L
LAETRATIK EMON / ARTUN
Atzetik. Popatik.
- dana ondo, dana ondo, da gero laetratik emon
- zer diñozu txo! Dxun adi laetratik artzien
LAGUNTZIÑO
Laguntza.
- zure laguntzinuen begire banau, ondo nau
- laguntziñue biar bazu eskatu gero
- orrek eztau emoten laguntziñorik pe
- nori emon laguntziñue? Iñori bez
laguntza hitzari -iño atzizkia itsatsi zaio.
laguntza + iño → laguntziño.
LAIXARRA
Emakume ederra, bular handien jabea.
- ze laixarra da ori enbrie
- gaztie da baie ondo laixarra da
- muxiken on danik enbrarik laixarrenagaz eiñ dxot dxantzan
Zuhaitz batekin konparatuz atera da adjektibo hau. lizarra rekin hain zuzen.
LAMAIDXE
Alua.
- ez busti lamaidxe alabatxu illekukaz zauzenien
- da zelan ongo nai lamaidxe garbitxu barik ba?
- karu dako arek beran lamaidxe
- da zer, ez da ba karu okitxekue norberan lamaidxe?
LAMAIDXEN PUPUE
Zauri txikia. Analogiaz, handia dela pentsatzen den edozein min edo sumina.
- ezta ezebez, lamaidxen pupue baiño ezta
- lamaidxen pupueitxik lotuko zara etzien?
- ezta lamaidxen pupue baiño da an dau jauneilnoixuko doloriekaz, komediante ederra da ta
Esaldi honen jatorria la Mari ren pupa ote? Ez dakit, Baina batzuk lau maridxen pupua dela ere entzun dut. Dena dela, azken honek ez dauka zentzurik esaldiarekin, zeren Bermeon lamaidxe emakumearen alua da. Beraz aluan pupua daukala esan daiteke.
LAMERA
Parke.
- ikusi zu lamera barridxe?
- lamera txikidxen oten diez arek bankuen dxesarritxe
- lameratxu bet eingo dauie kanposantuen onduen
- baitxe institutuen onduen be beste lamera bat eingo dauie
Gaur egun Lamera izen propio bat da. Bermeoko Lamera nagusiari deitzen zaiona, baina besteak ere lamerak dira. Badago lamera txiki deritzona ere.
Hitz hau gaztelerazko alameda tik sartu da.
alameda → lameda → lamera.
LAMEÑEN GOZUE
Mihi gozokoa, engainagarria.
- zelako lamiñen gozue da ba, edonor engaiñeten dau beran miñegaz
- ba lamiñen gozue badan be, ni enau engaileko
- beran lamiñen gozuegaz diro guztidxek enbarka ein txuz arek
LAMINTXUE
Lamia ren. Beharbada tonua apur bat leuntzeko egina.
- lamintxue dozu ta danak engañeten txua beran miñegaz
- lamintxue bada, nigaz eztako zeregiñik
- beran lamintxuen miñegaz aitxe ta ama be enboliketa dakoz
LAMIÑ / E
Berba asko egiten duena.
- lamiñe da, beti dau bera berbetan
- gure imie lamiñ utse da, urte bi baiño eztakoz da berbetan daki…
- lamiñe lez dakozu egun santo guztidxen, berba ta berba
Lamia hitzaren aldaera da. Hiztegiek ez dute jaso hitz hori zentzu horretaz.
LAMIÑEN BIZARRA
Pertsona berbaduna.
- auntxe be an dau a, lamiñen bizarra, artazidxe zorroztuten
- bai, lamiñen bizar utze dozu, kantsa be ezta eitxen berbetan
- zelako lamiñen bizarra zara ba, ia miñe noix ebaitxen tzuen isillik oteko
LANBASA LAKUE
Garbiketa gainetik egiten duen pertsona.
