K
KABRA GORRIDXE
Itsas kabra. Konparazioan, kolore gorriagatik.
- Laiden on nai eguzkidxe artzien tunbera, kabragorridxe lez para arte
- orrek dozana koloriek, kabra gorridxen antza dakozu
KABU MONTA EZIÑIK
Gura eta ezinezkoa gertatzen danean. Batez ere ekonomian.
- beti dau a kabu monta eziñik, asko bidau te…
- dirorik ez, da ezin erosi neuk gure dotena. kabu monta eziñik beste askon antzien
- Benidorrera dxuteko, kabu monta eziñik ibillitxe?
KADERA
Hemen, mokorra, izterra, berna eta oina, dena batera hartuta izango da.
- kaderak altza azpidxen zer dauen ikusteko
- Demikure dxun gariez da kadera azpidxetako miñe dakot
- kadera atziek ikusi zelan dakotezen, zuri edo baltz?
- kaderatatik agarra tsoie ta kalera atara dauie
- kadera ganera dxeusi dxast arridxe
Azkuek ere jaso du, baina honek, extremidad inferior dio. Kintanak, pierna jartzen du.
KADERAK ALTZA
Denbora ez galtzea.
- au imie eztau ondo, kaderak altza biar duz
- kaderak altza! Odola galtzien dau te
- arinau altza bizan duz kaderak, oin berandu de
KADERAK MOBIDU
Denbora ez galtzea.
- kaderak mobidu berandu de ta
- kaderak mobiten bazuz ariñau aillegako gariez
KAELA
Ogi zati handia.
- nora zuez zu ogi kaela artun de ba?
- ogi kaela eskuen artun ezkero, dxatekue, lo bertan
- okiñ dxun gosiegaz ogi kael bana artun de gaztaiegaz, bera dxan da etzera
KAFEKOLETXIE ESNIEGAZ
Kafesnea.
- ata eistezu kafekoletxie esniegaz bidxotza lo dakot eta
- goizetan armosotarako kafekoletxie esniegaz elegante oten da
- kafekoletxie esniegaz hartzien badoten kumunera nuen osti bi txe erdigaz
KAIDIE
Joera.
- auna mandarantz dako kaidie
- beraiñe dako kaidie, beti dau beragaz
- beti egoten da nonorantz kaidie
KAIGANE
Goialdea.
- zer eitxen zu or kaiganen parata ba?
- an dakozu a kaiganen, errebatiue ikusten
- e? kaiganen zauz ba, balkoitxik obeto ikusten diez ela?
- bestela zauzie kaiganen madalenie ikusten
Hitz konposatu honek erabilera zabalagora jo du:
kai + gane → kaigane.
KAIXE
Arduratu.
- zure aiztie barriz ezta kaixeten bape, neure pentsure itxitxen dau dana
- geidxau kaixe balekizara, beste txori batek kantako lekitzu
- asko kaixe da nire gixona, gauzek aurrera atarateko
- kaixetute nau neu be, ia zeuzer eitxen badun
KAIÑE
Itsasertzean edo itsasadarretik irteten duen behe-lainoa. Kalima.
- Izaro be tapata dau kaiñegaz
- zarratu dau gaur kañe, ez da ongo errekie ikusterik
- Gerniketik berantz dator kaiñe
- ori kaiñe laster kenduko da ta eguzkidxe okingu plaidxen
KAKA
Mozkorra.
- amabost egunien dako kaka ganetik kendu barik
- kaka dakozu zuk alabatxi, mozkorrik zauz de
- klaro dakona kaka, orduri be eztotso beitu ela?
- atrapako doten kakagaz, aste guztidxen enau ikusiko etzien
KAKA ATARA
Errieta gogor egitea.
- zelako kaka atara dost, eztotsatelako ekarri erregalue
- kaka atateko kapazidadie baiño eztako arek
- kaka ata dotsu ezta! Ez eiñ kasurik, laster pasako dxatzo
KAKA BADAN / ZARAN BEZ
Arreta erakartzen ez duen gauza edo pertsona.
- ainbeste denporan bertan da iñok kaka bazaran bez
- arraiñek bertan da kaka badan bez
- erroparik onenak soiñien da kaka badan bez
KAKA BURUTIK BERA
Aintzakotzat hartu ere ez, abusatu, burla egin.
- onek imiek kaka burutik bera eitxen dostie
- itxitxen batzazue kaka burutik bera eingo dotsue
- ondo artun, da gero kaka burutik bera
KAKA DAIDXOLA
Larri ibili, estu, arduratuta.
- ezkonduteko egune zemat eta urriau, istuau; kaka daidxola dabiltzu
- eztai nik zeitxik dauen kaka daidxola, ez dxatzo pasako ezer nobidxuri txe
- kaka daidxola ibil gariez trena atrapateko
KAKA EITXEKO ASTI BARIK
Beti presaka ibiltzea.
- alabie ezkondu dxatzonik eta ona, kaka eitxeko asti barik dabiltzu
- dxaidxek zelakuek tizen be eztaitx nik alabatxi, kaka eitxeko asti barik nabil da
- il be alan eingo zara zu, kaka eitxeko asti barik
KAKA EITXEKO BALIDXO BEZ
Ezertarako balio ez duen pertsona.
- amen munduen kaka eitxeko be balidxo ein bide gero
- orrek enbriek kaka eitxeko be eztau balidxo, orreitxik dau ezkondu barik
- eztozue ernegaten zentimorik pe, kaka eitxeko be eztozue balidxo
KAKA EITXEKO INDXARRIK PEZ
Pertsona epela, energia bakoa.
- orrek koitxaduek zer eingo dau ba, kaka eitteko iñdxarrik pe eztako ta
- ia akabata dau gizajie, kaka eitxeko idxarrik pe eztako
- nora onekaz, kaka eitxeko indxarrik pe eztakoienakaz
KAKA EITXEKO MOLDARIK PEZ
Pertsona epela, energia bakoa.
- kaka eitxeko moldarik ez, baie berbie zemakure
- zeuk ein bi dozule, baie kaka eitxeko moldie biar da
KAKA MEIAU EIÑ
Ekonomian zuhurtziaz jokatu beharra, arreta handiz ibili.
- panoramie ezpada kanbidxeten, kaka meiau einbiku
- alabatxi gastaixu gitxiau, ostantzien kaka meiau einbikozu
- bota, bota dirue, laster etorko dxasku kaka meiau einbikun sasoie ta
KAKA MOKORDUE LEZ
Bertan behera itxi, botata, edozelan.
- zapatak, barritxen egunien-egunien soiñera, gero kakamokordue lez zokondo baten itxi
- lelau dana ondo ta gero kakamokordue lez itxi
- zelan itxitxen zuz kakamokordue lez ba, edozelan?
KAKA OKIÑ
Figuratiboan torta.
- kaka dakot nik, eguerdiko amabidxek, da ondiño eguerdidxe imin barik
- ori ezta imitxen olan, aulan baiño, zelako kaka dakozu ba
- arek tako kaka! Bi mille pezatagaz pentzaten dau Dolostitxik bueltie eitxie
KAKA PURRUSTIE
Esaldi honek, segun eta zein tonutan egiten den berba, esanahi ezberdina edukiko dau: sinestezina den gauza bat errefusatzeko, burlazkoa, haserrea adierazteko.
