E
EDAN BAKO MOZKORRA
Mozkorra lez ibili, baina edan barik.
- edan bako mozkorra dakot nik, eztakitx zer eitxen doten be
- edan bako mozkorra txarraue dala esaten dauie, ez zara akordaten ezegaz be
- edan bako mozkorra lez nuen kaletik, mandaz mandazka
EDEGI
Ireki.
- bidxar jai egune dala ta, okindegidxe beranduau edegiku
EDERRAK EMON PALO BARIK
Agirika egin. Lotsak eman.
- eztau dxo, baie ederrak emon dotsoz palo barik
- ene alabie! Ederrak emon dostazuz palo barik, ori dona esalie be
EFETUE
Efektua edo kaltea.
- isillik ez pasauz efetue eingo tzut aunegaz kutxillugaz
- emon tson zartazugaz efetue ein tso begidxen
- ezu ikusten efetue ein tsona buruen arridxegaz
Erdarazko zentzu berbera dauka: resultado de una acción beti izaten da ekintza gogor bat.
EGABANATU
Desagertu. Barreiatu.
- mai ganien itxi dotezen gauze guztidxek egabanatu eiñ dxiez
- zeuk pe ez itxi biar, bakixu egabanatuten dizena ta
- arin egabanatu diez, eztiez minitu bi pasa ta
EGARRIDXE
Gehigarria, baina likidoa.
- egarririk pe ezu bota, ezkas dakozu esnie la
- ardaue ekarri, da esan egarridxe botateko
- gure esnedunek beti botaten dau egarritxue
- ezu botaten egarridxe la? Egarridxe bidxar
Formaz egarria bada ere, zentzua besterik da. Seguru gehigarria dela hitz honen jatorrizko forma.
geigarria → geigarrije → geigarridxe.
Bokal itxidura gertatuz gero, j epentetikoa sartu da, oso normala bait da Bermeoko hizkeran.
geigarridxe → eigarridxe → egarridxe.
EGI BERDADERUE
Egia benetakoa. Azpimarratzeko esaten da.
- nik ez diñot guzurrik, egi berdaderue baiño
- egi berdaderue dala diño, baie guzur txarridxe diño
EGUALDIDXE HABANA CUBA
Eguraldi ona.
- egualdidxe habana cuba! Aritzatxure osti bi txe erdigaz!
- aurton Madalenatan egualdidxe habana cuba!
- Canariasen egunero egualdidxe habana cuba
EGUERDIDXE
Bazkaria.
. eguerdidxe prepara barik takot ondiño - ez takot ezebe eguerditxerako; patatak dxan bikuz - eguerdi ederra paga dosku, beran egune ezan da ta - eguerditxen eztot dxan ezer, eguerdidxe ezta ezan neure gustokue ta
Jatekue ere erabiltzen da bazkari hitzaren ordez, baina gitxiago. Eguerdikoa hitzetik hartu eta zuzenean sartu da. Auzoetan eberdidxe esaten da.
Azkuek ez du jaso zentzu honetan, bai, ordea D.A.R.k Bermeoko hitza dela esanez.
EGUERDIKORA
Bazkaldu ostean. Arratsaldean.
- eguerdikora dxungo gariez Bilbora
- esan dau eguerdikora dxuteko bera ikusten
- eguerdikora ezan ezik eztau eitxen biarrik
- eguerdikorako prepara plaidxera dxuteko
Oso arraroa egiten zait hitz bau, baina hor dago. nora erabiltzen da noiz erabili beharrean. eguerdi + ko + ra → eguerdikora.
EGUNEK ARGI
Konturatu.
- badakizule nor dan diñozu, oraiñ ein dotsu egunek argi?
- auntxek egin dotso orreri egunek argi
EGUNO
Sekula. Inoiz ez.
- San Mamesera enai juen eguno!
- nota txarrakaz bazatozen etxera eguno etsut eingo erregalorik
- Aqualandiara enai juen eguno, baie gustako lekidast!
EGUNO LAKORIK!
Sinestezina denean. Holakorik!
- eguno lakorik e! Sekule be eztot ikusi!
- eguno lakorik! Guzurre diñotela ta ez dost ein kasurik
EGURREN BILLE IBILLI
Norbera ibili zigorraren bila.
- alabatxu, zeu zabiltzez zeure egurren bille
- neu nabillela neure egurren bille, zeuk emon dostazulako emotekue
EIDXO
Nekatu. Literalki, eho.
- eidxo eidxo eiñdxe etor gariez kaletik
- olan bazabiltzez eidxo eingo zara
EIDXOTA
Nekatuta.
- eidxota itxi nau San Juanerako bidiek
- dxantzan eidxota, Lamerako banko baten dxesarri garizen
Adberbio funtzioan ere erabiltzen dela ikusten dugu.
EIDXUEK
Nekatuta, baina pluralean.
Kasu honetan aditza substantibatuz egiten da. Gainera beti erabiltzen da pluralean.
- eidxuek eiñ dxuz dxantzan, ordu bi bai
- negar eidxuek eiñ dxe dxun da oire
- negarrez eidxuetan egon da goix guztidxen
- biarrien eidxuek ein bidiez gauzek ondo okitxeko
Ikusten denez, deklinatu ere normal egiten da. Azkuek bere hiztegian Mundakakoa bezala azaltzen du. Baina zentzu aldetik ere ez da berdina, zeren berak, hacer ezfuerzos excesivos itzultzen du, eta Bermeon muchas moliendas izango litzateke literalki itzuli ezkero, beraz, ugaritasuna ematen du. Honela, kantitatezko adberbio baten funtzioa betetzen du.
EIN BIARRA GOGORRAUE
Derrigorrez egin beharra.
- eztot guzan ein, baie ein biarra gogorraue
- etor biarra gogorraue ezan da, da etorri ein biar
EITXEN EITXEN
Ekinean-ekinean. Egiten-egiten.
- eitzen eitxen okin bi de lapikue, su gitxigaz
- eitxen eitxen, ikasi eitxen da
EIÑ ARIN
Ondo egin barik, gehienetan jatekoa.
- dxatekue eiñ arin ein bide ondo egoteko
- okelie be eiñ arin badau gozuau
EIÑEKIDXEN / DXON
Ekinean. Konturatu barik zerbait egitea. Ekinean-ekinean.
- eiñekidxon eiñekidxon, etzeko biarrak akaba dotez
- zer eiñekeidxen, Bilbora allega garizen
- zer eiñekidxen, jersie akaba zu
- ardau botilliri akabue emon tsagu zer eiriekidxon
Hitz honen etimologia ekinean hitza da.
ekinean → ekiñean → ekiñien → ekiñijen → eiñekidxen.
Kontsonanteen metatesia egin da. Aurrerago ere, ikusi dugun bezala, nahiz eta palatalizatu, Bermeoko hizkerak ez du galtzen aurreko i. Horregatik, kasu honetan, sudurkari borren aurrean i bat desarroilatu du.
EKAU
Emaidazu.
Aginte kutsuaz erabilitako aditza da.
- ekau ori boltsie neurie da ta
- emon tzuten gauzie ekau iñok dxakin barik
- ekau aur ganien dauen librue
Nahiz eta ekarri aditzetik hartuta egon, zentzua eman da.
ekar eidazu → ekardazu → ekadazu → ekazu → ekau.
Azkuek, bere hiztegian Mundaka, Ipazter eta Bermeorako jartzen du.
EKILIKUA
Horixe berori. Ondo. Horrela da.
- au ein bi dot? Ekilikua
- bidxar etorko dala esan dau ezta ? Ekilikua
- zuk danari esan bi tzazu ekilikua
Hitz hau gaztelerazko equilicuá dugu, etimologia italierazko eccoli qua izan daiteke, eccoli hitza ecco-tik datorrelako, eta berori latinezko ecce, eccum, hona hemen esanahia duelarik.