- eintxuz biarrak lanbasa lez, da guzango dau dirue emotie
- lanbasa lakue naiela diñozu? Zeu zara zu lanbasa da lanbasa lakue
- gorputze be lanbasa lakue dakozu te, biarrak pe lanbasa lez ein biar
LANBERON GITARRIE
Lelo baten moduan erabiltzen den esaldia.
- orrek gauze guztidxek erosi biduz? Dxo lanberon gitarrie
- ze eitxen gauz ba? Dxo lanberon gitarrie ondiño goixetik da ta
- ama, zer ekarko dau aitxek itxosotik? Lanberon gitarrie
LANBERONAK
Gauza asko izan daitezke. Barrabilak (gehienetan). Kontuak. Gezurrak. Eta abar.
- arraiñe ekar dauiela? Lanberonak!
- lanberonak dxoko duz amen, olan baduez gauzek
- lanberonak, zeuriek eta arenak, danak alda batera
LANGANIKIE
Alua.
- zer eitxen on zara ba? Zera! Zeure langanikie garbitxuten
- zer dakazu! Zeure langanikie, nirie garbitxute dau te
- langanikie usteldute dako orrek, iñok ikutu barik…
Emakumearen genitalak definitzeko erabiltzen den hitzetariko bat.
LANPROIEN BEGIDXEK
Begi lizunak. Lanproia arrain bat da. Geldi egoten da, adi-adi, bistarik kendu barik. Konparazioan gizon baten begirada lizuna da.
- beti egoten da a gixona Laiden beran lanproien begidukaz enbrak dxan biarreko
- benetan dakoz lanproien begidxek berak agure zantarrak
LANTZA
Bota. Jaurti.
- eskue lantzaten bastazu zeuk atara kontuek
- ori esan tsonien askorie lantza ta burue igiri tso
- arpeire lantza tsazu ardaue? Laster lantzako tsu berak pe zeuzer
- alako baten, okin txuzen sagar guztidxek lantza tsoz
Gaztelerazko lanzar aditzetik zuzenean hartuta dago.
lanzar → lantza.
LANTZADAK
Batela olatuen gainean bultzatua izatea. Gaur eguneko surflariak ere horrela deitu beharko liokete taulan olatu gainean joateari.
- bestela ibilltxen garizen Artzan lantzadatan batelien olatuen ganien
- mundekako surfistek pe majo ibilltxen diez lantzadatan
- baitxe Lagan be, ikusten dotez nik imiek lantzadatan barre masie eitxen
LANTZIMEÑETAN
Noizbehinka.
- lantzimerietan damutu eiuxen dxast dxuneidxe
- beti ez, baie lantzimeñetan Gernikera dxuten nai erosten
- lantzimeñetan enpanada utse zara
lantzean behin da hitz honen jatorria.
lantzean bein + etan → lantzien beinetan → lantzimeñetan.
LAPIKO TXIKIDXE
Albiste, gertakizun bat edo sekretu bat gordetzen ez dakien pensona.
- ezin dotsut ezer esan lapiko txikidxe dakozu zuk eta
- zeuk dxakin dxe lapiko txikidxe dakona, zeri konta areri
LAPURREIDXETAN
Lapurretan.
- lapurreidxetan atrapa dauie denda baten
- gaur jentie aurretan dabill, eztaue lez dirorik ba lapurreidxetan
- auntxek be au imie lapurreidxetan dabill, amari diruek ostuten
LAPURREIDXETIE
Lapurreta.
- ainbeste lekotan eiñ dxauie lapurreidxetak
- gaur egun lapurreidxetie normala da, leku guztidxetan ostuten dotsue
LAPURTI
Lapurra.
- ori karnazerue lapurti utse da, begidxe be ostu eitxen dau
- lapurtidxek danak, denderuek, karnazeruek, pintoreruek…
LARDXAKIÑE
Asko jakina.
- lardxakiñe zarana bakixu; da ez dxast gustaten ori
- ezu eingo zeuk kuzune, lardxakiñe bazara be
- zure lagune lardxakiñ utse da gero
- nik lardxakinek ezin dxotez traga
LARGA BERTON!
