Bermiotarra

G

GABILLOIE

Gabirai. Beti izaten da zentzu lizun edo harrapari moduan gizonezkoei aplikaturik.

GABONTZA

Ahohandi. Ozenki berba egiten duena.

Argi dago gau-hontzaren boz lodia edo gogorra hartu dela eredutzat konparazioa egiteko.

Azkuek beste zentzu batez jaso du persona huraña definitzen du, eta Mundakan jartzen du.

GAIÑE / KUE

Haina. Hainakoa.

Ez dauka D.A.R.k jaso duen zentzua.

hainagainagaiñagaiñe. hainakoagaiñekue.

GALAPA / N

Zamalkan. Abiadura handia, baina oinez.

GALTZEIDXE

Galera. Galketak.

GALUFUE

Alferraundi.

Gaztelerazko golfo hitzetik sartua dela dirudi.

GANBELIE

Tartera handia.

GANGARKEIDXEK

Nabarmenkeriak.

gangar + keriagangarkeriagangarkeidxek.

Izenaren funtzioa betetzen du.

Bi hitz hauek ez dute, Azkuek edo D.A.R.k eman dieten zentzua, Hauek, fatuidad , engreimiento zentzuaz azaltzen dute, baina Bermeon, zorakeriak egiten dituen bat izango da.

GANGARRA

Aldarrika berba eta barre egiten duen emakumea. Ez da harroputza hiztegian datorren zentzuan.

Adjektibo funtzioa betetzen du.

GANGILLOI

Alferra. Lanari ihes egiten diona.

Azkuek bere hiztegian Mundakako hitza bezala jaso duen gangil hitzaren aldaera izan daiteke. Bermeon, handitasuna emateko erabiltzen den gaztelerazko -on atzizkia, -oi bihurtzen da. Beraz, honela geratuko litzateke gangil + oigangilloi.

GANGUS

Sekula lanerako gogorik ez duena.

GANOKA

Alperra. Lanerako gogo gutxi daukan pertsona.

Azkuek eskualde honetako herrietan esaten den hitza bezala jaso du, baina zentzua mujer desmañada da.

Azkuek ere hiztegian Mundaka eta Bermeorako jaso du esanahi honekin.

GANTZARIDXE

Txarriaren koipea.

GARDIE BAIÑO LUZIAU

Garda marrazoen familiako arrain luze bat da. Konparazioan erabiltzen da, pertsona bat luze dagoela esateko.

GARDOSTU

Erdizka egin.

GARGAIDXO

Samako gorroa.

Gaztelerazko gargajo bera da, baina fonetikaz ezberdintzen da.

gargajogargaijo; i bat desarroilatuz gero.

GARIDXUE

Garatxoa.

GARRA

Olatu handiak daudenean itsasoak ateratzen duen laino kresaltsua. Baina konparazioan, beste kasu batzuetan bezala, bronka botatzea ere izango da.

GARRA ATARA

Beste askolan bezala lokuzio hau bronka eder bat botatzea izango da. Garra zeri deitzen diogun, lexikoan agertzen da.

GARRANTZIDXO

Pasatuta dagoena. Galduta. Zentzu figuratuan modatik pasatuta.

Azkuek jaso du bere hiztegian baina zentzu mugatuagoan, berak Gernikarako esaten du, eta rancio del tocino jartzen du.

garrantziagarrantzidxo.

GARUE

Garoa. Hotza eta hezetasunaren eraginez gauzak bustita agertzen direnean, batez ere goizetan, bedartzak, kotxeak eta abar.

Gazteleraz rocío.

GAUE

Energia gabeko pensona.

GAUERIK GAUERDI

Parrandan ibiltzea.

GAUEZ EIÑIKUE

Oso itsusia den pertsona.

GAUEZ IBILLI DA EGUNEZ AGIRI

Parranda osteko ajea.

GAUR POR GAUR

Gaur egun.

Gazteleratik literalki itzulia.

GAUZE BAT

Deigarrizko lokuzioa.

Azken esaldi honetan, lokuzio hori diminutiboan jarri da.

GAUZEZTANA

Eskasa. Garatu gabekoa. Balio gutxikoa.

Azkuek ez du jaso bere hiztegian, baina bai D.A.E.k, inútil, inservible zentzuaz.

GAUZIE GAUZIE LEZ

Ugaritasuna.

GAZTIE EZAN BAKO ZARRA

Gazte zaharra.

GEIDXAUKO BARIK

Hitza ahoan dela utzi.

GEIXU BATEN

Laster baten. Kaixo esateko terminoan.

GERI GERIDXEN

Isil-isilean.

GERRAKO BARKULEZ

Pertsona alde batera eta bestera dabilenean.

GIBARROI

Atun eta zimarroien gibela.

Azken esaldian konparazioan sartu da hitz hori.

gibel + marroigibelmarroigibamarroigibarroi.

GILLEZ GORA

Gilaz gora. Itsasontziak egoten diren moduan. Konparazioan etzanda edo erdi etzanda. Ezer egin barik.

GILTZEK

Lokiak. Gaztelerazko sien.

GINBELETA

Eskuz erabiltzeko zulagailua.

GINDULEK

Barrabilak.

Hitz hau nahiko berria da, eta ia gazteen artean baino ez da entzuten.

GITXITXU BAIE SARRITXU

Lelo baten antzekoa da gitxitxu berbari erantzuteko.