- ogei mille pezeta paga zule? Zeure kaka purrustie!
- datorren urtien dxungo garizela Benidorrera? Kaka purrustie
- kaka purrustielako jersie erosi dot, ez dau balidxo paga dotena
KAKABELENA
Marea behean dagoenean agertzen den lokatz beltza.
- aixarrak atrapaten nuen kakabelenatara
- portuko kakabelenatara dxeusitxe etor dxast semie, Afrikako baltza baiño baltzau
- asmaten dozue kakabelenako atsa?
- onek imiek kakabelenie lako kaka eitxen dost
Azken esaldi honetan kaka hitza errepikatuta agertzen da.
KAKABIARRAK
Lan edo behar zikin guztiak.
- kakabiar guztidxek ein biar, eztauela gure be
- zuk ein zeuk gure zune, kakabiarrak eitxeko neu nau
- kakabiarrak itxi txuz arek eztaitx nok eitxeko
KAKADXALE
Pertsona zekena, dirua gastatzea gustatzen ez zaion pertsona.
- kakadxaliaue da, edozer dxanda bizi diez dirue ez gastatitxik
- neure alabien koñatie be kakadxale utse da, beti betiko erropakaz dabill
- kakadxalie da, baie beste leko batetik dxuten dxatzoz diruek
Adjetibo honen konposizio gaiak izen bat eta adjektibo bat izanda ere, gero adjektibo bat besterik ez du eman.
KAKAGAZ ARPEIDXEN DXO
Burla egin. Engainatu.
- auri dona kakagaz arpidxen dxotie, ondiño ganera zeuk takozu errozoie
- itxi ein tzazu kakagaz arpidxen dxoten? Nik enauen parkatuko
- berak emon berbie eingo dostela erropie da gero ein bez, ori kakagaz arpidxen dxotie da
- ez itxi kakagaz arpidxen dxoten
KAKALARRIDXE
Dena arin egitea nahi duena.
- kakalarridxe zara baie, ikasko zu trankillaue ezaten
- kakalarridxe lez ibill dxe, da gero be eiñ dxau etxeplastue
- eztost itxi baketan pulserie erosi arte, kakalarridxe da ta
- ba kakalarridxe lez nabill, eztakotelakon denporarik alperrik galtzieko
KAKALEKUE
Itsasontzietan komuna bezala funtzionatzen duen leku bat. Hala ere irola hitza jarrita agertzen da Dena den, herrira pasatu dena lehenengoa da eta esanahi berdina emango diogu komunari, nahiz eta askotan peioratiboa izan.
- kakalekue pintxe bidela esan dau patroiek
- gure kakalekue baino politxaurik munduen bez
- kakalekuen sartunde emoten txuz orduek leiduten
KAKAMOLTZO
Kakalarridxe-n alderantzizkoa eman digu. Pertsona trankila.
- ezta egon ba, kakamoltzue lez bertan , neu dxun arte?
- ori dona kakamoltzue ezatie, desdeluego, ez zu merezidu dirorik emotie
- bestelako kakamoltzuek zauzie or, dxaten noiz emongo
- zer, kakamoltzo, zer erosi zu ba?
KAKANARRUE
Pertsona edo gauza txikia, eskasa, gutxi garatua.
- kakanarruen besteko sagarrak erosistazuz alabatxu
- a motorra! Kakanarruen bestekue badan, nora dxungo da ba
- zer eingostazu zuk niri, kakanarru orrek?
- areri kakanarrueri be etzazu eitxen geidxau?
KAKATAN PLAUST
Bi zentzu adierazten ditu: geldi geratu basatan edo leku zikin baten eta figuratiboan, arazo ez atsegin baten sartu.
- zu kakatan plaust eiñdxe be feliz ezango lekizara
- dana guzan dau traga da kakatan plaust eiñdxe akaba dau
- olako nastietan sartzien dana kakatan plaust eiñdxe geratuko da
KAKATROSKUE
Pertsona edo gauza dorpea, zabarra.
- kakatroskue lako zapatak erosi zuz
- zeu zara zu kakatroskue ezer be ez dxatzu gelditxuten ondo ta
- onek kakatroskuek tiez da ekarri belarriko fiñauek
- ezta dxuen kalera… belarridxetan kakatrosko bi imiñitxe
KAKATZA OKIÑ
Figuratiboan torta. kaka okin-en parekoa dugu, baina gogorragoa da.
- nok esan dotsu zuri, arraiñ asko atrapa dauiela, Mirenek? Kakatza dako arek, eztauie atrapa ezer da
- kakatza zeuk takozu zuk; eureneko patroiek esan dau
- kakatza dakot nik, ezkontzako erropie be ondiño erosi barik dakot eta
KAKOTA
Mozkorra.
- okiñ dxauen kakotagaz bienganetik altza be ezta eiñ
- kakota atrapaten kanpeoiek gariez
- kakota kakotan ganien atrapa dotez
KAKULEKEIDXEK
Aitzakiak.
- zuok beti kakulekeidxek eitxen indxabak ez jateko
KALAI MALAI
- Erdipurdian ibili. Ez ondo. Pertsonak zein gauzak.
- gure aitxe kalai malai dau, eztau auentako askorik
- ori telebisiñue kalai malai dabill, arreglaten erun bide edo lasterko da
- Badaezpadako pertsona edo gauza.
- kalai malaiko kotxie erosi dau, eztotso auentako egun bi
- eztai nik zelan erosten zuen kalai malaiko gauzek
- kalai malaiko egualdidxe dau, da ez gariez dxungo plaidxera
- ori personie kalai malaikue da ta ezta fidxe biar orregaz
KALAMATRIKA
Eztabaida. Iskanbila.
- beti nabil beragaz kalamatriken, eztost eitsen kasurik eta
- isillik on, eztot gure kalamatrikerik eta
- auntxe be kalamatriken dabiltzez neure goikuek
- ori beti due kalamatrikien bille
Azkuek jaso du bere hiztegian, baina zentzua el clamor en la conversación eta griterio da. Kintanak, ostera, sabiduria maliciosa dela dio. Beraz, esanahi ezberdina.
KALBA
Piper egin. Eskolara joan barik kalean geratzea. Analogiaz, beste leku batera ez joatea kalba izaten da.
- meisuek esan dau gure imiek kalba ein dxauiela aste guztidxen
- kalba eiñ dxauie sagarretan dxuteko, da gero aldianuek atrapa
- txo kalba ein zu, ez zara etorri txokora
- kalba ein zu plaidxera, zer ba, tertzinak etor dxatzuz ela?
Azkuek, hitz honen definizioa juego de bolos dela dio. Baliteke hortik sartzea, umeek eskolara joateari uzten diotelako kalean jolasteko. Baina zalantzazkoa denez, zalanetan jarri behar.
KALBISTERO / A
Piper egiten duena.
