Bermiotarra

I

IA MARKIE!

Holako markarik! Harridurazkoa da. Edozein egoeratan erabiltzen da.

IBILTXUN

Parranda asko, gaurik gauerdi dabilen pertsona.

IDXE

Ia-ia.

IDXEITXIK

Apur batengatik.

IDXEK ETA

Aditz guztiekin erabilia da. Gaztelerazko ya que… adierazten du.

Gaztelerazko ya que horri eta gehitu zaio forma hori lortuz.

ya queiakeijake

Normala denez j epentetikoa sartu zaio. jdx. Gero apokope baten bidez azken e galdu eta ae egin da.

IDXELIEN

Hiltzeko zorian.

IDXEN

Igo.

Idxelien-en antzeko beste kasu bat. Fonetikaren aldakuntzaz aldaera sortu da.

IDXETXUEN

Itotzeko zorian. Presaka ibili.

Idxen bezala, jasan dituen aldaketak izan dira arrazoi, forma hau sortzeko.

IGELENIEN

Iazko urtearen aurrekoa. Orain bi urte.

IGIRI

Ireki.

IGUAL EZANGO ZARA OSABA KARNALA, EZER EZ PADAKOZU IÑOR BE E ZARA; IGUAL EZANGO ZARA BIGARREN LENGUSU, ASKO BADAKOZU OSABA ZAITZUZ ZU

Interesengatik dabilen pertsonari esaten zaio.

IGUZIDXE

Igurtzia.

iguzi aditza izen bihurturik erabiltzen da. Aditz forman ere erabili arren, askoz ere gutxiago gertatzen da.

IKESKI / DXE / IKESKIÑE

Ekandu. Ohiturak. Bi formak erabilizen dira.

Azken esaldi honetan bi eratara erabili da ikasi aditza. Hitz honen osagaiak ikas + -ki atzizkia izan dira.

IKOMELAUE

Mozkorra.

Hiku edo piku melatua hartu da, konparazioa eginez, izen baten funtzioa betetzeko.

IKUE ATARA

Errieta handia egitea.

IL DA JESUS!

Umea loari emanda geratzen denean.

ILLBIXIKUE

Hil itxura.

il bizikoa, beraz hitz konposatua da.

ILLE

Pertsona ahula, adore gabekoa. Zapore edo gatz bako gauza.

Lhanderen hiztegian baino ez dut aurkitu zentzu horretan.

ILLEKUEK

Andrazkoaren hilekoak.

IMAJIÑIE

Emakume oso polita.

IME BETERRIE

Ume nazkantea.

IME LETXIE

Ume nazkantea.

IME LUPUE

Ume nazkantea.

IME OSTIDXE

Ume oso nazkantea.

IME TERNUE

Ume koitadua.

IME TXIKIDXE LEZ / MODUEN

Ume txikiak bezala, korrika.

IMELAPURRE

Gizon oso lizuna, neska gaztetzoak gustatzen zaizkiona.

umeime + lapurraimelapurraimelapurre.

IMEMOKUE

Gazteegia. Umemoko.

Goikoaren antzera, izen bat eta adjektiboa lotzen dira.

IMENTA

Asmatu.

IMEZANTARRA

Umemoko. Zentzu berdinean erabiltzen da, baina peioratiboagoa da.

IMIEK INBERTIDU

Seme-alabak ezkonduta, bakoitza bere lekuan jartzea.

INDXADA

Atunaren belarriak deituak. Gazteleraz ventresca deitzen diete, baina Bermeon erdaraz ere ijada deitzen diegu.

INFERNORA ZAPATA TA GUZTI

Gaiztoa, maltzurra edo gezurtia izateagatik infernuko sua jasango duenaren iragarkia.

INFLE / TA

Bete. Hanpatu.

INGIRUEK

  1. Pertsona baten gorputzeko atal ikusiezinak.
  1. Gauzak.
  1. Inguruneak.

Zentzu honetan askoz ere gutxiago erabiltzen da.

Hitz hau inguru hitzaren aldaera da, eta i bokalaren asimilazioa gertatu da.

INKE

Sartu.

Gaztelerazko hincar aditzak inkatu eman behar zuen, baina ez da geratu horrela, bide erdian geratu da.

INKIRRIDXO

Afan.

INKIRRIDXOZUE

Ahalegintsua.

Hitz hauen oinarria bilatzeko hipotesi baten sartu behar da. Hau da, inquirir aditza hartu. Hala ere ez dago argi zein izan zitekeen hitz honen eboluzioa.

inquiridorinquiridosoinkiridosoinkirridosoinkirrodxoso.

Gero, hemendik inkirridxo geratuko zen.

INKISISINTIE

Gauzak nahasten dituen pertsona.

INKISISIÑUE

Nahastea. Iskanbila.

INKOMODATA

Haserretuta.

Gaztelerazko incomodar hitzetik dator, baina ez du esanahi berbera.

INPIDIDXUE

Inperioa. Diru asko.

INTERIORA

Kamiseta edo alkandoraren azpitik jartzen den barruko kamiseta zuria.

Gaztelerazko ropa interior etik hartu da eta elastiko hitzarekin batera erabiltzen da.

INTRANKILL

Urduri. Artega.

Azken esaldi honetan bi forma agertzen dira:

  1. Izenaren funtzioa betetzen duen intrankillidadie.
  2. Adberbio funtzioa betetzen duen trankill antonimoa.

Lasai eta urduri hitzen ordez, gaztelerazko hitz hauek erabiltzen dira normalki.

INTZENTZUE

Mailu bat. (figuratiboan). Aspergarria.

IRRIKILLO / UEK

Apaingarri barrokoak.