ELANBRA
Arlanpa. Moilan batelak igotzeko egindakoa.
- elanbran itxi dotez otzarak garbiteko
- elanbran dxeusi de, batela altzaten dauela
- eztakixu portuko elanbrie non dauen?
- elanbrara baja bi dot izterrak garbiten
Gaztelerazko rambla hitzetik hartuta dago, baina zentzua ez du hitz horri dagokiona, rampa hitzari baizik.
rambla → erranbla → elanbra. i eta rr kontsonanteen metatesiaren bidez aldatu da hitza.
ELASTIKO / UE
Kamiseta.
- elastiko barridxe erosi bi tzut
- kakaz beteta dakozu elastikue
- abanderado ixena dakoien elastikuek tiez onenak
Jantzi hori deskribatzeko beste hitz bat, interiora da. Kintanak barrengo-elastikoa deitzen dio. Gaur egun, soineko horren materiala ez da izaten hain malgua, baina antzina bai, eta hitz hau aspaldikoa denez, horrela geratu da gaurko barne jantzi horretan.
ELEGANTE / IE
Bikaina. Oso gozoa. Ederto dagoena.
- ure dau elegante, asma be ezta eitxen otzik sartukeran
- indxabak tauz elegante, iñon bez obiaurik
- erosi dauen kotxiek motorra dako elegantie
- egualdidxe dau elegantie
- pelikule elegantiek emoten txuz telebisiñuek
Hitz hau aspalditik erabiltzen den gaztelerazko hitza dugu. Adineko zein gazteen arteko erabileran ez dago ezberdintasunik, normalki erabiltzen da.
ELEJIDXE
Aukeran.
- plazan eleji andidxe on da, arraiñe arraiñe lez on da
- arek, zapatatan, elejidxe dakotzu
- elejidxe on da lez, elejiten emon dost
- ezta on elejirik, da dauena artun de etorri bi zan nai
Argi dago gaztelerazko a elegir hartuta dagoena. elegir → elegia → eleji.
ELIXEKUEK ARTZIKO / EMOTEKO MODUEN
Erabat nekatuta.
- San Juanera dxun nai da orain nau elixekuek artzieko moduen
- zure alabie ikusi dot Lamerako bankuen tunbeta, kantzata, elixekuek emoteko moduen
ELIXEN DEITXU BAKO DXOSTUNE
Titulu edo esperientzia gabeko jostuna.
- nok ein dotsun erropie, elixen deitxu bako dxostune da
- elixen deitxu bako dxostune da baie eztau besterik
EMOISTEK AMORE!
Bai zera! Esandakoa sinesten ez denean.
- Erreala Uefara dxungo dala? Txo, emoistek amore
- emoistek amore lagun, ori eztau sirñistuten zeure amak pe
ENBAJA
Kontserbatzeko arraina latetan sartzea.
Arrain lantegietan erabiltzen den hitza da. Antxoa, zein atun trontzoiak latetan sartzeari deitzen zaio. Baina konparazioan ere, asko sartzen da.
- gaur antxobie enbajaten on gariez frabiken
- ezta etorri enbajateko antxobarik, txikidxe ezan da dana
- bertan on gara, antxoba lez enbajata, prentsata
- an bota dostez kajan barruen enbajata tomate guztidxek
Gaztelerazko empacar = enfardar, empaquetar hitzetik harruta dago. empacar → enpaka → enbaja. Joera normala ez izan arren p → b egitea, gehienetan alderantziz gertatzen baita, Bermeon behintzat, kasu batzuetan ematen da.
ENBAJADA
- Arazoa. Buruhaustea.
- bestelako enbajadie dakastazu alabatxu
- enbajada ederra dako arek etzien
- Notizia.
- neure aiztiek ekar dau ori enbajadie
- ez etorri niri enbajadakaz
Badirudi gaztelerazko embajada = mensaje bera dela hitz horren jatorria.
ENBARKA
Harrapatu. Itsasoan erabilitako hitz hau, edozer harrapatzen denean erabiltzen da.
- an, enbarka dau arek boltsie, da iñok etso esango ezer
- enbarka ta enbarka diruek, kantsa be ezta eitxen
ENBLEMA
Arazoa. Buruhaustea.
- zelako enblemie dxeusi dxatzo ganien ba
- arek bestelako enblemie dako baporien
- enblemakaz kokoterarte nau
Ez da gaztelaniako emblema edo ezaugarriaren zentzuaz erabiltzen, nahiz eta hitz hori izan formaz.
ENBOLIKE
Liluratu. Turditu. Tontatu.
- zeure berbakaz enbolike nozu
- enboliketa nau alabatxi berak esan dostezenakaz
- ez enbolike iñor, enau orretarako ta
- onek imiek enbolike enbolike eitxen zaitxuz
Hitz honek, gaztelerazko embobar eta bobalicona hitzak hartu ditu oinarritzat.
emboba + licar → enbobalika → enboalika → enbolika → enbolike.
ENBRA / IE
Emakumea, baina gaztea.
Ez dauka gaztelaniazko zentzua bera. Euskaraz, toki batzuetan adineko emakumeari dagokio, edo beste zentzu batetan, Kintanak jartzen duen bezala mujer apetitosa, Bermeon, emakumezko gazteari dagokio. Ezkondu gabekoa. Jaioberria bada ere berdin.
- dxaidxobarridxe zelakue ezan da ba, enbrie edo mutille?
- aurrek enbriek dxo nau
- enbrak bakarrik on diez Lameran, mutillek frontoien on diez
- mutillek mutilletara da enbrak enbratara para bi diez
Gaztelerazko hembra da hitza, baita zentzua ere, baina esan bezala, mugatu egiten da.
ENDEKATU
Sikatu. Gutxi garatu.
Aditz funtzioan:
- balkoien okin dxoten lorie endekatu eiñ dxe
- amuma be aspaldidxon endekatu eiñ dxe
ENDEKATUTE
Sikatu. Gutxi garatu, baina adberbio funtzioan.
- onek sagarrak endekatute dauz
- endekatute dau au imie, geixoren bat dako antza
- endekatuiko gixona da ori, asi be ezta eitxen da
- endekatute geratu da, etsazu ikusten tximorrak?
Badirudi hitz hau, gaztelerazko endemia hitzetik sortu dela. Hala ere, ez nagoenez seguru, hitz honen eboluzioa zein izan zitekeen, hipotesi modura azaltzen dut hurrengoa.
endemia + tu → endemikatu → endeikatu → endekatu.
ENE ALABIE!
Esklamatiboa. Lelo antzekoa.
- Haserrea.
- ene alabie! Ori ein bi zan zu!
- ene alabie! Abixe bi zan zu lelau, Bilbora dxungo zarana
- Kezka.
- ene alabie, eztaJa etorko pentzaten zu?
ENEBADA TA ENIE!
Zoritxar bat, disgustu bat edo antzeko zerbait gertatzen denean erabiltzen den esaldia dugu.
- Enebada ta enie! Ze ikusteko gauz, seguru illek pe badauzena!
- desetxue duela itxosuen dinoie, ai enebada ta enie!
- enebada ta enie! Zer da pasaten dana amen erridxen, gaztiek galdute dauz da
ENEFRAKAS
Zentzu karinosoan erabiltzen da. Txarto janzten den gizona edo umea, fraka zabalak edo antzeko soinekoak.
- enefrakasen antza dakozu
- gure enefrakastxu! baie zelan zuez dxantxitxe ba
- auna erdu enefrakas, orrek frakak ondo imitxen
- enefrakas utse zara txetxo, ezin obeto dxantzi!
