak.
- ezpaztazu emoten dirue, dxigotak ezango diez amen etzien
- bardin dxe dxigotak badauz be eztotsut emongo dirorik eta
DXIGOTILLEK
Iskanbilak. Haserrekuntzak. Baina txikitasunaren atzizkia hartuta.
- egun santo guztidxetan dauz amen etzien dxigotillek
- areitxik edo orreitxik ez da falta dxigotillerik
- da non eztiez oten dxigotillek ba, aberatsan etzien be bai
- baitxe kasinuen bertan be, ezu ikusi atzo zelako dxigotillek arma dau
DXIK ETA DXAK
Azkar.
- arin ein zue bueltie Bilbotik, dxik eta dxak
- bai, zetako zu an on da ba, dxik eta dxak ein gauzek eta etzera
- azpildxurek aulan eitxen diez, artun orrotza da dxik eta dxak
DXIPETOI / IE
Jaka luzea. Zentzu peioratiboan erabiltzen da.
- nora due dxipetoiegaz, dauen beruen
- dxipetoi eder bat erosi tsat aitxeri negureko
- beran dxipetoie garbiten on nai ontxerarte
- dxipetoieri botoiek kanbidxe bi tsatez
Hitz honekin batera jipoi ere erabiltzen da; eta gaztelerazko chaquetón hitzaren azken silaba ton eta jipoi hitzaz konposatuta dagoela dirudi.
jipoi + ton → jipoiton → dxipeton → dxipetoi.
DXIRTADA
Distira.
- begidxek pe erun dostez zure eraztunen dxirtadiek
- dxirtadak, aren belarrikuek botaten dauienak diez
- Matxitxakoko farolak botaten dauen dxirtadie baiño andidxaue da orren erropiek daruna
DXO ONDARRU DXO MOTRIKU
Bueltak emanda ere, beti bueltatu leku berdinera.
- denda guztidxetatik pasa, baie dxo ondarru, dxo motriku, lelau sartun garan dendara barriro
- dxo ondarru, dxo motriku, beti bertara kalera
DXO POPAN DA KALERA
Kanporatzea. Kalera bota.
- ainbeste urtien bertan biarrien, da gero, dxo popan da kalera
- dxo popan da kalera bota dau ama, diro guztidxek dxan da gero
DXO TA BUELTA
Astindu. Kolpea eman.
- ezpaztazu emoten eskatu tzutena, dxo ta buelta eingo zaitxut
- dxota ta buelta eingo dauela esan tzonien, ondiño aldarri handidxauek eiñ txuzen
- ze esan dau, dxo ta buelta eingo nauela? Etortie dako ia
DXO TA PASA
Azkar edo erdipurdika egin gauzak.
- etzeko biarrak dxo ta pasa ein dostazuz, autse be kendu barik itxistazu
- erropiri be alborapuntadak dxo ta pasa eitxen tzoz
- ez ibilli ondo eitxen, dxo ta pasa eiñ
DXO TA SU
Erabat haserre.
- entera danien loteridxek ekar dauela da berari etzola emon, dxo ta su asi de
- baie zeri asten zara dxo ta su, gauzek dxakin barik?
- motibuek dakotezelakon dxo ta su asteko, loteridxe ekarri da niri ez tostazulako emon
DXO TA TAPA
Itsasoko termino bat da. Eguraldi txarra dagoanean, olatuek ontziaren gainetik pasatzen dira, eta orduan dxo eta tapa dabiltzala esaten da. Gero herrira pasatu da, eta arraina, dirua edo beste edozer ugari dagoenean aplikatzen da.
- auntse dabiltzuz arek dxo ta tapa, ainbeste diro irebazten
- andabill a, Benidorren. dxo ta tapa, berak gure dauen beste enbragaz
DXOKAZO
Zerbaiten kontra jo.
- negarrak isildxuten ezpazuz beiegaz be dxokazo eingo zu
- ekar dauen andanigaz, ormigaz be dxokazo ein dxau
- zelako dxokazue ein dxau ba, Mundekatik pe entzun zaratie
Hitz hau jo erazi izango da seguruena, -era- zatikia galdu eta -ka- tartizkia hartu ondoren: jo + ka + zo.
Baina beste hipotesi hau ere kontutan izan beharko litzateke: beste kasu batzuetan bezala gazteleratik hartutako tortazo hitzaren -zo atzizkia izan liteke.
DXOSI
Arraina josi, harrapatu. Konparazioan beste edozer harrapatu. Arrantzale giroan erabiltzen den hitz hau nahiko zabala da beste testuinguru batzuetan ere.
- arraiñe dxosi bai, baie txikidxe
- onek amuek eztauie balidxo ezetako be, dxosten dauen arraiñek pe eskapa eitxen tso
- an darue dxositxe arraiñe, laster itxiko dau bertanbera
DXOSUE / K
- Denbora laburreko haize eta euri gogorra.
- itxosora urten dun egunien dxosuek ezan diez
- zelako dxosue ekar dau ba
- Haize gogorrak itsasoa harrotzen duenean.
- ikaragarriko dxosue altza dau aixiek
- eta derrepentien alako dxosurik ekarten; para arte bertan on biar
DXOTA
Erdi edo osorik erotuta.
- ori morroie dxota dau etso eitxen iñori be kasurik
- zer diñozu! Dxota on barik gero zu gero!
- dxota dauela diñoie. Neguen uger eitxen dau orrek Aritxatxun
- enebada! Dxota ete nau ba, orrek gauzek eitxeko?
D.A.R.k bakarrik jaso du honen aldaera bat izan daitekeen joa forma. Hau, jo aditzaren sailean, XL. definizioan, Harriet-en zita bat azalduz, tocado de la cabeza definizioaz agertzen da.
DXUENA
Gastuak. Diruaren irteera.
- an etzien dauen dxuena andidxe da, danak takoz estudidxeten da
- diruen dxuena andidxaue da dirue irebaztie
- dxuenari ez beitu, laster datosku diro freskue ta
- dxuena badxakotena ba, eztaitx nondik atako ten dirue etziepagateko
- zelako irebazidxe alako dxuena dako
DXUN KAKA SALTZIEN
Zoaz pikutara!
- dxun zaitxez kaka saltzien eztakot zeure kontorik eta
- eulimandue lez ibill dxe da kaka saltzien bota dot
- eztau biar askorik arek jentie kaka saltzien botateko
DXUN POR DXUEN
Joan, baina gogo gabe.
- ez dxast gustaten ziñera dxutie, dxun por dxuen eitxen dot
- ezu esan ba, ezula gure ronpiolasetik ibilli? Da ez dxast gustaten, dxun por dxuen eitxen nai
DXUSTURIDXE
Tximista. Tximistargia.
- dxusturidxek ikarie emoten dostie
- neuri be bai, beiñola basuen on gariez da zelako dxusturidxek eta truboiek on diez ba, ni, dardakadan
- ba ni enai ikaratuten dxusturidxekaz