Sinesgaitza dela adierazten du.
- larga berton, arek esan txuzenak guzurrek diez da
LARGURO
Neurria edo pisua ondo jota.
- larguro bota esnie gero, karu da ta!
- arek Gernikeko gitaniek larguro meiduten txuz telak
- larguro larguro ez, baie bueno, largurotxu emoten dauie bestiek pe
LARRIDXE
Nazkantea. Enpagua ematekoa.
- ze larridxe da bera mutille ba, gonbitxoka imitxen zaitxuz
- larridxe, benetako larridxe, Julio Iglesias, baie ze larridxe da ba
- ori bakarrik ez, geure kaleko a morroie, uliek enpiketa eruten dauena eztakixu? A bai dala larridxe
LARRITXU
Nazkatu.
- egidxe da, larritxu larritxute itxitxen zaitxuz beran kantakaz
- ara! Larritxu nau beran txiste berdiekaz, dxunadi ortik
LARROSUBOI / E
Sugea.
- metro biko larrosuboie ikusi dot
- amen eztau metro biko larrosuboirik
- larrosuboiek bedar andidxe dauen lekuen oten diez
Hitz konposatu hau, larru + suge hitzez osatzen da.
larrusugea → larrusubea → larrosuboie.
Hitz hau gehiago erabiltzen da auzoetan, zeren herri barruan narrasti guztiei suboie deitzen baitzaie.
LASKITXU
Erdizka egin gauzak. Erdizka, ondo egin barik utzi.
- biarrak laskitxute itxi dotez, da gero akaba biko tez
- au dxatekue zelan itxi zu laskitxute ba?
- beti itxitxen dau orrek okelie laskitxute
- gauien akaba kot au abrigue bidxar dxasteko, erdi laslitxute dau te
- biarrak eitxeko esan, da bertan itxi laskitxute, ondo ein barik
Azkuek eta Kintanak jaso dute hitz hau, baina ez esanahia, hau ezberdina baita bietan.
LASTATIDXE
Lasto gordetzen den lekua.
- lastatidxen lasto tartien elegante eitxen da lo
- lastatidxen lo? Dauzen beste moskitxogaz, astuen boluek!
LAU DOBLE EINDXE
Ezertarako gogo barik.
- bertan geratu garizen lau doble eiñdxe, dxesarritxe kantzata, biarrak akaba ta gero
- lau doble eiñdxe zauz, ze ein dxatzu ba?
- egidxe, olako golpe bat artun de edonor ongo lekide lau doble eiñdxe
LEBA LEBA
Geldiro, haina hasten doana, gorantz doana.
- onek porruek leba leba datoz
- zelan dau ime txikidxe ba ? Badator leba leba
- gure neskatue eskolan leba leba due ikasten
- au mutille gero, arbolie lez due gora, leba leba
Azkuek jaso du hitz hau, baina zentzua a pulso jartzen du. Kintanak, ostera, ir creciendo dela dio.
LEBER LEBER
Energiaz, bizitasunez ibili edo egin.
- neskatillek leber leber dabiltzuz gaur arratñ asko dakarrie baporak eta
- gure imiek leber leber dabiltzez eskolako biarrak eitxen
- ia andrak! leber leber, ariñ akabateko eskuartekue
- leber leber ibilltxen banai, ariñ eingo tez etzeko biarrak
LEGOIE
- Gauzak ondo egiten duena. Adimen edo indar handikoa.
- Madalenen lobie legoie da txo! Burgorarte korridxen juten da!
- a imie legoie da, eskolan be dana ikasten dau berez
- legoie lako morroie da txo, esko bategaz altza dau kotxie
- Mutil galanta.
- ai! zelako mutille da ba, legoie lako mutille
- a bada legoie, ni nai tigrie
Adjektiboa sortzeko eta konparazioak egiteko piztiarik indartsuenaren izena erabiltzen da.
LEIXIBIE
Bustita. Blai eginda. Bigunduta.