ENFADA
Beteta. Gogaitu.
- eztot gure pastelik enfadata nau eurokaz da
- Galizidxen, langostinuek dxaten enfada eitxen zara
- ez enfada iñor e? ez takot umorerik eta
- onek imiek enfada-enfada eitxen nau
- enfadaten bazaitxuz kalera bota
Ez du gaztelerazko enfadar zentzua.
ENFADO / DUE
Nazka. Arrabia.
- enfadue emoten dost orrelako gauzek entzutiek
- eske enfadue emotekue da
- ba enfadue emoten batsu auenta
- nik berari esan tsat arpeire, enfadue emoten dostela
- iñon begire egotiek enfadue emoten dau
Gaztelerazko enfadar aditzak eta enfado izenak ez dute Bermeon erabiltzen den zentzua.
ENGAÑOTI / DXE
Engainatzen duena.
- engañotidxe zara engaiñe ein nozu te
- zu zara engañoti bet
- engatiotidxekaz eztot kure ibilli
Gaztelerazko engaño erabili da adjetibo hau egiteko. engaño + -ti atzizkia gehituz → engañoti.
ENKALLE
Ainguratu. Aditz funtzioan.
- ez enkalle niri iñok ez tauena gure
- saldu iziñik okiñ dxauena laguneri enkalle tso
- txakurre enkalleko tsut eziñ dxot dxabon da
ENKALLETA
Ainguratuta.
Adberbio funtzioan.
- goixeko laurek emon doskuz bertan enkalleta ardauek edaten
- egun baterako dxuen da bertan enkalleta geratu da illebetien
- enkalleta nau etzien, eziñ dxot urten iñora
- amari itxi tso imie enkalleta, bera Benidorrera dxuteko
Itsasontzientzat erabiltzen den hitza, hizkera arruntera pasatu da.
ENPANADA
- Pertsona edo gauza ezatsegina. Aspergarria.
- bestelako enpanadie ekartso, berak eziñ dxauela eiñ dxe, tanborradako erropa guztidxek in bi txuzela
- niri ez ekarri enpanadarik, zeure lagune da ta zeu konpondu
- enpanadie zara txo, enpanadie, eztok enteniten ela?
- ez tokure beran onduen para, empanada utse da ta
- Turdiduta. Tontatuta figuratiboan.
- ez zarala entera? Enpanadie be ez takozu zuk txikidxe
- zelako enpanadie dako ba, ondiño pasa barik tako atzokue
- ekar dauen enpanadigaz iñor be eztau ezetu
Gaztelerazko enpanada edo torta bi hitz horien zentzua hartu du literalki, baina zentzu figuratuan erabiliz.
ENPATXA
Nahastu. Endredatu.
Aditz funtzioa betetzen du.
- enpatxa-enpatxa eitxen nozu da gero zeuk burue libre
- iñor ez enpatxa, neiku nau eindxe ta
- eztot kuzan dxuen, baie azkanien enpatxa nau
- zeu tire gure bazu baie ni ez enpatxa
- onek neu enpatxaten nau leko g,uztidxetan
Azkuek ez du jaso forma bau, bai, ostera, enpatxata. Baita D.A.R. k eta Kintanak ere, baina beste zentzu batez jaso dute, hau da, impedir, obstaculizar definizioa ematen dute.
ENPATXATA
Nahastuta. Endredoan sartuta.
Adberbio funtzioan dago.
- aregaz enbriaz nau enpatxata
- buruko ulietararte dau enpatxata
- enpatxata on barik pe, neiku burukumiñ emoten dau orrek
ENPATXO / UE
Endredo.
- bestelako enpatxue arma dau ba
- ba, nik, enpatxotik libreteko, enuela esan tzat
- eztau aman semerik au enpatxue libreko dauenik
- enpatxutan ibilltxie gustaten dxatzo
Enpatxu hitza, arrantzako apaiuak edo hauen txikotak, fitak edo potxerak nahastuta daudenean esaten da. Gero, hitz hori hizkera arruntera pasatu da, eta nahastuta dauden gauzak adierazteko erabiltzen da.
Azkuek beste zentzu batez jaso du bere hiztegian, eta D.A.R.k, eta Kintanak ere, zentzu hori ematen diote: preñez eta bigarren definizio bat estorbo izango da. Beraz, guztiz ezberdinak dira.
Izenaren funtzioa betetzen du.
ENPEÑO / UE
Influentzia. Boterea.
- arek enpeño andidxek takoz Madrillen, aurreitxik ekar dau semie Bilbora serbezidxue eitxen
- zuek takozuen enpeñugaz ezin bazue eiñ, guk gitxiau
- enpeñugaz irebazi dau oposiziñuek
- enpeñuen enpeñugaz atara dau karrerie, ostantzien ondiño be unibersidadien ongo zan
- enpeñorik ezpakozu, biar barik gosiek ill
Gaztelerazko empeño + protector o padrino hitzetik hartua da, eta esanahia berbera dauka.
ENPIKE
Erantsi, itsatsi. Pertsona edo gauzak.
- makalluek okiñ dxauen jelatitiigaz atzamarrak pe enpike eitxen diez
- onek papelak kalien enpike bi diez jentiek ikusteko
Gaztelerazko empegar aditza ez litzateke hain egokia, baina pegamento hitza harturik zuzena izan daiteke.
ENPIKETA
Itsatsita.
- ixerdidxegaz asientueri enpiketa lotu nai
- merengien merengiegaz mosuek pe enpiketa dakozuz
- ori mutille ta ori enbrie enpiketa dauz egun guztidxen
- lagun andidxe tozuz orrek, goixerik gauera dauz enpiketa
ENPLASTO / UE
- Oztopo. Destorbo. Konparazioan ere bai.
- bestelako enplastue zauz or, danan aurrien parata
- enplastue lez dau erdi erdidxen
- da egun guztidxen on da bertan enplastue lez
- Pertsona aspergarria.
- aur datortsu enplastue, eztotsu itxiko baketan be
- iñori ez bota enplastorik eztot biar da
- enplastue biar bazu amen dakozu
Gaztelerazko emplasto hitza erabili izan da. Enplastoak ipintzen edo ipintzea agintzen duena enplasterie da.
- Añorgako enplasteriñe dxun nai, garidxuek takotez da
ENTABLAZIÑUE
Taulamendua. Oholeria.
- entablaziño barridxe imin bi dot, politxau oteko
- entablaziño zarra kendu ta barridxe imitxie inpididxue kostaten da
- entablaziñue barik eztozu gure baldosie imiñi?
ENTREPITXIE
Tartekatzen dena. Edozertan sartzen dena.
- bestelako entrepitxie zauz or, iñon gauzetan sartzien
- beran entrepitxie dozu, dana dxakin bi dau
ENTZADO / UE
Itsasoan ibiltzen diren jantziak. Gaur egun plastiko edo nylonezkoak dira, baina olana sendoari linaza olioa emandakoak izaten ziren. Hala ere izena ez dute aldatu.
- entzaduek apurtu dotez baporetik saltakeran
- oingo entzaduek ez tauie balidxo ezetako be
- entzaduetan tarratada andi bet eiñ dxot
- entzado zarrak bota da entzado barridxek erosi bi dotez
Esan bezala, gaztelerazko encerado hitzetik datorkigu.
/encerado → entzerado → entzeado → entzado → entzadu/
ENTZUN BERBIE
Entzun esango dizudana. Gehienetan serio hitz egiteko.
- entzun berbie, ori ezta olan, guzurre esan dotsu
- isillik on, da entzun berbie, dxun zeure etzera da ikusi an badauen
ENTZUN DE GOR
Gorrarena egin.