- ia zelan portaten zaran e? Eztot gure kalbisterarik eta
- seme kalbisterue dakot alabatxu, eskola batera be ez ei da dxuten esan dost profesoriek
- kalbistera! Non on zara ba dxostera etor barik?
Beste hitz batzuekin gertatu den bezala, bi hitz hauek ere erdaraz berba egiten denean ere entzuten dira:
- has hecho kalba, eres una kalbistera
KALE GOGORRIEN
Miseria gorrian.
- il dxenien fameli guztidxe geratu zan kale gogorran ganien
- oraiñ ezteidxela ein negarrik, ze berak pe ainbeste jente itxi dau kale gogorran ganien
- ime terno asko itxi txuz kale gogorrien, etziek eta diruek ostute
KALIEK AUSTEN
Kaleetan zehar ibili. Kalez kale.
- egun goixerik dabiltzu a kaliek austen
- beran amari ez dxatzo gustaten kaliek austen ibilltxie ba
- oingo ime guztidxei gustaten dxatzoie kaliek austen ibilltxie
KALINPAN
Egunaren ordu guztietan kalean egotea.
- egun santo guztidxen dabill kalinpan
- da kalinpan ibillitxe zelan estudidxeko dau ba?
- goixien kalinpan ibilli bazara oiñ etzeko biarrak ein bizuz
- udien danok ibilltxen gara kalinpan
KALINPANERATU
Kalean ibiltzen obitu dena.
- gure Amaia len ezta ezan olakue baie oiñ kalinpaneratu eiñ dxe
- zu bakixu kalinpaneratute zauzena?
- onetan egunetan kalinpaneratute nabill
KALINPANERO / A
Kalean orduak ematen dituena. Gizonezkoa zein andrazkoa.
- au imie kalinpanero utse da
- kalinpanerie lez dabill, da eztau eingo ezer eskolan
- kalinpanerak eta kalinpaneruek asko dauz gaur egunien
Hitz hau gaztelerara ere pasatu da, askotan eres una kalinpanera ere entzuten baita.
KALMA ZURIDXE
Itsaso barea. Konparazioan ere erabiltzen da. Haserrekuntza ondoren, gauzak bere onera doazenean.
- kalma zuridxe dau, plaidxera dxuteko modukue
- gaur dxungo diez itxosora kalma zuridxe dau te
- okela txikitxuek eiñ dxe gero kalma zuridxe
- esatekuek esan dotsoie alkarreri, baie oin kalma zuridxe dau
KALMUNE
Bare unea. Zentzu guztietan erabilia.
- auntxe dxungo gariez, kalmunie dauen artien, euridxek ez atrapateko
- aldarridxek gogorrak ezan diez, baie kalmunie eiñ dxenien normal on gariez berbetan
- kalmune baten itxosora urten dauie
- doloriegaz eziñ dxot eiñ biarrik pe, da kalmuniek okitxen dotezenien eitxen dot eitzeko dakotena
Beste askotan legez, itsasoko berba bat beste estraktu batzuetara zabaldu da.
KAMADEMOILLIE
Antzina, koltxoiaren azpikoa deitzen zitzaion gaur egun somier deitzen zitzaionari.
- kamademoille zarrak bota da barridxek eroxi bi dotez
- kamademoille gogorra erosi gero, obiauek tiez da
- ba niri geidxau gustaten dxastez kamademoille biguntxuek
KANKAMO
Burmuina, burua (figuratiboan).
- kankamuek pe atrapa eitxen dostez kotxe barridxe erosteko esaten
- ez artun iñori kankamorik, eztotsut eingo zeuk diñozune ta
- buruko kankamuetararte nau eurokaz gauzekaz
- kankamuek galdute dabill aspaldidxon
Hitz hau, ontzietan txikotak amarratzeko kabilen gaztelerazko encamo izenetik dator. Gero, zentzu figuratuan beste esanahi hori hartu du.
KANKANKAN
Karkarkar barrea bermiotarrez.
- Ze txiste ona konta doskun Txilibristok! Kankankan!
- Zelako zartadie hartun zauen ba! Pentsa utsegaz txisek pe urten! Kankankan!
- Atzorik txise daidxola nau beronegaz txistiegaz! Kankankan!
KANKAÑADO
Azaleko nafarreria gaixoak aurpegian utzitako zuloak dauzkanari esaten zaio, gizona zein emakumea izan. Gauzei ere aplikatzen zaie.
- kankañaduen arpidxe dako
- Sofia kankañadien alabiegaz ezkondu de
- sagar kankañaduek tiez onek
- a mutille gustaten dxatzu! Beran kankañaduen arpidxegaz!
KANKILLOI
Bonbiltzar.
- kankilloi bat ein dxot pintxe pantalla moduen imitxeko
- kankilloiek politxek ezaten diez adornorako
- kankilloien ekar bide ardaue aste guztireko
- kankilloiegaz dxo dau buruen
Azkuek ez du jaso hitz hau, baina bai kankil forma. Baliteke hau izatea bestearen oinarria. D.A.R.k bai jaso duela Bermeokoa dela azalduz.
kankil + -oi atzizkia → kankilloi.
KANKINKABARA
Edozelan. Inklinatuta. Okertuta. Txarto jarrita.
- agiñek takoz kankinkabara, nora gure
- ori kuadrue kankinkabara eskei zu
- bertan frontoien, sille guztidxek kankinkabara on diez
- zelan iñ txuz botoiek ba, kankinkabara?
Umeen antzinako jolas baten izena hartu du. Ormara begira kan-kin-karaba esaten zen. Nondik pasatu den hizkera arruntera inork ez daki.
KANPA DOBLADUEK
Elizako kanpai guztiak batera jotzen dutenean. Konparazioan zerbait ospatzen denean.
- kanpa dobladuek dxoten dauz, zer zelebraten da ba
- elixe guztidxetako kanpa dobladuek entzuten dotez
- dxo kanpa dobladuek, amen zeozer pasako da ta
Bitxia da, berbak laburtzen ohituta dagoen batek doblauek esan beharrean, osorik esatea, dobladuek.
KANTA BARIK LO
Berehala loak hartzea.
- gaur kanta barik eingot lo. kantzata nau te
- onek imiek kanta barik eingo dau lo
- dxun trankill kanta barik eingo dau lo ta
KANTA SEGIDILLETAN
Eten gabe kantatzen aritzen denean.
- zueneko ama goizerik dabil kanta segidilletan
- eskursiñuen dxun garizenien kanta segidilletan dxun garizen autobusien
- ene alabie, loteridxek urte dotsu le? Kanta segidilletan zabiltz
Andaluziako seguidillas berba hartu da esaldiak egiteko. Agian, euskarazko abestiak ez zirenez entzuten, orduko jendearentzat kantu guztiak ziren seguidillas.
KANTSAZIÑO
Nekadura. Ahuldura.
- ai zelako kantsaziñue dakot ba, da ori ezer ein barik
- kantsaziñue kentzieko bikarbonatue da ona
- kantsaziñue andidxe bakozu oien sartun
KAPAN
Denboraleari aurre egiten, geldi itsasoan. Konparazioan herrian denbora txarra dagoenean edo gauzak txarto doazenean.