- bota dauen beste eurigaz, leixibie artunde etor gariez
- bestelako leixibie artunde zatozie, non ibilli zarie ba?
- nondik gatozen? Ez zu ikusten biarrien on garana la? Zuk ezu atrapako leixibe andirik etzien onda
- onek arraiñek leixibetute dauz, non okin zuz ba?
LEJIATAKO LASTUE
Ile horia duena.
- berak lejiatako lastuek ekar dostez arrotzak
- ez eidxona esan lejiatako lastue koitxadueri. Ez tala? Aren uliek lejiatan sartuneikuen antza eztako ba?
LEKUTEKO AMAN ETZIEN
Oso urrun.
- lekuteko aman etzien dau bera baserridxe, da ganera oiñez dxun biar
- eztakot neuk amesik oiñez dxuteko lekuteko aman etzien badau baserri ori
- nok esan dau lekuteko aman etzien dauela bera plaidxie, urre badauen!
LELAU
Lehenengo.
- dirue gure bazu emotie lelau ekau moso bat
- lelau dxun dan korredorie dxeusi eiñ dxe ta azkaningo allega da
- lelau Bilbora nue ta gero Dolostire
- zeuk esan bi zu lelau nok esan tsun
- lelautxuau etorten bazara obeto
LELAU PLAZAKO ELIXERA
Betetuko ez den zerbaiten promesa egiten denean erabilitako esaldia da gehienetan.
- zeuk eingo zula ezkontzako erropie? Zeu lelau plazako elixera
- orrek patroiek arte bat barridxegaz iñok paiño arrain geidxau atrapako dauela? Bera lelau plazako elixera
LENGUNIEN
Aurreko egun baten.
- lengunien esan dost bidxar etorko dala
- ikusi zaitxut lengunien, Lameratik pasaten
- lengunien pasa dana dxakin zu?
- zer pasa da lengunien ba?
- lengunien ezetu dotezen mutillekaz on gariez
Hitz hau lehengo + egunean hitzen konposizioa da, leengo egunean → lengogunien → lengunien.
LEPUE DXAN
Zigortu nahia adierazten du.
- ezpazauz esan tzuten ordureko, lepue dxango tzut
- lepue dxango tzola esan tzo ezta? Ba, ez fidxetie dako askorik
LIBRE
Erditu. Umea izan.
- antziñe andrak kofradire juten zien libreten
- urek bota dauz, eta arrapaladan erun dauie ospitxalera libreteko
- emagiñek diño, egun gitxi falda datsoz libreteko, laster familidxen beste bat gehidxau izengo gariez!
LIGORRA
Lehor. Siku. Pertsonen izaerari ere aplikatua.
- au okelie dau ligor da eziñ dxe dxan
- benetako ligorra da imientzat, eztotsoie itxitxen kalera urteten be
- ez zaitxez ezan aiñ ligorra, ostantzien bakanik geratu bi zu
- ligortute dauz onek ogidxek
Hitz hau, legor hitzaren aldaera da, baina zentzuz aldatu egiten da. Azkuek ez du jaso forma hau, baina bai D.A.R.k. Honek ere ez du zentzu berbera, seco eta poco fervoroso zentzuaz baizik.
LIKE
Gatzgabe.
- hau zer da ba, agurentzako jatekue, hau jatekue like dau
- like dau jatekue, bota zazu gatza ela?
LIXIE LEZ AZALA KENDU
Gehienetan andrazkoen artean erabilitako esaldia da. Haserretzen direnean egindako mehatxua da.
- entzuten badot beste berba erdi bat esan zule nireitxik, lixie lez azala kenduko tzut
- lixie legez azala kenduko tzola esan batzo, seguru eingo tzona
- lixie lez azala kentzieko asko bi de gero!
LIXIE LEZ IGIRI
Haserrearen ondorioz esaten den mehatxua.