- esan etorteko etzera, da entzun de gor
- entzun de gor eitxen dauie beti, ezer entzun eztauielakuen
EPERDIKARIE
Asko mugitzen den txori bat da. Konparazioan urduri ibiltzen den pertsona da, mugikorra dena.
- zer dabill berak pa, eperdikarie lez dabill dxe
- ara ta ona dabill, eperdikarie ibilltxen da olan
- on zaitxez geldik, eperdikarie lez zabiltzez da
EPERDIKUEK
Lotsarazi.
- eperdikuek emoten etor dxast lotsabako zantarra
- obeto eingo dau arek, eperdikuek emon barik ixillik otie
- ze ein tsazu ba eperdikuek emoten otorteko?
ERARA / TARA
- Artez egon.
- ez zu inuñi kaltzetiñek eratara iruntzera baiño
- ez zauz erara, okerretara zabiltzez
- Eskura izan.
- erara bakozu ekarri neuri be ogidxek
Azkuek bere Morfologia liburuan eratara jaso duela dio D.A.R.k, eta a derechas definizioaz jartzen du. Bermeon ere erabiltzen da forma hori.
ERATSITZE
Zauriengatik azala altxatuta duzunean.
- eridiek eratsitze itxi dost eskue, ta dolore mandue dakot
ERATZI
Jetzi.
- behidxek erazten nuen, esnie erun bidu herrire ta
Gazteleraz ordeñar.
ERDI ZIMARROIE
Maltzurra. Trikimailuak ondo ezagutzen dituena.
- ori erdi zimarroie da, orrek trikimallo asko daki
- bateri diñotzazu! Eztakixu ori erdi zimarroie dana eta dana dakidxena?
- asko dakidxien gixonak tiez orrek, erdi zimarroiek
ERDIKIÑIEN
Erdizka. Erdizka egin.
- erdikiñien eiñdxe itxi dotez etzeko biarrak
- gauze guztidxek itxitxen zuz erdikiñien, bat pe eztozu akabaten
- erropie erdikiñien dakot eta gauerako akaba bi dot
- dxatekue be erdikiñien itxi dot
Hitz honen jatorria erdi eginean da. D.A.R.k jaso duena antzekoa da, baina ez da deklinatzen eta ez du zentzu bera. Kintanak ere, hark azaltzen duen forma jaso du.
ERLAU / E
- Zama. Erantzukizuna.
- ama bakan-ik geratu dxatzo lez, berak artu bi dau. Ezta erlaue makala
- bapor barridxe eitxeko bankuen atara bi dau dirue ta dauzen interesakaz bestelako erlaue
- deklaraziñue eitxen dunien erlaue dxeusko dxasku
- Gripea.
- atzo gauien jerse barik ibilli nai da erlaue atrapa dot
- zelako erlaue dakot pa, berbarik pe eziñ dxot eiñ
- ori erlaue osatuteko oien sartu bizu
- Gaueko leia.
- erlaue dau botaten, bidxar goixien otz eingo dau
- bota dauen erlauegaz solo guztidxek pe zuritxute on diez
ERLUZIDADIE
Dirdira.
- orren pantaillien erluzidadiek itsutu eitxen nau
- kotxien argidxen erluzidadera ikusi dau ill dxe dauena
- orrek eraztunek botaten dauen erluzidadiek begidxetan be miñ eitxen dau
- eguzkidxek erluzidade andidxe dako
Gaztelerazko relucir aditza aldatuz gero egin da hitz hau.
relucir + dad → relucidad.
Desegokia da, baina hor dago.
relucidad → erluzidad → erluzidade.
Ez da egon e protesia hartzerik; bokale horrek tokiz aldatzea besterik ez du izan.
ERA / ERIE
Gauza baten era.
- zeiñ dxe onen erropien erie ba? Ez tako erarik
- orren telien erie baiño politxaue da iruntzetie
- jersien era guztidxe mudeta dau
- era partetik ebai telie, baie gero aldrebesetara dxosi
ERNEGA
- Aspertu. Haserretu. Izorratu.
- berari begire ernega eiñ dxot eta eskapa ein tsat
- ernega baiño eztot eitxen aurrek gauzek ikusi txe
- onek imiek ernega eraitxen dost
- ori eiñ dxostenien ernegaten para nai
- Kezkatu.
- ernegaten nau eztaitx zelan urtengo dauen da
- imie eztakola ondo ta ernegaten on da
- eskolan txarto dabillela da ernega be eztau eitxen
ERNEGADU
Aspergarria. Kezkatuta. Haserretuta.
- alabie eztatortsola ta ernegadu ibill dxe
- ernegaduen arpeidxegaz ikusi dot
- zelako ernegadue da ba
- ernegadue bazara no pi tzu
Aurreko aditzak adberbioaren funtzioa betetzen du lehen esaldian eta adjektiboaren funtzioa beste hiruretan.
ERNEGUE
Kezka. Haserrea.
- ernegue bakozu iñori ez atara kulperik
- ondiño ernegue kendu barik takot
- arpeidxen igarten eixatzu ernegue
Azkuek ez du jaso bere hiztegian eta D.A.R.k, lehenengoa jaso du, baina zentzu ezberdinez. Honek gaztelerazko zentzuaz azaltzen du. Kintanak ere ernega eta ernegu jaso ditu, baina zentzua gaztelerazkoa bera da.
renegar erdarazko aditza hartu da.
renegar → ernegar → ernega.
Lehenengo kontsonantea eta bokalea tokiz aldatuz gero, eta azken dardarkaria erorita, euskarazko forma eman zaio, eta izenaren funtzioa betetzen du.
ERRAMA / IE
Abar. Edozein motatako abarrak.
- erranoan ganien on da dxesarritxe ta bertatik bera dxeusi de
- pasakeran errarma batek dxo nau begidxen da gorritxute dakot
- orrek arboliek errama asko dako
- neguen arbolai erramak kentzien dxakoie
Erdarako rama hitzari e proteiko bat erantsi zaio.
ERREBATI(G)UE
Estropada.
Estropadak gutxiago entzuten da, baina biak erabiltzen dira, eta gazteen artean berriz regatak sartzen ari da.
- errebatiue ikusten on gariez ronpiolasen
- errebatigue Santurtzik irebazi dau
- errebatiorako budxek imitxen on diez
- ikusten bagarie, errebatiguen ikusko gariez
- errebatiutako traiñeruek enpresak pagaten dauie
Gazteterako regateo hitzetik sortu dena argi dago.
regateo → errebateo → embatio.
Gero artikulua gehituz: erretatioa →
errebatiue.
Batzuetan g desarroilatzen du:
errebatigue.
ERREBOLBIDU
Azpikoz ezarri.
- orre gauzek ikusitxe, barrue errebolbidu eitxen dxast
- tripek errebolbite dakotez, esan dostezen berbakaz
- ez eixu errebolbidu geidxau txokolatie, txarrau de ta
ERREBORNO
Zurrunbilo. (Itsasokoa)
- errebornuek batela be arantz erun dau
- portuko entradan erreborno andidxek formaten diez
- Tonpoiko atxetan errebornuek eruen eitxen zaitxuz
Arrantzale giroan bakarrik erabiltzen den hitz bat da.
Honen sorrera, remolino hitzari zor zaio.
remolino → arremolino → errebolino → erreborino (asimilazioz) → erreborno; i galduz gero.
ERREBUELTADA
Kurba.
- Sollubeko bidien errebueltada asko dau
- azkaningoko errebueltadan dxeusi de
- aulako errebueltada baten, non urteten dauen berak
- errebueltadatan ikaratuten nai geidxen
- errebueltadarik ez balekide on, ez lekidiez etorko txikillistek
Gaztelaniako revuelta (segunda vuelta) hitza hartu da beste esanahi hori jartzeko revuelta + -ada → errebueltada.