IRU KIKIMERA EINDXE OIRE

Oso esaldi berezia dugu hau. Lotara joatean esaten da.

IRU TXIKI LAUPERRA

Oso merke.

IRU TXIKIKO FUETIE

Fueta / fuetie hitza erabilita egindako esaldiak. Kasu honetan hitz horri iru txiki antzinako txakurtxikia, hau da, bost zentimo hitz multzoa gehitzen zaio, esaldiari enfasi gehiago emateko.

IRUNTZETARA

Iruntzietara.

IRUTXIKIKOA

Balio gabekoa.

ISILLEKUE

Isilean aurreztutako dirua. Baina ezkutuan gordetako dirua ere isilekoa izango da.

Arrantzaleen artean erabili ohi da. Partila egiten denean, emazteak jakin barik, diru apur bat sisatzen da. Hori da isilekoa. Baina orain oso arrunta da egoera guztietan.

ISILLIKOSTUKE / ISILLOSTUKE

Ezkutatzen.

ISPITXIE

Espia. Zentzua zabalagoa da, bizitzaren edozein egoeratan erabiltzen delako.

ITON BAULE

Ito nor izan den ez dakigu, baina maleta, baul, poltsa edo fardel handiak erabiltzen zituela esaldi honek adierazten digu.

ITSUATZEKUE

Beti atzean dabilena.

Gaztelerazko lazarillo edo horren antzeko zerbait definitzeko erabili izan dela dirudi. Baina lazarillo, itsuaurrekoa izango da eta ez alderantzizkoa.

ITSUATZIEN

Atzean-atzean ibili.

ITSUKI

Marrazo familiako arraina. Begiak txikiak -marra bi- izanik, konparazioan erabiltzen da, oso gutxi ikusten duten pensonei aplikatuz.

Hitz hau, hiztegietan datorren definizioa azaltzeko, kostako herrietatik edo euretariko batetik sortu dela esan dezakegu. Edo alderantziz gerta zitekeen itsuki izena arrain horri jartzea, begi txikiak dauzkalako.

ITSUMENDEDUN

Presaka eta presaka ibiltzea edo egitea gauza guztiak, edo ondo pentsatu gabe.

Hitz honen konposizioan itsua eta mendia hitzak agertzen dira. Baliteke, zentzua, itsua mendian ibiltzen den moduan ibiltzea izango dela. Baina itsumendua ere izan daiteke. Azkuek beste zentzu batez jaso du hitz hau.

ITXI BERTON

Sinisten ez den zerbait entzuten denean.

ITXIDXE

Arduragabekoa.

ITXITASUNE

Arduragabetasun.

ITXOSOPETEKUE

Elegante. Ederra. Berebizikoa. Neurtezina.

Hitz honek, neurria, kualitatea eta kantitatea adierazi, eta kalifikatzen ditu.

ITXOSOTIE

Arrainontziak itsasoratzea.

Hitz hau itsasoratzea hitzetik dator. Substantibo izatea gordetzen du.

Azkuek hitz honekin haitzetako belar bat deskribatzen du. Besterik ez dator.

ITXOSUE

Itsaso handia.

Nahiko da berba bakar hori, itsaso gogorra dagoela adierazteko.

ITXOTXORIDXEN KONTUE

Zenbat zaharrago, ederrago dagoela esateko.

ITXUGIÑE

Itogina. Konparazioan, gauzak berehala egitea edo esatea gustatzen zaiona.

Hiztegietan gotera zentzuaz baino ez da jaso.

ITXURE BAKO MONUE

Pertsona itsusia, grazia gabekoa.

IXE

Jaso.

Gaztelerazko izar aditza du oinarri hitz honek.

izarizaixe.

IXENTA

Aipatu. Izenda izango da, baina zentzua beste bat izaten da.

Hitz hau izendatu ren laburpen bat da, txistukaria palatalizaturik.

IXENTAXIÑO / UE

Urtebetetzea urteurrena edo horrelako zerbait ospatzen deneko oparitxoa edo gomutagarria.

Ikusten denez ez du ixenta ren antz handirik, zentzua beste bide batelik baitoa. Gainera, hartu duen atzizkia ere beste bat da, -pen hartu beharrean -zino hartu du: izenda + zinoizendazinoizentazinoixentaziño.

IXERTZA LAMATAN

Izerditan blai eginda.

IXIXENA

Ezizena.

IXOTU

Atzera eragin. Izutu.

IZARAK ESKEITXE

Umeen aurrean solas berdeak egitean esaten da. Izarak eskegita umeak dira.

IZTERPARIENTIE

Urruneko senideak edo ahaideak. Ia beti zentzu peioratiboan esaten da.

IZTERRA

Izterra.

Bermeon ez da espezifikatzen zein alderdi den iztarra, eta berdin da goia, erdia zein behea, hau da, zangoa, oina edo izterra bera. Zentzu berean erabilizen den beste hitz bat: kadera.

IZTERRAK EBAI

Lotsak eman.

IZURRI / DXE

Apeta. Guraria.

Beraz, izurri hitzak, beste zentzu bat hartu du.

IÑETAZIDXE

Txingorra.

IÑOR EZ DABILL IÑOR BILLE

Inor ez dabilela inoren arduraz.

IÑOR EZ LEZ / LAKUE

Guztien gainetik dagoela adierazteko egiten dena.

IÑUSENTIEN PAPELA

Tontoarena egiten ari.

IÑUZENTE

Ergela. Tontoa. Harroa.

Gaztelerazko inocente hitza, zentzua aldatuta erabiltzen da.

IÑUZENTEKEIDXEK

Tontakeriak. Zirtzileriak.

IÑUZENTETUTE

Lelotuta.

IÑUZENTIEN ARPEIDXE

Tontoaren aurpegia.