- esaten bastazu geidxau olakorik, lixie lez igiriko zaitxut
- zuk igiri lixie lez? Eztakozu kapazidaderik ori eitxeko
- lixie lez igiri bakarrik ez, azala be laster kenduko lekitzut
LO EIÑ
Egitekoa burutuko denaren zalantzak edo mesfidantza.
- zer pentsaten zu, nik eingo tzutela biarra? Ein lo, lo ein
- arek esan dau gugaz etorko dala eskursiñuen? Lo eitxiedako!
- lo ein, lo, enai mobiko ametik eta, neure lekue da lez, enai mobiko
- nire begire badau esan lo eitxeko, enai dxungo ta
LO TA SATS
Lo sakonean egon.
- gau guztidxen parrandan ibillitxe, gero egun guztidxen lo ta sats
- lo ta sats dau ondiño nire andrie, neuk in bi zan tzatez, errekaduek pe
- domekie etorteko poza okitxen dot lo ta sats eitxeko
LODITXONA
Lodikotea, baina emakumea.
- ze lodi dau ezta? Ez pentsa, loditxonie da baie ez orrenbeste
- benetako loditxonie Miren da, beran dieta eta guzti
- aurtengo misek eztau balidxo mise ezateko, apurtxu bet lodi dau, loditxonie da
LOGURIEK ERRETEN
Logura handia.
- loguriek erreten nau da oire nuen
- balora dakozue, onek ime ternuek loguriek erreten okitxie kalien, onetan orduetan?
LOIDXARTZIKO
Itsasontzietan lanean aritzean erabiltzen duten fraka.
- loidxartzikuek itxi dotez etzien da oraiñ frakak loitxuko dotez
- loidxartziko barridxek ein bi dostazu, onek apurtute dauz te
- orrek loidxartzikuek ondo dauz ondiño
- ama! loidxartziko garbidxek imiñi otzaran baporera eruteko
Hitz honen konposizioa, loia artzekoa da.
loia artzeko → loidxe artziko → loidxartziko.
Izen bihurturik agertzen da.
LOIDXE
Etxabea. Itsasontzien tresneria guztia gordetzen den lekua.
- loidxen sartun bide artie; aurreitxik imin bide arratoien benenue
- loidxeko giltze mutilleri eskatu
- ikusi loidxen badauz bi duzen otzarak
- patroiek esan dau neskatillek dxuteko loidxie garbitxuten
Azkuek Mundakarako jartzen du hitz hau, baina Bermeon oso normala da hitz hori.
LOIORRA
Arin edo berez zikintzen dena.
- eskatza zuridxe imingo dozule? Eztakixu zuridxe loiorra dala?
- kolore argidxek danak tiez loiorrak
- neuk dakotez fraka batzuk total loiorrak dizenak, da ez tiez argidxek gero
LOKUKO
Lo laburra. Mandoaren loa deritzona.
- banue oire lokuko bat eitxen
- ara, kantsata nau, baie lokuko bat eitxen badot barridxe lez geratuko nai
- igual da goidxe badator be, ni ez nue lokukue ein barik
Azkuek jaso du hitz hau, baina zentzua sueño ligero da eta Bermeon denbora laburreko loari dagokio, beraz ordu laurdeneko loa gogorra izan daiteke. Erabilera zabala dauka.
LORO / UE
Kuxkuxero. Begiluze.
- an dau a lorue, laster dxungo da esaten non egon garizen
- ontxek pe bentanako lorue aur dau, eztau orrek dxakin bako gauzerik
- zu, lorue, zer zauz begire ba?
LOSA / IE
Espaloia.
- losien eskiñie dxo ta burue igiri dau
- losa ganera idxen, kotxiek atrapa barik
- losa barridxek imitzen dauz kale guztidxetan
- saka ein tso ta losa ganera dxeusi de, konorte barik
- losatik ez urten ezetarako be
LOSUMUSTUEN
Erdi lo.