ERREDONDAMENTIEN
Kategorikoki. Ia beti izaten da erantzuna ezezkoa.
- dirue eskatu tsatenien erredondamentien esan dost ezetz
- Bilbora dxun bi dule esan tsatenien, berak erredondamentien ezetz
- ene alabie! Personiri entzun orduko, erredondamentien emoten zu ezetza
ERREKADUE
- Errekadua. Mandatua.
- errekadue bota dost esaten eztala etorko
- errekadue eiñ, ostantzien bunie apurtuko tsut
- errekaduek eiñ dxe gero dxun gariez plaidxera
- Erosketak.
- denda baten eiñ dxotez errekado danak
- ezpastazu Eroskiko errekaduek eitxen, zeuk atara kontuek
- Mutilak neskari nobia izateko eskatu. Gaur egunean, neskak ere eskatzen dio mutilari, agian ez batak ez besteak.
- orrek mutillek aurreri enbrieri ein tso errekadue
- orain modie da enbriek eitxie errekadue
- arek etso eiñ errakadorik, berak baietz esan badau be
- gaur egun ezta eitxen errekadorik
recado → errekado / errekadue.
Gaztelerazko zentzua bera dauka: mensaje = provisión diaria.
ERREKAJABOLIE
Sorgin-orratza.
- Ze politxek dizen errekajaboliek, ata kontu, hegaz eitxen dauien marisorgiñek dizela
ERREKALISTIE
Ez dakit gaur mezulari edo mandatari bati gaztelerazko recadista esaten bazaio. Bermeon oraindik erabiltzen da azken hau, baina geure erara, hemen ikusten dugun moduan.
- ezin dxot Bilbora dxuen da errekalistiri esango tsat ekarteko paketie
- errekalistiek eingo tsuz igualatoidxoko papelak
- errekalistiri paga ein bi tsat, da nire laguneri ez, bide batez dxun ezkero…
ERREMATIEN
Enkante baten azken fasea.
Arrantzale giroko hitza da. Itsasontzi bat enkanterako bidean jartzea da. Baina enkantea oso berezia izaten da ontziko armadoreetara mugatzen baita.
- asarrakuntze andidxek on diez da bapora errematien bota bi zan dauie
- errematien botateko zor asko dau or
- ez pentsa errematerako biarrak eingo dauienik
- erremata gogorra ezan da, baie azkanien konpondu diez
remate → erremate → errematea → errematie.
ERREMENTA
Lehertu.
- ezin ezan dot geidxau, da azkanien errementa eiñ dxot da esan tsatez esatekuek
- aitxe ill dxatzonien negarrez errementa zauen
- ainbeste egunien aidien on danak errementa dau; danak asarratu diez
- an fabriken personie errementa eitxen da biarrien
- bertan egunien akabatitxik, errementa ein garizen
- ez errementa iñor e? Amen ezkauz tentelak eta
Gaztelerazko reventar aditzetik sortua da.
reventar → errebentar → errementar → errementa.
Kintanaren hiztegian baino ez dator hitz hau, eta bertan beste zentzu batez agertzen da: desternillarse zentzua ematen dio.
ERREMORKA
Atoian eraman. Ontzia zein autoa.
- aberidxegaz on da ta erremorkan erun dau
- erremorkan guzan dau eruen, baie itxosue ezta on orretarako da bertan itxi dau
- erremorka paga ein bi de, orreitxik aberidxe konponduteko alegiñek eiñ dxauie
ERRENDIDU
Ahuldu. Nekatu.
- eiñ dxun beste dxantzagaz errendite dxun nai etzera
- gure imie luek artun dau, errendite on da, egun santo guztidxen kalien ibilltxen
- allega garizenien, errendidute, oire barrure dxun garizen
- errendidu-errendidu eiñdxe zauzela ta kalera zuez?
Erdarazko rendidos de cansancios berbera dugu, rendir + du partizipioa → errendidu.
Kintanak producir zentzuaz jaso du hitz hau.
ERRENKIDXE
Errain-gaia.
Arinago aipatu dugu -ki atzizkia erabiliz nola egiten diren honelako hitzak:
- errenkidxegaz dxun da Bilbora
ERRENKOLADA
Hilera.
- an para dxatzuz danak errenkoladan komuniñue artziko
- baporak bata bestien atzien etor diez, errenkoladan
- errenkolada andidxe on da ziñerako entradak artzien
erronka edo errenka hitzen aldaera izan daiteke, zeren, Bermeon, atzizkiak itsatsi eta gehitzeko joera baitago, eta horrela, -ada atzizkia gehitu zaio.
errenkola + ada → errenkolada.
ERRESKADIE
Errenkolada hitzaren sinonimoa, hau da, hilera.
- ikastolan jolasordue eta gero erreskadie eitzen zan dun gelara idxeteko
- ziñera juteko erreskadie badauen ni enuen
ERRESKITXE
Arakatu. Miatu.
- goitxik bera erreskitxe dauie etzie polizidxek
- nik eztakot zure gauzerik, ostantzien erreskitxe
- etzie erreskitxeten ibilli nai da eztot topa biar doten gauzie
Hiru esaldi hauetan, aditzaren funtzioa betetzen du hitz horrek.
- dxun orduko erreskitxeta itxi dauie etzie
Azken esaldi honetan adberbio baten funtzioa betetzen du.
ERRESKITXUE
Miaketa.
- erreskitxuek gau ta egun eiñ dxauie, zeuzer topateko edo
- erreskitxuetan egunek emon dauie
- nik esan tsatie, nik eztotela biar erreskistxorik, gure etzie garbi dauela
Gaztelerazko registrar aditzetik sartua, Bermeon normalak diren fonefikazko arauak ematen dira:
registrar → erregistrar → errekistrar.
Azken honek beste aldaera eman du, gaur ere noizbehinka entzuten den errekistre; baina ez da hain erabilia. Eta badirudi, hortik irten duela gaur erabilitako forma: errekistre → erreskitxe.
ERRETOLIKIE
Berba uholdea. Leku askotan galduta dagoen berba hau, tinko mantentzen da Bermeon, zentzu honetan behintzat.
- bestelako erretolikie dabil, egunen baten kantsako da
- zelako erretolikie arma dost ba, dxuten be eztost itxi
- beran erretolikiegaz, buruko kankamuek atrapa dostez
ERRIDXE
Figurazioan, hainbat pertsonak zerbait erosteko edo beste zeozertarako mahai gainean jartzea dirua.
- arek dirue erridxe dauie txokoko zorrak pagateko
- dirorik eztauie erridxe eztauie ikiñ dxe
- dirue erridxeteko okiñ ein bide lelau
- amar lagunen artien erosi dauie, da bakotxak ogei mille bana ogorloko erridxe dauie
- dirorik erridxe barik zelan okingo dau partie ba?
Gaztelerazko arriar dela argi dago.
ERRIDXE NASTA
Nahastea sortu, egiak eta egia ez direnak esanez.
- auntxe be erridxe nastaten zauz, esaixu artez gauzek
- an dau a, erridxe nastaten, da jentie sinestute
ERRIE
Jaitsi, Baja.
Itsas giroan erabiltzen den hitz hau, gizonen ahoan emakume bat erditzen denean erabiltzen da; batzuetan emakumeen artean ere bai, nahiz eta oso gutxi izan.
- aren andriek imie errie dau
- noizko errieko dau zure andriek ba
- errie dauela imie esan dauie
ERRIE MANDA
Bertan behera utzi. Amore eman.
