Bermiotarra

N

NAIDXE

Elurbustia.

NAGIDXEK ATARA

Normalean ohetik jeiki eta gero besoak luzatzeari esaten zaio, askotan aharrausiarekin batera egiten da.

NASKILLIE

Esaten duenarekin jendea nahasten duen pertsona.

NASTA

Kutsatu da kasu honetan. Nahasi.

Aditzaren funtzioaz agertzen da hitz hau.

NASTAFARREIDXE

Barizela. Astanafarreria.

NASTATA

Nahastuta.

Kasu honetan moduzko adberbioasen funtzioa betetzen du.

NASTE / IE

Nahastea. Endredoa.

Forma hau hiztegietan baino ez da agertzen, baina esanahia pixka bat aldatuta.

NASTERO / A / UE / IE

Nahasteetan eta endredoetan sartzen dena.

Kasu bonetan adjektibo funtzioa betetun du.

NEGAR BATEN

Negarretan blai.

NEGAR DA BARRE TXIXE BOLUE

Era berean negar eta barre egiten denean.

NEGARLANTRUEK

Negarrak.

Hitz konposatu honen bigarren osagaia lantru. Badirudi gaztelerazko llanto hitzetik datorrela, baina nola eboluzionatu du?

NEGARZIÑUEK

Negar-zeinuka.

Azkuek negarziñuka jaso du fingiendo llanto zentzuaz.

NESKATILLIE

Itsasontzietan lan egiten duen emakumea.

NEURIE BE ENAI

Erabat ahulduta.

NIAZKUE EIÑ DXAU

Betiko haserretu.

NOIXONOIX

Noiz edo noiz. Bazen garaia! Exklamaziozkoa izaten da askotan.

NOKIETA

Gaztelerazko noqueado-tik dator.

NOKURE

Ugari. Kantitatea. Edonoretazat.

nork guranok gurenokure. Leherkari bietatik ozena erortzen da gorraren mesedetan. Dardarkaria ere jausi egiten da.

NONGUE DA BERA!

Esaldi hau peioratiboan erabiltzen da.

NONZERBARRI

Kuxkuxero. Begiluze. Nontzerberri.

Azkuek ez du jaso, ez eta D.A.R.k ere; baina P.M.k eta Kintanak nonzerberri jaso dute. Beraz ez bizkaierazko forma.

NOPAITXE

Norbait.

norbaitnopaitnopaitxe.

NOPAITXEN

Nonbait.

Hitzaren eboluzioa goikoaren antzekoa izan da.

nonbaitennopaitennopaitxen.

NOPERA

Norbera.

Hitz honen aldaketa fonetikoak ere nopaitxe-ren antzekoak izan dira.

NORA EZTALA / EZTIELA

Eta gainera…

NOREZ

Kontrara.

NOREZKO / UE

Kontrara edo korrontearen kontra dabilena.

NOTAKI BOTAKI!

Nork daki? Botakik.