- losumustuen dxun nai kumunera ta ormie dxo dot
- goixetik dxo dost erlojuek, da kalera be losumustuen urten dot
- losumustuen banau be, eztot entzuten ezer
- plaidxen be lo eitxen dauie arek, da gero losumustuen dxuten diez uretara, ganien dakoien enpanadie kentziko
LOTAN-LOTAN
Lozorroan.
- lotan-lotan on garizen bertan estaziñuen trenak urten arte
- ziñera dxuen da zantarra ezan dalez, lotan-lotan bertan tentelak lez on garizen
LOTSA
Errespetua.
- zelako lotsie da emoten tsuena zuei amak eta aitzek
- lotsa bako bat da, edukaziño bakue, eztaki non zer ein bidauen be
- eskolan ze lotsa emoten tsoien eztai nik
- lotsa galduiko imiek, edozelan kontestaten amari!
Azkuek ez du jaso definizio honetaz, baina bai D.A.R.k lotsa hitzaren VII. definizioan, Bermeori dagokiola esanez.
LOTU
Gelditu. Geratu.
- txoridxe arbolien errama baten lotu da
- ez lotu or, dxun ein bi du te
- badaitx, ara bazuez bertan lotuko zarana
- iñon lotu barik dxuen etzera
- kotxie ezta lotzien Bilborarte
Azkuek jaso du hitz hau, erabilera murritzaz bada ere, baina ez du Bermeo aipatzen, bai, ostera, Mundaka eta Gernika. Bermeon, ordea, geratu edo gelditu erabiltzen badira ere, horien ordez lotu erabiltzea da normalena.
LUKIDXE
Azeria.
- Almiken Jontxun etxetik lukidxek ibiltzen diez olluek topaten
LUMETXA
Normalean arropetan geratzen diren ileak.
- lumetxaz beterik dakot berau jersie, eztaitx noren onduen egon naien
- lumetxak kentzieko eztau ezer ba
- nik okiñ dxot aulako zepillo garratz bat lumetxak kentzieko balidxo zan dauena
LUPUE BAIÑO GAZIDXAU
Oso gazi.
- eurek antxobak lupue baiño gazidxau on dizelez, gero urek edaten eidxo
- makallue be batzutan lupue lez oten da, baie dxan eitxen du
LURRIEN IKUSI BE EZTIZENAK EITXEN
Oso txikiak.
- zelako piperrak dakozuz ba, lurrien ikusi be eztizenak eitxen
- ime txarri guztidxek, lurrien ikusi be eztizenak eitxen, aurrek dabiltzuz kotxiekaz
LUZE ME TA BISTOSUE
Luzea, mehea eta dirdaitsua, baina nabarmena. Edozertan erabilia, bana pertsonekin ere. Gauza edo pertsonak meheak direla, eta askotan fruitu edo onura gabekoak adierazteko erabilia.
- kotxie luze me ta bistosue, baie korriten alijandro
- sagar arbolie luze meie ta bistosue, baie sagarrik ez
- ze argala da ori mutille. Bai, luze me ta bistosue
LUZIDU
Behar bezain besterako eman.
- ainbeste diro paga ta luzidu be ez okeliek
- diro pillo bat pagaiko eraztunek luzidu be eztau eitxen
- aitxen partilliek luzidu bez, auri da pasaten dana
- gauze gitxi erositxe be asko luziten dau
Gaztelerazko lucir aditzetik hartua da eta aditz funtzioa betetzen du, zentzua berdina ez bada ere.
lucir → luzir + du → luzidu.
LUZIEN
Ur azpitik igerian.
- nik, luzien Izarorarte uger
- txo, afronto, zuk luzien ronpiolaserarte bez
- konkurso bat eingu zeiñek obien luzien
LUZIMENTO / UE
Behar bezain besterako eman. Izen funtzioan agertzen da.
- onek diruek eztako luzimento andirik
- orrek zapatak luzimento andikuek tiez
- luzimentoko belarrikuek erosi arren, eztotez imitxen
lucir → luzir + -miento (gaztelerazko atzizkia) → luzimento eman du.