- lau egun eiñ dxuz kapan, da idxe ondora dxun gariez
- kapan badauz eztau arraiñik
- geu be amen gauz kapan datorrenari arpidxe emoten
Maileguzko berba bat hartzen dugunean askotan egiten den bezala sustraia bakarrik hartu da.
KAPAUE
Lainotua.
- egualdi kapaue badau ezkara dxungo plaidxera
- gau kapaue dauelez eztiez ikusiko estrellek
- goi kapaue on da be, eguzkidxek dxo eitxen dau gero
Gaztelerazko encapotado hitzetik sortua da.
encapotado → kapotado → kapotaue → kapaue.
KAPONA
Emakume antzua.
- arek kapona txarridxek niri esateko lotsabako imiek dakotezela!
- ezta ezkondu, dxakiñ dxauelako kaponie dala
- ba zure nebien koñatuegaz ezkondu dana be kaponie da
Gaztelerazko capón = pollo castrado hitzetik dator; baina hitz hori emakumezkoentzat desegokia denez a bat sartu zaio femeninoa egiteko.
KARINKARA
Aurrez aurre.
- zure ama ta ni karinkara bixi gariez
- karinkara ikusi dotenien odolak pe berotu eiñ dxastez
- karinkara topaten dotenien esango tsatez nik areri lau berba
KARNADA
Karnata sexuala.
- karnadie etsonien emoten degolluek ezaten diez aren artien
- eztotsu emoten andriek karnadarik ela?
- aur due ori karnada freskue bille neskatill gaztieñe
KARRAJO
Etxeko ibilgua.
- gure etziek karrajo luzie dako
- ba niri karrajo bako etzie gustaten dxast
- karrajorako alfonbra barridxe erosi dozule?
KARRAMARRUE
Minbizia.
- osabari analizuek ein, eta karramarrue atrapa txoie
- tripen min dakola ta, medikunera juen, eta karramarrue dakola esan txoie
- Ur Handitan telebisiñoko programan bermiotar batek karramarrueri buruz berba ein zauien
KARRERIE
Solasgaia.
- ara, auntxek okin dxu zeure karrerie, ia nondik zabiltzezen
- egun guztidxetan okitxen dau beran nobidxuen karrerie
- guk eztu ataraten politikien karrerarik ez asarraruteko
Ez dago argi nondik sar zitekeen gaztelerazko hitz hori eta gainera zentzu horrekin.
KARRIDXUE
Igarotzea.
- karridxue, karridxue ezan da arena, patata zakuek etzera eruten
- arraiñ guztidxen karridxue ordubetien ein dxu
Gaztelerazko acarreo.
KARRIE
- Jausi. Behera etorri.
- atzo esan dau telebisiñuek erri txikitxu bateko elixie karrie dala
- orregaz pixugaz nora zuez ba, karrie ein bi zu te
- *udxolakaz kasinue karrie da beiek amore emonda
- Igaro.
- karrie dauie etzeko traste guztidxek
- sagarrak karrieten ibilli diez
- ezpadakozue zer ein, karrie aunek zakuek
Gazteleraz acarrear izango da.
KARTA FALTZO
Pertsona faltsua.
- orregaz ez fidxe karta faltzo da ta
- ez nauen esango olako karta faltzue danik
- lelau fin fin ibilli da gero karta faltzuek urten
KARTAPARTILLEK
Kontuak konpondu; zentzu guztietan.
- zer, eiñ dxauie kartapartillek ela?
- bai, arek eiñ dxauie, baie zuk eta nik pe kartapartillek ein biduz
- zemat eta ariñau eiñ kartapartillek, obeto
- kartapartillek eiñ dxuz, baie ondiño eztogu konpondu dana
Hitz honek ez du zentzu handirik formari begiratu ezkero, baina hor dago eta badirudi, cuentas de partija hitz multzotik sartu dela. Partille arrainontzietan egiten den diru banaketa da. Eta banaketa hori mahai baten inguruan egiten zenez, mahai gaineko kartak edo karta-partillek hori izan liteke.
KARTOLAK
Gurdien hegaletako tapak.
- ia erdu neugaz baserrie gurdidxeri kartolak imintzen
KASKABELA LAKUE
Oso arrain freskoa. Batez ere bokarta.
- ekar dauien bokarta kaskabela lakue ezan da
- arek ekar dauena bai ezan da kaskabela, baie bestie dungulue eiñdxe etor da
- prezidxo andidxe eiñdxau orrek antxobiek, kaskabela lez dau te
KASKANTE
Alditsua, koskatia. Pentsaera erraz aldatzen duen petsona.
- orregaz ez ein berbarik kaskantien gauzek esango dotsuz de
- zelako kaskantie zara ba, arin kanbidxe zu berbie
- kaskante utse da, ontxe dau ondo, da beste bueltan kasurik pe ez
KASKARRATOIE
Haitzetan aurki daitekeen karramarro txiki uletsua.
- ama, kaskarratoien ama dakot atrapata
- kaskarratoi gitxi topaten dice oiñ atzetan
- ama! Kaskarratoie tangarruen barruen!
KASKIE
Zoratu, erdi edo osorik.
- kaskie eiñ dxela, da aurregaz atxakidxegaz, diro guztidxek kendu tsoie
- zelan kaskie da ba, ointxerarte ondo egon da ta
KASKIETA
Zoratu, erdi edo osorik, kaskie-ren adberbiozko forma da.
- isilik on e? Kaskieten asitxe nau ta ez dakot burue orretarako
- zeuk pe ez imiñi kaskieta zauzenaren atxakirik
KASKOTIE
Atunaren buruaren atzealdea. Konparazioan edozein pertsonaren burua.
- nire gixonak kaskotie atrapa dost beragaz dxuteko partidora
- nik eztot biar kaskotie atrapatirik gixonagaz edonora dxuteko
KATAPLASMIE
Pertsona gogaikarria. Lapa.
- geu alegiñek eitxen andik dxuteko da bera kataplasmie bertan, mobidu barik
- zelako kataplasmie zara ba
- orkestie be kataplasmie ezan da ta gu abrosidute
Gazteleraz ere horrela esaten zaio pertsona lapa bati.
KATUEK AUEN IBILLIKO MODUEN
Urratuta. Erasanda.
- gau guztidxen parrandan ibillitxe, katuek auen ibilliko moduen, ezta?
- bestiekaz nauenien, neu be katuek auen ibilliko moduen oten nai
- Bilbotik bueltie eiñdxe katuek auen ibilliko moduen on da
KATUEN BIZARRAK FEO
Gauza itsusia katuaren bizarrak bakarrik direnaren ustea.
- onek kortiñek feo ei dauz, baie feo bakixu zer, katun bizarrak
- katun bizarrak pe feo oten diez, baie berak aldien
- orren zapatan feuek! Feuek katun bizarrak, ori eztakixu le?
KATUEN GLORIDXEN
Eguzkitan katuak egoten diren moduan, lasai eta gozotan.