GLORIDXEN

Gozotan.

Gaztelerazko en la gloria-tik dator.

GOBERNA

Kasu honetan ez da erabiltzen hitzaren zentzu zehatzean, zaindu edo jagon zentzuaz baizik. Pertsonak eta gauzak izan daitezke.

Gaztelerazko gobernar hitz hori erabiltzen da honelako esaldiak egiteko.

GOBERNUEN KONTRAKUE

Begiak okertuta.

GOGORTADA

Gogor agirika egin.

GOGUE ARRAIÑ

Gogoa dagoen momentua, gogoa badago ez dago momentu txarrik.

GOIDXE DXOTEKUE

Oso garaia.

GOIDXEK BEIEN

Emakumea hilekoekin.

GOIDXEK ETA BEIEK DXO

Iskanbila sortarazi.

GOITXARRAK

Arrantzale giputzak. Mutrikutik goranzkoak.

Ikusten denez, banaketa honek erdian uzten ditu bizkaitar arrantzaleak. Ez da ezagutzen hauen definiziorik.

GOITXIK SARTUN DA BETIK URTEN

Erabat bustita.

GONBITXE

Oka egin.

Aditzaren funtzioa betetzen du.

GONBITXOKA

Oka egiten.

Adberbio funtzioan agertzen da.

GONBITXUEK

Gorakadak.

Izena bezala erabiltzen da.

GONBIZE

Itsas kabra baino ilunagoa eta haragi gogorragoa dauka. Askorentzat onena.

GORA-GORAKA

Aldarrika hasi.

GORAZKO / UE

Korrokada.

Azkuek hitz honi nauseas zentzua ematen dio eta P.M.k antzeko zerbait azaltzen du.

GORGOILLE

Samako hezurra.

GORMANTA

Tripontzia.

GORPUTZE EBAITXE

Gorputza ahulduta. Hebainduta.

GORPUTZEN KONKABIDEN

Gogoaren kontra edo gogo barik egitea gauzak. Ibili edo egon ere gogo barik.

GORRINGUE LAKO GIXONA

Gizon gaztea gaixorik dagoenean, edo hiltzen denean esaten da.

GOSEKILLE

Goseaz hiltzen dagoena. Gosetia. Arestian aberastutakoa.

GOZODXALE

Gozozalea.

GRAKADA

Hezurren bihurdura. Lunbagoko bihurdura.

Hitz hau onomatopeiazkoa da.

Azkuek bere hiztegiko gehigarrian azaltzen du, baina berak graznido zentzuaz definitzen du.

GRAKU

  1. Besteak baino indartsuagoa dela eman nahi duen gizonezkoa. Tarzan dela pentsatzen duena.
  1. Asko jaten duena.

GRIKO

Lapurtu.

GROKADA

Korrokada.

korrokada hitzaren aldaera izango da.

GU IRUROK BOST

Zerbait zalantzan jartzen denean esaten da.

GUARDA GUARDAKA

Hitz hau arrantzale giroan erabiltzen den hitz bat da, eta denborale handia dagoenean ontzia asko mugitzeari deitzen zaio.

GUARDA!

Kendu!

Arrantzale giroan erabilitako hitz honek, gaur egun erabilera zabalagoa dauka.

GUARDABAJO

Behera etorri. Jausi.

Hitz hau ere portuko giroan erabiltzen zen, baina, gaur egun, denek erabiltzen dute normalki.

GUARDAKOLA

Itsasontziko zubia eta makina tapatzen dituena, sukaldea eta denak hor barruan doaz.

Gaztelerako guardacalor hitzetik dator.

GUK TAKUZ EGUNEK

A zelako egunak, geratzen zaizkigunak!

Askotan, lokuzio hau beste batez lagunduta agenzen zaigu:

GULERI

Jaki bereziak. Finak. Gozoak.

Gaztelerazko gula hitzari -eri atzizkia jarri zaio beste kasu askotan bezala.

GUREZANA

Maitasuna.

GUSTA BE EZ

Atsegina ez den gauza bat eskaintzea.

GUZIK

Gura ez. Edozein aditzekin.

Hitz honen konposizioa beste bat behar luke izan, zeren osagaiak gura eta ezean dira. Beraz honela: gura ezean. Baina horren ordez ezik eskluientea sartu da, nahiz eta beste zentzu bat izan.

gura + ezikguraezikgurazikguzik.

Horren zergatia ez dago argi. Beste kasu askotan bezala, ilun geratzen da.

GUZU GEIXUERI

Eskaini barik eman egin behar dela esan nahi du esaldi honek. Gura badu galdetu orduko, eman.

GUZUR TXARRIDXE

Gezur lodia.

GUZURRE TA ADURRE

Gezur ugari.

GUZURREK ETA BI AMABI

Gezur asko esatea.

GUZURREN ANDIKO MANDIE

Lokuzio honetako andiko mandie hitz multzoa lau edo bost esalditan agertzen da. Beti ere, kontrako zentzuaz, hau da, gezurren kontrako jarrera adierazi beharko luke. baina ez da gertatzen horrela, gezurra hitzaren baieztapena azpimarratzeko egiten da.

GUZURREN MAMARRUE

Lokuzio hau eta guzurreri dxeusten itxi bez biak parekoak dira, esanahi berdintsua daukate. Pertsona gezurtiari dagokio.

GUZURRERI DXEUSTEN ITXI BEZ

Zeharo gezurtia.