Bermiotarra

J

JANGOIKO FRAKA ZABALA

Ene Jaungoikoa!

Askotan batek jangoiko fraka zabala esatean, askotan beste batek eta kantzontzilo istuek esaldiarekin erantzuten dio.

JANGOIKUEN ERREÑUTAN

Oso urrun.

JAUNE IL NOIXUKO DOLORIEK

Min handiak daudenean.

JAZBANA

Orkestra. Jazz Band.

Adinekoen artean baino ez da entzuten. Ingelesezko jazz band etik dator.

JENIDXUE

Jenio bizia. Jenio txarra. Haserrea.

Ahoskeran bereizten da erdarazko hitzaren jatorria.

JENTE MODUE

Badaezpadako jendea edo pertsonak.

JOSEPA KALEKALE

Beti kalean dabilen pertsona.

JUANTRINKO

Ibiltzeko dorpe dagoena.

Beti gizonezkoentzat erabilia. Hala ere, noizbait erabili izan da emakumeren baten ibilera adierazteko.

Antza denez, Juan Trinko ezizenez ezagutzen zen gizon batek horrelako ibilera dorpea zeukan, eta hortik adjektibo horren sortzea.

JUEGUE

Hezurretako artikulazioa.

Gaztelerazko juego (de dos cosas articuladas) hitzetik literalki hartua.

JUGOI / E

Neguko kamiseta lodia.

Erdarazko jubón da horren jatorria.