- bestela gauz berton, katuen gloridxen
- egun santo guztidxen on gara aretzan tunbeta katuen gloridxen
- ze ederto zauzien katuen gloridxen
KAÑABERA TXIKIDXEGAZ DIRUEK ALA
Diru asko irabazten.
- an dabiltzu a, kañabera txikidxegaz diruek alaten
- zu! Iñok pe eztakidxela ibil zara kañabera txikidxegaz diruek alaten
- ala, ala! Ala kañabera txikidxegaz diruek!
KAÑADA
Berna-hezur. Tibia.
- emon dosten zartazuegaz kañadie apurtu dost
- kañadie dakot baltzitxute
- kañadan artun dau golpie da geldik on bidau illebetien
D.A.R.n bakarrik dator eta T. Etxebarriaren Lex. aipatzen du.
KAÑUEK KONPONDUTEN
Haserre bizian jarri.
- ez imiñi iñor kañuek konponduten, jenidxotan nau te
- beti zauz zu kañuek konponduten
- zeitxik gauzen kañuek konponduten, eurek gure dauiena eitxen dauzelako
KEBRA
Erabat nekatuta. Ahulduta.
- San Juanetik kebra-kebrata etor nai
- eindxun beste biarregaz, kebrata geratu gariez
- onek boltsiek kebra eitxen nau
KEIE ATARA
Bi zentzutan agertzen da: biziki jardun egitekoan, eta errieta ederra egin.
- zelan para dxast ba, keie atara dost
- eztau biar arek askorik edozeitxik keie atarateko
- gau guztidxen dxantzan, zapatai be keie atara tzagu
- madalen egunien goiko plazan arridxei be keie atarako tzat
KEO
Nekatuta, lanerako adore gabe, zentzu figuratuan, noski.
- atzo eiñ dxun juergiegaz keo eiñdxe nau
- onek beruek keo eiñdxe itxitxen zaitxuz
- esan dotsozen berbakaz bakarrik, keo itxi dau
- lelangoko ostidxegaz itxi dau keo
Ingelesezko knock-out etik dator.
KERIXE DIRUE
Diru gutxi. Asko izanda ere, gutxi iritzi.
- ogei milloi urten dostez loteridxen, da ori zer da ba, kerixe dirue
- kerixe dirue geurie, dxateko be eztauie irebazi txe
- kerixe dirue dala esan bai berak, baie diro andidxek irebazi dauie
KIKADA
Begirada bota.
- Lameratik dxun naienien kikada da bat ein dxot Izaron
- bota kikada bat elixen mezie asi badan ikusteko
- aurtik bentanatik ein kikadie ia euridxe badan
KIKILDXU
Koldartu.
- kikildxu ein zara alabatxi, zek agarra tsu ba?
- ostidxek emongo dotsozela esan tsonien kikildxu eiñ dxe
KIKILLE
Zakila.
- kikille dakot gogortute ezer ein barik
- zure kikille eztabil ondo antza, hainbeste denporan ezer ein barik
- aur dabiltzuz orrek euren kikille saltzien, lotsatu be eztiez eitxen
- berari agure zantarrari asgurek ein biar kikillen
KIKIMERA / KIKUMERA
Must egin uretan.
- bigarren kikimeran dxo atxie da paralitiko geratu da
- kikumerak eitxie asko gustaten dxasku baie, atentziñugaz ibillitxe
KIKIRIKI ATZA / USEIÑE / SUNDIE
Lehenengo hitzak oilar gaztearen kantua esan nahi badu ere, kasu honetan beste modu batera erabiltzen dugu, hau da, kea esan nahi du. Gero sund(e)a, usaina eta atza berbak erabiliz egingo dugu lokuzioa.
- zelako kikiriki atza bertan etzien, iñoiz garbitxu barik…
- puf! Zelako kikiriki useiñe! Non ibil zara ba?
- atakontu gitano tartien ibilli garizela, dakun kikiriki sundigaz
Azken esaldi honek informazio gehiago ematen digu, zeren kea hitza ijitoekin elkartzen baitugu.
KIKU
Begirada bota. Kikada hitzaren sinonimoa izan daiteke.
- portutik kiku bet eiñ dxot nire nobidxue etor badan dxakitxeko
- etor da zure ama, baie kiku eiñdxe dxun da
- esan dau kiku eitxen bakarrik etor dala
KIKUKE
Kirik egiten. Zelatan.
- beti dabil kikuke, zer ikusiko
- Miren balkoitxik on da kikuke ia zer pasaten kalien ikusten
- sartun barrure kikuke on barik or atien
KILIN KOLAN
Segurua ez dena. Kolokan dagoena.
- ama be kilin kokan dau da eztaitx dxungo bagariez bakaziñutan
- onek botoiek kilin kolan dauz
- eskillara barridxek ezanda, daburduko kilin kolan dauz
- agiñek kilin kolan dakotez, atara ein bi dotez
Hitz hau, Azkuek bere hiztegian jaso duen kili-kolo hitzaren aldaera izan daiteke.
KINITO
Ardo gozoa.
- zuri asko gustaten dxatzu kinito gero
- imien egune ezan da, ta pastelak eta kinito ekar dosku
- emon kinito edaten, da gero mozkor mozkorrik etzera
Quina edariaren izena hartu dute ardo gozo guztiek, apur bat aldatuta, noski. Kasu honetan diminutiboan hartu da.
KINKILLEIDXE
Kinkila. Purtzileria. Zentzu despektiboan, zirtzileria.
- zer da ganien daruzuna ba, kinkilleidxe daruzu te
- zer ez lekidau imingo arek, dendako kinkilleidxe osue
- kasinora dxuteko kinkilleidxe erosi dau, gutxi dako lez
Normala da kinkila dendetan saltzen diren gauzen artean zirtzileria izaten denez, honi kinkilleidxe deitzea.
KINPULIE GANETIK KENDU
Mozkorra gainetik kendu.
- etzera dxun orduko ronpiolasera dxungo nai uger, kinpulie ganetik kentziko
- irugarren egunien be kinpulie ganetik kentziko okiñ dxau. da zelakue okin be
- txo, ondiño kinpulie ganetik kendu barik!
KINTXEL BAT
Asko, kantitate handia.
- kintxel bat dxan dot eta oiñ amen nau tripie altza eziñik
- onek boltsiek kintxel bat pixeten dost
- onek zapatak kintxel bana dakoie bakotxak
KIÑADA
Keinua.
- enai konturatu lelangotan da berak eiñ dxostenien kiñadie aurduen dxeusi nai kontuen
- bera neuri kiñadaka, da ni santainfanzian
- orren kiñadiek zeuzer gure dau esan, kuidadue gero
KIÑE
- Azkura izaten denean hazkatzea.
- kiñeten nabil, baie bizarreko azgurie ez dast pasaten
- bizarra kiñeten… Magu pentsakor!
- belarridxe kiñeten hasten naienien ezin gelditxu ibiltzen nai!
- Zirikatu. Zentzu guztietan.