- errie manda biarrari, gaur dxai bisperie be bada ta
- emon doskun arrapaldidxe patrulleriek, geure trakero guztidxek errie manda eiñ, da eskapa eiñ dxun andik
- andik enpatxotik eziñ ezan da lez urten, errie manda eiñ dxot
ERRIEBERA
Kantitate handiak. Ugari.
- dirue dako erriebera
- erriebera ekar dauie antxobie
- guzurre esaten dau, erriebera
- soluen dakoie tomatiek, erriebera
ERRIME
Arrimatu. Bateren baten babesa bilatu.
- nireñe ez errime, useiñ txarra dakozu te
- zeureñe errimeten da beti, badakidxelakon zeuzer emongo tsazune
- ez errime be eiñ, ez zaitxut gure ikusi be ta
- errimeten errimeten, azkanien be, geure onduen dxesarri da
- errime-errimeta dxun dxatzuz, nobidxu lez
- ondo gure bazu ibilli diruduneiñe errime bi zara
Azkuek, D.A.R., P.M. eta Kintanak diestro zentzuaz azaltzen dute forma hau, Bermeon, ostera, gaztelerazko zentzua bera hartzen du bete-betean.
ERROZOIE ORDIDXERI
Oker egonda ere, arrazoia eman.
- errozoie ordidxeri emoten dxatzo, da ni enau ordirik
- errozoie dakola esan dotso, baie berak errozoie ordidxeri emoten dxatzola esan dotso
ESANAK ETA EGIÑIEN
Berriketan.
- esanak eta egiñien ikusi zaitxut goixien errenkidxen amagaz
- arratsalde santo guztidxen on diez arek Portaleko bankuen esanak eta egiñien
ESANTXARREKO / UE
Obeditzen ez duena.
- au imie esantxarreko utse da, eztau eitxen esaten tsatena
- ez esan esantxarrekue ostantzien belarrieskiñekue emongo tsut
- esantxarrekue ezatearren pasa dxatzo pasa dxatzona
- esantxarrekue bazara ez zaitxut erungo Bilbora
ESATEKUEK ESAN
Gogorrak esan, berba lodiak.
- arek lotsabakuek, esatekuek esan dostez berba batetik bestera
- entzun dozu telebisiñue, Zapaterok Aznarreri esatekuek esan dotsoz, errozoiegaz
ESKANDALO / UE
- Asko. Kantitate handia.
- eskandalue atrapa ei dauie arraiñe Canariasen
- zorridxek buruen… eskandalue, orrazidxek pe eziñ atara
- jentie eskandalue on da frontoien
- Bronka.
- zelako eskandalue arma dost ba Lameran, ni, lotsatute
- eskandalue arma tsula diñozu, neuri be bai
- ez arma ainen eskandalorik neiku garie geu be ori eitxeko ta
Gaztelerazko escandalo hitza hartu da, baina lehen definizioan ez du zentzu berdina.
ESKANDALO GORRIDXE
Iskanbila. Haserrekuntza.
- eskandalo gorridxek ezan diez Parlamentuen, pellikadatararte
- neure lagunen koñatuek eta be, eskandalo gorridxek okiñ dxauie
- arek eskandalo gorridxe arma dau tallerrien be ordu geidxau sartzieko biarrien
ESKO ARRAIÑE
Eskumuturra indargetua, ahul edo mingor dagoenean.
- eziñ dxot eiñ ezebe onegaz eskugaz, esko arraiñe dakot
- esko arraiñe dakola eskuen, da tauketik pe eztau eiñ
- medikuek eztauie esaten esko arrañe, beste gauze bat baiño
- amen eskuen esko arraiñe dakot, da trapo gorridxe imin bidot
- esko arraiñentzat ona dala trapo gorridxe imitxie esaten dauie
ESKO BETE EULI
Baliorik ez duela adierazteko erabiltzen da.
- Horregaz kañoberiegaz arrantzen? Hori eta esko bete euli bardin!
- Ha saldu? Zetako! Haregaz irebazko dan dirue eta esko bete euli bardin!
ESKOERARA
Erraz edukitzea gauzak. Eskura.
- eskoerara bakozu, ekarristazuz Bilbotik zapata batzuk
- eskoerara okiii dxe be ezin tzutez ekarri zapatak proba in bidiez da
- ez da esaten erreza eskoerara okitxie gauzek amen etzien
ESKOGANIEN
Usatutako gauzak erostea.
- au armaidxue eskoganaien erosikue da
- eskoganien erosi dau arek katie
- eztot kure ezebe eskoganekorik
- joyeridxen erosi dauela esan dau, baie guzurre da, eskoganien erosi dau te
Gaztelerazko de segunda mano ere literalki erabiltzen da:
- bigarren eskokue da erosi dauen pielezko abrigue
Azkuek Mundaka eta Otxandiorako jartzen du, baina Bermeon ere asko erabiltzen da.
ESKONEKUE
Esku onekoa. Baina zentzua bestelakoa da. Bermeon, bai dendari eta beste mota batetako saltzaileen artean, sineskera bat dago: eguneko salmentak esku ona daukan pertsona batek hastea; horrela egun horretan izango dituen salmentak oso onak izango dira.
- ia eskonekue bazara, da asko saltzien badot
- zure ama eskonekue da; beti gu dot bera etortie dendie igiritxen dotenien
- ia eskonetik asten banozu arraiñ guztidxek saltzieko
ESKOPOLOTA
Armairua.
- eskopolatan barruen sartun txuz gauze guztidxek
- eskopolota garbitxu bi dot aguarrasagaz
- amak esan dau eskopoloteko giltzek emoteko
- eskopoloteko kajoie dxeusi dxast kadera ganera
ESKOTXARREKUE
Esku txarrekoa. Esku onekoa-ren alderantzizkoa da. Bermeon, bai dendari eta beste mota batetako saltzaileen artean, sineskera bat dago: eguneko salmentak esku txarra daukan pertsona batek hastea; horrela egun horretan izango dituen salmentak oso txarrak izango dira.
- eztot kure ori andrie etortie dendara eskotxarrekue da ta
- eskotxarreko bat etorten badxatzu egun guztidxen ez zu salduko ezebe
- aurrek estreñe nau. Enebada! Eskotxarrekue da ori
ESKRIPIDORA
Orrazia. Era guztietakoak, baila itsasoan erabiltzen dena ere. Gaur egun adintsuek bakarrik esaten dute garai baten oso zabala izan zen berba hori.
- onek eskripidorak miñ eitxen dau
- adue bako eskripidora dakozu alabatxi
- eskripidor azul bet okitxen zan doten
- eskripidoragaz ule guztidxek pe atara ein tsoz
Gaztelerazko escarpidor hitza hartu da, hitz honen oinarritzat.
escarpidor → eskrapidor → eskripidor. Hau, metatesia gertatu ondoren, i bokalaren asimilazioaz egin da.
ESKU IKARIE
Eskua dardarka. Baina zentzuak zekenkeria ere adierazten du.
- gauizek piseten dauenien esko ikararik pe eztau okitxen, gramo bat pez geidxau ez dxatzo dxeusten
- ene alabie! Esko ikarie dakozule, bota guzik zauz pixora
- bota blasta-blasta, esko ikarie okin barik
ESKUE ARTUN
Arduratu.
- ori neskatue galdute dau te eskue artun biar dxatzo
- eskue artzien ezpada galdute gauz danok
- amak eztotso ein kasurik da izekok artun tso eskue
ESKUE DXEUSI
Zekenkeria.
- eskue dxeusi be ez dxatzo eitxen, ez dotsu ezer emongo
- ene alabie! Eskue dxeusi barik dakozu ikarie la?
- bota bota ez dxatzu eskorik dxeusiko ta
ESKUBERIE
Belarra mozteko erratza.