- biar bat eitxeko beti ibilli bi zara kiñeten
- kiñeta be arek eztau eitxen berak gure dauena baiño
- gure alboko andrie beti dabilst kiñeten, gaur be esan dost aulako bat
KIÑUE ATARA
- Biziki jardun egitekoan.
- kiñue atara tzat oneri kotxieri, ia eztau balidxo ezetako be
- au erropie ezta gauze, kiñue atara tzat eta
- Errieta egin.
zure aiztiek laguneri kiñue atara tzo, eintzozen aldarridxekaz…
Baina beste zentzu baten ere erabiltzen dela baieztatu dugu.
KIRIKILLO
Ile kizkurra.
- kirikillo luze luziek takoz nire muñekiek
- beran kirikilluekaz begirik pe ez dxatzo ikusten
KIRIKINA
Ardo gozoa. Kinito hitzaren parekoa dugu, eta jatorria ere berdina.
- kirikina ta guzti zelebra du kursuen akabakene
- kirikina baiño gurau dot txanpana
- ime guztidxei gustaten dxatzoie kirikina
KIRRIKILLUEK
Barrokismoak.
- orrek armaidxuek kirrikillo lar dakoz
- eske, kirrikillo asko dakoien gauzek gero txarto garbiten diez
- aunek erropiek be kirrikillo larreidxe dako
KISKILDXU
- Erreta, kiskalita.
- etxie alde zaharran okindxu eta sutiegaz kiskildxute geratu dasku
- Apurtuta
- kiskildxu eindxast berenganera jeusikeran
KLARIE
Egunsentia. Itsasoan erabiltzen den berba bat da. Herrian ere esaten da.
- klarie eiñdxe dau, asi gaitxezen gauzek preparaten
- klarie etorri orduko dxakiñ dxot egualdi txarra eingo dauena
KLAROTASUNE
Egunsentia, klarie baino gehiago esaten da herrian. Eta gainera, eguraldiari dagokio, hau da, zeruan hodeiak egon ala ez, horren arabera esaten da.
- klarotasune dakar, altza eingo dau egualdidxe
- amen ezta ikusten klarotasunik, seguru euridxe eingo dauena
Gaztelerazko claro hitzari -tasun atzizkia jarrita egiten dugu.
KOBLA
Arrantzarako apareiua. Kordelean amuak jartzen dira, terminorik terminora, tertza moduan. Askotan arraina amu baten baino gehiagotan etortzen da. Baina konparazioan arrainak neskak edo mutilak izango dira.
- an! Arek an dakaz, koblan bi
- bota dau tertzie baie koblan ez dakar arraiñ bet pez*
- itxi geldik, trankil badabill berak ekarko dau baten bat koblan, bi edo iru
- amuek ondo imin bidiez koblatan arraiñek atrapateko
KOFRIE LEZ BETETA
Kofra itsasoko txori bat da. Honek harrapatzen duen guztia jaten du. Horregatik betekada egiten dugunean esaten dugu hura legez beteta gaudela.
- ezkontzan dxan dun bestegaz, kofrie lez bete gara
- an dau a, kofrie lez beteta, mobidu eziñik
- eztako dxan txarrik, kofrie lez bete ezkero
KOIDXIDU
Batu. Itsasoko terminoa da, tresna edo apareiuak batzea esan nabi du. Baina herrian asko erabiltzen da.
- plaidxen on gariez da jentie gauzek koidxiten ikusi du aixe andidxe dakarrela te
- koidxiduten asi ostantzien trena galduko du
- aixiek gauze guztidxek dandarrez erun biarreko dauela ikusi dunien koidxiten asi garizen
Gaztelerazko coger da. Baina Mañu eta Bakio bitartean dauden baserriren baten koixu entzun dut.
KOIPEZTO
Pertsona zikina.
- a koipeztue ostabe batorren surre ebai bikot!
- aren koipeztuen atzagaz guarda abajo nuen
- jaten asi orduko eskuek garbitxu koipezto!
KOIPIEN ANDIKO MANDIE
Pertsona edo animalia oso zikina.
- eztot kure dxaten dxuen, koipien andiko mandie dizen lekora
- egidxe da, eskatza koipien andiko mandielez dakoie
- baie txetxo! Koipezto! Koipien andiko mandie zara!
Koipearen handiko alderdia garbia beharko luke izan, baina ez, horretan geratu da.
KOIPIEN ARRAZIE
Pertsona edo animalia oso zikina.
- koipez beterik dakozu etzie, zara, koipien arrazie zara
- koipien arrazie ezan ezkero, zelan guzu okitxie ba
- bazan gure erridxen koipien arrazakue
KOIPIEN MAMARRUE
Pertsona edo animalia oso zikina.
- aizte bidxek tiez koipien mamarruek, soiñeko erropai beitutre baiño eztau
- a txikitzerik etor da koipien mamarruen antzagaz
- baporien be koipien mamarro utse da
KOIXO
Herren.
- Andres koixoka ibildxe, seguru Aritzatxun jeusi eindxela!
KOIXO KOIXOKA
Herrenka.
- koixo koixoka dabill izterra apurtute dako ta
- koixo koixo pla, aulan zabiltzez zu munduen
- koixo koixoka ibilli bi naiela esan dost medikuek
KOKOTA DXAN
Zigortu. Zentzu figuratiboan, noski.
- ezpatzo emoten zor tzon dirue, kokota dxango tzola esan dau
- alabatxi, lau suspenso atara dozuzela? Kokota dxango tzut!
- ezpazara espabilleten kokota dxango tzu aitxek
KOKOTA KENDU
Gogor zigortu. Zentzu figuratiboan, noski.
- orrei bakixu ze ein biar dxatzoien, kokota kendu geidxau ez eitxeko
- kokota kenduko tzut, geidxau entzuten badot nireitxik ezer
- kokota kendu bi dxatzona zeu zara, lotsa bakuori, iñori kondutie kentzien zabiltz da
KOKOZILLO
Lepondo. Kokot.
- uliek takozuz kokozilluen sartunde
- kokozilluen urten dost zaldarrak
- kokozilloko miliegaz eziñ dxot auenta
Hitz hau konposatua da:
kokot + zulo → kokozulo → kokozülo → kokozilo → kokozillo.
KOLARRA
Etxeko portalea.
- gure kolarrien arratoiek sartun diez
- kolarra garbitxuteko interiñie ekar bizan dot
- giltzek galdu dotez da oiñ eztakot kolarrera nondik sartu
Badirudi gaztelerazko corral hitzetik sartu dela. corral → korrala → kolarra metatesiaren bidez. Azkuek Mundaka eta Bermeorako jaso du hitz hau.
KOLKOKO OPILLE
Bakoitzaren interesak defendatu.
- ori guztidxe beran kolkoko opilleitxik eiñ dxau
- noperak defendidu bi dau noperan kolkoko opille
KOLORIE
Arrabia. Kolera. Azentuatu egin behar dugu hitz borren zentzua argi uzteko.