- ekau eskuberie honek bedarrak ebai ein biduz eta!
ESKUGAZ KENDUIKO MODUEN
Sendagai batek efektua berehala egiten duenean.
- enplasterien enplastuekaz eskugaz kenduiko moduen kendu tzo pulmoikue
- eridek okiñ txuz idxe pasmata, da imiñi saukuen botikie da eskugaz kenduiko moduen kendu dxatzoz
- arpidxe okiñ dxau garauez beteta, da manzanillien uregaz eskugaz kenduiko moduen dxun dxatzoz
ESKURE ARTZIKO (MODUKUE)
Balio gabekoa. Kontua ez hartzekoa. Negatiboa da beti.
- berton erridxen eztau eskure artziko mutillik
- plazara dxun nai zapata batzuk erosten, baie eztot topa eskure artziko modukorik
- zuretzat danak tiez eskure ez artziko modukuek
ESKUREKO
Eskuetara heltzeko prest. Ukabilka hastear.
- lelau edozer esan tsoie alkarreri, baie gero eskureko be on diez
- sarri oten diez arek eskureko
- ez tiez konponduten, beti dauz asarratute, beti eskureko listo
ESNE EPELA
Sekula kezkatzen ez dena. Energia gabekon.
- zelako esne epela zara ba, mobidu adi
- aregaz esne epelagaz eztot kure dxuen
- noren kotxien zuz ba ? Neure nebigaz. Enebada! Beragaz esne epelagaz
- esne epela da, baie segurue
ESNE EPELETAKO SOPIE
Energia gabeko pertsona.
- beragaz esne epeletako sopiegaz batun nai da gau guztidxe abrosidute pasa dot
- ze eingo zu ba, esne epeletako sopie dozu te
- auntxe be an dakozu a esne epeletako sopie lez
ESPIBOTA
Txapazko itsasontzietan erabiltzen den abiadura handiko ontzia, arrainei sarea bota eta gero objetua bila joateko itsasontzira bueltan eramateko.
- txo, esan espibota listo okitzeko, hor aurreko atunei eingotzagu etxadie ta
- espibota aberidxe dasku, ta etxadie ein barik itxi du
Ingeleseko speedboat hitza hartu da, hitz honen oinarritzat.
ESPORTAK
Belaunerainoko galtzerdi lodiak.
- esporta zuridxekaz dxun da ta baltzitxute ekar txuz
- esporta barik zauz, otza be ezu pasako gutxi
- gure amak eskuetan eitxen txuz esportak
- kalautxuekaz ein tsoz azkaningoko esportak
Erdarazko esport hartu da, baina izen bezala, eta ez adjektibo moduan.
ESTAIDXUE
Altuera. Neurria.
- aren estaidxokue da gure imie
- estaidxue ezta bardiñe, baie edadie bai
- aren estaidxora aillegateko asko dxan hi zu
Gaztelerazko estatura hartuta egin dela dirudi.
ESTIEK PE BIDXORTUTE
Goseak hiltzen.
- Bilbotil etor gariez, estiek pe bidxortute gosiegaz
- dxungo gariez nonora zeuzer dxaten, estiek pe bidxortute dakotez gosien gosiegaz
- zuk beti dakozuz estiek bidxortute, eztaitx nok beteko zaitxuzen
ESTREBILLOSKUE
Normala ez den edozein gauza.
- zer da kotxi ori, ba, estrebilloskue da la?
- estrebillosko erropak erosi ei txuz berbenara dxuteko
- ez esan baie berak estrebillosko kollarra dala pentsaten dau
Gaztelerazko estrebillo erabili da bitxitasuna adierazteko. Gazteen artean, oso gutxi erabiltzen da eta zaharren artean ere galtzen ari da.
ESTRINKE
Estutu. Itsatsi.
- danok on gariez bertan estrinketa dxesarteko leko barik
- orraien kontra estrinke dau, da mosue emon tso
- zauzen lekuen be estrinke eingo zaitxut isillik ez pazauz
- ori erropie ez dxantzi, estrinketa dakozu te
- an dxun dxatzu a, gonie estrinketa popie be markata
Seguru asko gaztelerazko trincar aditza izango da hitz honen jatorria, desabandona hitzean eta eztropeza hitzean egin den bezala, ez partikula aurretik jarrita:
ez + trinear → eztrinkar → eztrinke → estrinke.
ETXA BALTZIE
Gezurra edo zalantzan jartzen den zerbait sinisten ez denean erabiltzen da esaldi hau. Itsasoan balsa botatzea. Auskalo!
- nok esan dau ori, Adelak? Etxa baltzie! Ori eztau siñestuten berak pe
- etxa baltzie! A ezta dxungo Benidorrera
ETXADA
Sarea itsasoratzea arrainak harrapatzeko. Baina gero, herrira pasatu da, eta zentzua ere berdina izango da.
- gau guztidxen etxadaka, da ezebe atrapa bez
- lelangonko etxadan atrapa dau kupue
- arek baporak etxadie eiñ dxe dauz
- gaueko etxadako ‘arraiñ’ freskue berantzat gordeko dau
- an, eiñ dxau arek etxadie, laster atrapako dau enbraren bat
- lelangoko etxadiegaz diruek etzera, dxokue aulan da
Gaztelerazko echar aditzetik hartua.
echada (acción de echar) → etxada.
ETXALAK
Euri-zaparrada.
- ez urten kalera etxalak dauz botaten da
- etxalak ezan diez etzetik urten dunien
- etxalak pa diez laster beteko da depositue urena
- etxala dau botaten gero, ia inundaziñuek etorten badiez
Hitz hau konposatua da:
etxa + ahala → etxala.
Bokal berdinak izan arren, ez da egon disimilaziorik eta erdiko bokal bi erori egin dira.
ETXAMON
Jaramonik ez egin.
- etxamon laztana, neuk erosko tsut gure zune ta
- ez tostazu gure eiñ, etxamon, etorko da bueltie ta
- etxamoixu orreri, da esan zer pasa dxatzun
- etxamona! Bera etorko da ostabe ta
Azken kasu hau hika forman agertzen da baina emakumeen arteko hikan.
Badago etxaramon forma ere, Azkuek jaso duena, Kintanak ere jaso du bere hiztegian. Horren laburpena izango da goian aipatutakoa, Beraz:
ez jaramon hitzetatik sortua:
ez jaramon → ejaramon → etxaramon → etxamon.
Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k, Mundaka eta Bermeorako, hain zuzen.
ETXEPLASTO
Akzidente. Zerbait apurtu edo egin.
- kotxiegaz dxo dau kristela ta bestelako etxeplastue eiñ dxau
- arek ori etxeplastue eitxeko mozkorrik dxun bi zan dau
- etxeplastue eiñdxe dauelez, oraiñ itxi dauen moduen
- gero ta gero be, etxeplastue ein zu motorragaz
ETZEALDATZA
Etxebizitza bat aldatzen denean, hango altzariak edo tretxuen mudantza.
- total istu ibilli nai etze aldatza eitxeko ezan danien
- etze aldatza eitxeko dakozunien geuri abixe lagunduten dxuteko
ETZEBETE
- Zerbait apurtu. Zerbaitek txarto irten.
- an, eiñ dxot etzebete, jersie apurtu dot
- etzebete ein zu, non galdu zu dirue ba
- aur ba, etzebete eiñ dxau, pintxeta okiñ dxauena atzera loitxu
- irebazitxe dakozela oposiziñuek eta berba lar eitxiarren etzebete eiñ dxau, galdu eiñ txuz de
- Asko.
- etzebete bibera erosi duz parrilladarako
ETZEGUNE
Itsasoratu barik, derrigorrez edo nahi izanda. Espresio hau, hizkera arruntera pasatu da.