- entera naienien zer eiñ dxauen, neure kólore guztidxegaz beraiñe dxun nai
- zelako kólorie emon dost ba, baie eztotsat esan ezebe
- eztotsu emoten kólorie, berandu berandu datortzunien zeu berari begire on da?
- eztost emoten kólorerik, baie bai ernegue
Gaztelerazko cólera zuzen zuzenean sartu da. cólera → kolera → kolerie → kólorie bokalaren asimilazioz.
KOMADA
Antzinako armairu bat.
- gure amuman komada bat emon dost amak eta ondo barnizeta barridxe lez geratuko dxast
- badakidxela euskerie diño, baie komadan barruen sartute okitxeko baiño eztotso balidxo
- ori komadie andidxeidxe da onako da beste leko baten imin bide
Gaztelerazko comoda -azentu barik- da. comoda → komoda → komada bi o horietako baten disimilazioz.
KOMENIMENTUE
Egokia dena. Komeni dena. Egiteko dagoena.
- geure komenimentue eiñdxe, autobusera dxun gariez
- dxan eguerditxue, ein zeure komenimentotxue da gero lo
Gaztelerazko convenir, euskaraz komeni hitzari -mendu atzizkia gehitu zaio, ez da egokia, baina horrela gertatu da.
KOMOSINO
Hala delakoan.
- alkarregaz pasatekuek pasa, da gero, komosino
- txo, pellikadak eiñdxe komosino zabiltzez berorregaz
- ez ein kasurik pe, badator, geuk pe komosino eingo tsagu berba
Ikusten denez, gaztelerazko como si no… lokuzioa, berba bihurtu da.
KONDUTIE
Fama. Erreputazioa.
- zer dabiltzu zuk iñori kondutie kentzien
- eztot gure entzun be, zelan kentzien dauen orrek kondutie
- orrek enbriek kondutie bienganien dako
Gaztelerazko conducta = manera de proceder hitza hartu arren, zentzua aldatu egin da.
KONDUTIE KRIELIEN
Pertsona bat difamatzea.
- total abillek zarie iñori kondutie krielien imintxen
- guk iñori be etzagu imitxen kondutie krielien
- noperan lepuri beituten etzoienak ezaten diez kondutie krielien imintxen dauienak
KONKABIDE
Gauza batentzat egokia den zuloa.
- maidxien konkabidie dako orrek utsuniek
- beronen konkabideko armaidxo bat erosi bi de
- au ezta onen konkabidekue aurrenxik ezta kabiten
KONKABIDEKO
Gauza batentzat egokia den zuloa, konparazioan, edo zentzu figuratuan, pertsona ere izan daiteke egokia den zuloa.
- topako dau orrek pe beran konkabidie dakon personie
- beran gorputzek diñotso zelakue dan, gorputzen konkabidekue
KONKAN
Zalantza. Desoreka.
- eztot dxakin zer eiñ, konkan on nai, baie azkanien erosi eiñ dxot
- ez on konkan da erdu geugaz
- egualdidxe be konkan dau, eztaki zer eiñ
- au maidxe konkan dau, eztau santus
KONOGRAFUE
Fonografoa. Gaur egun tocadisco erabiltzen da gehien bat, baina noizbehinka entzuten berba hori.
- egun santo guztidxen konografue imindxe oten da
- ezta ezango konografue, radidxue baiño
- konografue edo radidxue, niri buruko kankamuek atrapaten dostez
KONPLIMENTO BAKUE
Harrokeria gabeko pertsona.
- dakoien beste dirogaz be, total da konplimento bakue
- etzeko danak tiez konplimento bakuek
- aulan ezan bide, aberatsa ezanda be konplimento bakue
KONTADUIDXERAKO
Kontagaia.
- nik eztaitx zelan eitxen dauen, baie beti dako zeuzer kontaduidxerako
- ori be kontaduidxetarako dakozu? Eztau zu lakorik
- nire gauzek ez ibilli kontaduidxerako, eztot gure ta
KONTUEK ETA ERROZOIEK ESKATU
Zerbaitengatik azalpenak eskatu.
- nora zatoz nireiñe kontuek eta errozoiek eskatuten, dxun beraiñe, berak eiñ dxau te
- barreka artun dau notezidxe, baie laster dxungo da kontuek eta errozoiek eskatuten
- alabatxu, eskatuixu meixuri kontuek eta errozoiek, ori ezin dxe ta
- ori zelan ezan dan dxakitxeko albokuri eskatu tzatez kontuek eta errozoiek
KONTXIDXOPIEN
Udaletxearen azpian.
- kontxidxopien geratu gara txupinazorako
- kontxidxopien oten diez drogaten
- udaletxie erre zanetik kontxidxopie baño ezta geratzien
Kontzeilupean berbatik datorrela uste dugu.
KOPLA
Tontakeria. Aitzakia.
- koplak eitxen ibilltxen da atentziñue deitxuteko
- ez ein koplarik ostantzien berton itxiko zaitxut
- dana ezanda koplie, eztau okiñ ezer
Azkuek ez du zentzu honetaz jaso hitz hau. Bai, ostera, D.A.R.k T. Etxebarriaren Lexicon liburuko zita bat aipatuz.
KOPLOSO / A
Tontakeriak egiten dituen pertsona.
- ezta bape koplosie, beste bat aren lekuen, iñok auenta bez
- zu barriz, koplosiaue zara! Pentsa lekide zeu zarala dana
- koploso utse zara txo! Koplak itxi da dxan aurrekoue
Berba hau kopla ren eratorria da, adjektibo bat sortzeko posibilitatea eman du.
KORDEL FALTAUE
Esanahi ezberdinak hartzen ditu esaldi honek. Batzuetan pertsona trakets bat definitzeko erabili ohi da. Baina nik zalantzazko erreputazioa daukan pertsona definitzeko ere aurkitu dut, eta ez gutxitan.
- kordel faltauegaz ibiltxen danak, berak pe fama txarra artungo dau
- kordel faltaue ezan beti, da zelako mutille atrapa dau
KORDU
Etorri, forma inperatiboan, baina tonua ez da aginduzkoa.
- kordu etzera, berandu da ta
- enebada! Amen zeuzer pasako da, kordu ametik!
- kordu, kordu, eztot gure or datorren pitxonie ikustie ta
Hitz honen jatorria gaztelerazko correr bada ere, euskarazko korridu horren laburpena da.
KOROSKERA
Itsasontzi baten aurrearen itxura. Baina, askotan, herriko hizkeran, pertsona baten aurpegia edo egitea edo antza izatea da.
- orrek imiek aitxen koroskerie dako
- onek, barriz, aman koroskerie dako
- beti gabiltzez koroskerten bille da beti erretuten gariez
Korosta hitzaren eratorria dela esan beharra dago.
KOROSTA
Bermeon korosta itsasontziaren aurrea izan arren, beste leku batzuetan, hau da, beste herri batzuetako arrantzaleen artean, atzeari dagokio.
Gaztelerazko codaste dela dirudi hitz honen jatorria: codaste, madero vertical sobre el extremo de la quilla que sostiene el timón.
co daste → kodaste → korosta.
d → r normala den bezala Bermeon. Gero, nomalak diren bokalen irekiera eta asimilazioz iritsi da guk erabiltzen dugun formara.