- ez zarie etorri Lamerara, etzegune ein zue zuek pe la?
- idxe danak dxun diez itxosora, baie Maitasunak etzegune eiñ dxau
- egualdi ona onda eiñ dxau etzegune?
- gaur ez gariz dxungo Laidera? Ez, geuk pe etzegune ein bi du te
D.A.R.k bakarrik jaso du, eta Bermeoko hitza bezala azaltzen du.
ETZI
Hartu! Eutsi!
- etzi dirue ta erosi bi dena
- zor tsuten dirue etzi
- itxi dostazuzen zapatak etzi
- etzi alabatxu zeure alabien otzarie
eutsi aditzetik hartua da, eta aldaketa tziki bat besterik ez du izan.
eu diptongoa e-n monoptongatu da.
ETZIKARAMU
Etzidamuren hurrengo eguna, hau da, gaurtik laugarren eguna.
- noiz zuzie ba etzi? Ez, etzikaramu
- etzikaramu datorrela esan dau
- etzikaramuk ekarko dau beste egun bet
EUN MILLE BIDAR
Askotan.
- eun mille bidar ezpatzat esan arrikue ein bi dauela; baie berak nogaz dauen bez
- ez esan etsutenik esan, eun mille bidar esan tsut etzie saltzien dotela
- eun mille bidar esanda bez. antzidxerako be eztauie eitxen
EURILANBRO
Sirimiri.
- lanbrue dxeusten on da ta busti-busti ein gariez
- eurilanbrue dxeusten asten danien ez da para be eitxen
EURISIRIDXE
Sirimiri.
- eurisiridxe botaten on da egun guztidxen
- au eurisiridxe barritz ulietan be pega eitxen da
- eurisiridxe eiñdxe on da, ta aurreitxik labandu de kotxie Sollubetik berantzien
- eurisiridxe txarra da biderarako
- eurisiridxe asi de ta laster beitu zemat azidente ongo dizen
EUTZO AMUE
Eutsi amua. Iruzurra edo engainua sartzean edo susmatzean jaurtitzen den leloa. Figuratiboan amua karnataz horniturik doalakoan erabiltzen da.
- da eutzo amue ein tso engaiñeteko dauelakuen
- txo, eutzo amue, ori esan beste bateri
EZ ARDAUTEKO EZ URETARAKO
Ez baterako ez besterako. Zalantzak daudenean.
- eztaix Bilbora dxun biar badot edo ez, enau ez ardauteko ez uretarako
- pintoreruek esan dost zuridxegaz pintxeko dauela, da Mirenek diñost ezetz, da oiñ enau ez ardauteko ez uretarako
EZ BATA, EZ BESTIE, EZ ZEZTRIE
Ez bata, ez bestea, ezta hurrengo ere.
- Gazteako esataridxek zeintzuk dizen onak? Ez bata, ez bestie, ez zeztrie!
- nok irebazi dau rugby txapelketie, Irlandak, Inglaterrak edo Frantzik? Ba ez batak, ez bestiek, ez zeztriek, Galesek!
EZEBE EZ DALAKUEN
Disimuluaz.
- ikusi guzan dot ein, da ezebe ez dalakuen, beran ondotik pasa nai
- ezebe ez dalakuen sastarratara bota dau gordeta okiñ dxauen papela
- aulan, ezebe eztalakuen dxo dot lepuen da ez dxast paraten sulfureta, ezer ein barik
EZEBEZA / EZEREZA
Miseria. Krisi. Ezereza.
- ezereza dau andidxe erridxen, aurreitxik ezta ikusten dirorik dendatan
- ezereza dauela, baie jentie ezta geratuten etzien
- ezebezik andidxenien loteridxek urten nuen da apur bet zabaldu zan erridxe
- ezebeza dauen artien kotxe barririk pe ezu ikusko
Azkuek ez du jaso, baina D.A.R.k ezer ez forma jaso du eta horren definizioetariko bat Bermeoko zentzuaz agertzen da.
EZEBEZA BEGIREKO ONA
Beste esaldi bati erantzuten dio esaldi honek.
- zer dakazu ba? Ezebez. Ezebeza begireko ona, baie partikararako txarra
EZKIÑERUE
Lorontzia jartzeko izkina baten ipintzen den altzaritxoa.
- eskiñero bat erosi dot salan imitxeko
- muebleri guztidxetara dxun nai da eztot topa eskiñerorik
- klaro! Oraiñ ezta eruten eskiñerorik eta
EZNIRIKUTU
Pertsona delikatua, ala fina izatea nahi duena. Gehienetan emakumezkoei dagokie.
- zer da bera, eznirikutuikue dozu
- enebada, orreri ez esan ezebe, eznirikuruikue da ta
- eznirikutuikue lez ibiltxen dxatzu a lameran
- zure lagune, eznirikutuko personie da
Hitz konposatu hau hiru elementuk osatzen dute:
ez + niri + ikutu → eznirikutu + riko → eznirikuturikoa → eznirikuitikoa; r galdu eta oa → ue.
EZTA KRISTIÑO BATIITUE
Kristau bataiatua izan ez. Ez dela behar den modukoa adierazteko.
- au imie ezta kristiño batiitue, etzeko kristel guztidxek apurtuten dabill
- baie txetxo! Kristiño batiitue zara orrek gauzek eitxeko?
EZTA NOGAZ DAUEN BEZ
Kasurik ere ez.
- dendara sartun nai da ango dependientiek nogaz dauen be eztost eiñ
- neu denpora guztidxen berba ta berba, da berak nogaz dauen be ez
EZTAI ZER DA BADAI NOR
Gauzak zehaztu barik edo azaldu gabe uzten direnean.
- eztakitx nori, eztai zer da badai nor pasa dxatzola esan dost
- berbetan egon danari eztotzat entenidu ezebez, eztai zer da badai nor ein dotsola esan dau
EZTAKOT ZEURE KONTORIK
Aintzakotzat hartu barik.
- ara, ein zeuk kuzune, eztakot zeure kontorik eta
- ama erdu Bilbora gauzek erosten. Eztakot zeure kontorik
- aitxek esan dau eztakola beran kontorik, eta eitxie dakola berak gure dauena
EZTAU AMARIK ETZIEN
Ez dago inor etxean erantzukizun bati erantzuteko.
- diruek edozetan gasta, da zeuzer paga bi denien, eztau amarik etzien
- ainbeste zorregaz onda, ara ta ona dabill, da gero arpidxe emon bi denien, amarik eztau etzien
- berak arma dau armatekue, da gero, berak, amarik eztau etzien
EZTITXUE
Txertoa.
- semie anbulatoidxora tire eztitxue hartuten
EZTITXU BAKO ARBOLIE
Txertatu gabeko arbola. Konparazioan gora eta gora doazen pertsonak.
- zeren bestekue ein zarq, eztitxu bako arbolie lez zuez gora ta gora
- balonzestoko mutillek pe, eztitxu bako arbolak ezaten diez
- zelan dau zure teillapeko neskatue! Atara kontue eztitzu bako arbolie dala
EZTROPEZA
Behaztopatu. Pertsona batekin topo egitea.
Kuriosoa da berba honen konposaketa. Gaztelerazko tropezar aditzari /ez/ ezezko partikula erantsita egin da. Baina hitz horren esanahia alderantzizkoa izanda ere, inolako enpatxu barik erabiltzen dugu.
- goixien beragaz eztropeza nai da eztost ein kasurik pe
- arri mando bategaz eztropeza nai da izterra apurtu dot
- atigaz eztropeza da betondue baltzitxu, auri da ein dxotena
- eztropezaten eztropezaten, laistelatararte aillega nai