- Mutile korostan dau ia sergerorik ikusten dauen
- Nebera di dakuz barruen, bata korostan eta bestie popaganien
KORRESPONDENTZIDXE
Aire korrontea. Ez dauka gaztelerazko posta zentzua.
- amen etzien korrespondentzi andidxe dau
- ziñen atrapa dot au erlaue, korrespondentzidxe on dalakon
- zelako korrespondentzidxe dau! Itxizuz atiek!
- korrespondentzidxegaz etzeko plantak pe galdu eitxen diez
Nondik sar zitekeen berba hau zentzu honetaz, ez da erraza jakitea. Hala ere, gaztelerazko corriente izango zuela oinarri ez da baztertzekoa. Baina formaz ere, bi hitzak oso urrun daude elkarrengandik.
KORRI / DXE
Abiadura.
- ori bapora korri andikue da, baie oingo barridxek dakon korridxe andidxaue da
- zelako korridxe erun dot ba, idxe arnasie be galdu
- zure korridxe da tortugiena bardiñek
KORRI KORRIKUE
Oso arrunta, balio gutxikoa. Askotan ardoa izaten da.
- au ardaue korri korrikue da, antza dako ta
- korri korriko zapatak erosi ezkero, apurtu biar arin
- gaur egun, gauze guztidxek tiez korri korrikuek
- metxeruek emon dauie bankuen, baie korri korrikuek tiez
Lehenengotan edariei zegokien hitz hau, baina orain beste gauzetara ere pasatu da.
KORRONTA
Ur korrontea. Zentzu figuratuan, pertsonen korrontea.
- pertsonan korrontak tabernatan sartzien dizenien, diro asko dauen seiñalie da
- korronta nora, ara nuen neu be
- gixon korronta dator aurtik bera
Azkuek ez du jaso, eta D.A.R.k torrente zentzuaz jaso du Añibarroren zita bat aipatuz.
KOSTA / IE
Diru eza. Diruaren krisia.
- ez zara dxuen afaire ela? Zer, kostie dakozu?
- aurten eztue Benidorrera, kostie dako ta
- ezin tsut emon dirorik, neuk pe kostie dakot eta
- kosta andidxe okin bi dau kotxe barridxe ez erosteko
KOSTAZKANIEN
Azken-azkenean. Akabu-akabuan.
- kostazkanien etor da idxe dana akabata dauela
- kostazkanien datortzu a, matsak dxanda gero
KRIENTZA
Lotsa. Heziketa.
- berak krientza bakuek eztau eitxen frakak berantz baja ta beran ingiro guztidxek agiridxen para
- zelako krientzie dakozue zuek olan kontestateko?
- krientzien arrasarik pe eztakoie oingo imiek
- zuk pe bakozu krientzie ba, tapaixuz ingiruok
Gaztelerazko crianza hitzetik datorrela ezin ukatu, gero esanahi ezberdinez erabiltzen bada ere.
crianza → kriantza → krientza.
KRISKO
Lapurtu. Gainera hitz hau eskuaren keinu batez lagundurik joaten da gehienetan.
- haziendari bakixu zer ein bi dxatzon, krisko!
- beran terreno guztidxek ein tsoz krisko aiuntamientuek!
- majo eitxen dozue zuek krisko iñon dirotik
KRISTON SERRIE
Hori eta gainerakoak.
- etzeko biar danak, errekaduek eta kriston serrie ein biar
- ez gixonik, ez dirorik, ez kriston serrarik
KUADRA
Topo egin.
- ez dxast kuadra iñoiz beragaz egotie
- Bilbora dxun naienien ikusi dot, beragaz kuadra naien denda baten
- afaidxe dxaten danok kuadra garizen kasinuen
- ez dxatzoie arraiñik kuadra da etzera etor diez denporie baiño lelau
KUKURRUKU EIÑ DXE
Pertsona batek edo batzuk, aberasten direnean, botereaz eta harropuzkeriaz jarduten dutenean.
- zorri ill biztue kukurruku eiñdxe dauenien trixie listo!
- kukurruku eiñdxe dakozu a, oiñ ez dxatzo akordaten gosiek illtxen on dana
- geldiro! Oiñ kukurruku eiñdxe zauz baie, aztu dxatzu neuk emon bi zan tsutena dirue dxateko?
KUNTURRUNIE
Ingurua.
- kunturrune onetan eztau gaztaiñe arbolarik
- bedarrik pez da arbolarik pe eztauen kunturrunie da, atxak baiño eztauz
- kunturrune politxe da, baie neuri ez dxast orrenbeste gustaten
Gaztelerazko contorno hitzak beste bat hartu du euskaraz emateko.
kontomo → kontomo + une → kontornoune → kunturrune.
KURTZIE IKUSI
Asko sufritu.
- esango zeuk guzun guztidxe, baie orregaz andriegaz kurtzie ikusi dot
- kurtzie ikusi dau arek aregaz imiegaz
KURTZIOKO TXILIÑE
Eten barik berba egiten duen pertsona.
- aren ama kurtzioko txiliñe da, ezta lot.ien goixerik gauera
- bestelako kurtzioko txiliñie dako etzien, burue be atrapa eingo tzo
- baie egongo zara isillik kurtzioko txiliñe lez zauz de
KURUBIDXUE
Liztorra.
- kurubidxuek pike dost eta min dakot
- kurubidxuek aritzatxun… zemat kure!
- kurubidxuek erliek baño peligro handidxaue dakoie
KURUBIDXUE LEZ
Liztorra legez, burrunbatzen.
- bestelako kurubidxue zauz or, iñori belarridxe gortuten
- kurubidxue lez zabiltzez belarrire gauzek esaten
- auntxe be atzetik zauz kurubidxue lez neureitxik edozer esaten
- bestelako kurubidxue zauz or, murmurke
KUSTIÑUE
Arrazoi. Motibo. Kausa. Hala erem lelo baten antzera erabiltzen da solas baten.
- ez dot erosi erropie, baie kustiñue da erropie biar dotela Bilbora dxun bi dotelako
- kustiñue da ze, etor dizen mutillek kanpokuek dizela da eztakidxiela ez euskeraz ez erderaz
- baie ori ezta kustiñue, orreitxik badan…
Ia ehun urte da berba hau erabiltzen dena, eta ez dirudi galtzear dagoenik.
KUTXILLORA DXUEN
Ebaketa bat egitera joan ospitalera.
- bixidxena dakola ta kutxillora dxun bi dauela esan tso medikuek
- ni kutxillora dxun orduko, lelau edozer
- ill ezpadozu gure kutxillora derrigorrez dxun bi zu
KUTXILLUEK ETA ASKAK
Iskanbila.
- orreneko etzien gaur be kutxilluek eta askak ezango diez, diro guztidxe gasta dauela enteraten dizenien
- kutxilluek eta askak ezan diez Lamerako taberna baten, mutil batek eta enbra batek eiñ dxauie pellikan
- amen berez armaten diez kutxilluek eta askak