Bermiotarra

O

OBALEKIXU

Hori da onena! Zer hobeto!

OBRAMENTUE

Kaka.

ODOL BAKO

Energia gabeko pertsona. Koldarra.

ODOL GOZOKUE

Gauza txar guztiak lepo gainera jaustea (figuratiboan).

ODOLA BALIDXO

Oso garestia.

ODOLAK BURURE IDXEN

Zenetik irtenda.

ODOLAK ENBERENA

Disgustu handiaz odola pozoitu. Konparazioan.

ODOLAK KORRIDU

Figuratiboan, iskanbilak sortu.

ODOLBATUNE

Ubeldura. Odolbatu.

ODOLEKUE

Senidekoa. Ahaidea.

OIDXELETAKOA

Hileetako umea, txikia.

Oihal edo troxan dagoen umea izango da. Batzuetan oidxeleko erabiltzen da.

OIDXEZ!

Harridura, galdezka edo zalantzazko oihu bat da: ohi, ote…

Azkuek probablemente zentzuaz jaso du D A R.k por lo visto zentzuaz eta biek jartzen dute Mundakarako.

OILLARGITA

Oilartuta.

Gauza kuriosoa gertatzen da hitz honekin, oilar maskulinoa izanik, gaztelerazko gallito-ren azken silaba biak hartuz gero, femeninoa egiteko a sartu zaio. Hala ere, gizonezkoei eta emakumezkoei aplikatzen zaie.

OILLARRAN BEGIDXE

Oso garbi. Oso fresko (arraina)

OINGUTAN

Oraingoan.

Hitz hau pluraleko forman eraiki da:

oraingoetanoingoetanoingutan.

Bermeon, orain* eta oin alternantzian erabiltzen dira, erdizka erabiltzen direla biak esan genezake, kasu honetan, laburrena aukeratu dugu.

OJA BIKO LIBRUE

Emakumeen alua definitzeko dauden hitzetariko beste bat.

OKASINTE

Iskanbilak sortzen dituen pertsona.

Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k Bermeokoa dela esanez eta Ortuzarren Oroigarriak liburuko aipamen bat azalduz.

OKASIÑUE

Iskanbila.

Ez du zerikusirik gaztelerazko ocasión hitzarekin. Okasinte hitza hemendik sortu da.

OKASIÑUEN MAMARRUE

Zeharo nahastero / a.

OKELA TXIKITXUEK

Iskanbila gogorrak.

OKERREKO BEGIDXEGAZ BEITU

Gorrotoaz, mesprezuz edo begi txarrez begiratu.

OKERREKO SAMATIK

Kontrako eztarritik, zulotik sartu. Figuratiboan, berbak sartu kontrako zulotik.

OKINTSUE

Aberatsa. Diruduna.

OLA

Egurra.

OLAKO MARKARIK

Harridurazko esaldia da.

OLAKUN BI

Hori bai pentsa!

OLAKUNBI

Bai, bai! Horretan egon!

olakoan biolakuen biolakunbi.

OLLUN POPAK

Hotzak edo ikarak eragindako oilo ipurdiak.

Hitz honen bigarren osagaiak, popa-k, ipurdia esan nahi du Bermeoko hizkeran. Beraz oiloaren ipurdiak izango litzateke literalki.

ONDO EIN

Gabonetan zorionak emateko modua da.

ONDO EIN BADAU ONDO TOPAKO DAU

Esaldi hau dagoen dagoenean erabiltzen da, hau da, ez du beste zentzurik.

ONDOKARRIDXE

Igerian aritzean, beste batek burua uretan barruan sartzea.

Hitz konposatua da eta ondo eta harri dira osagaiak.

ONDUE DXOTA

  1. Diru barik.
  1. Animu barik.

ONDUSTE / IE

Ondo egiten den ustean.

ondo usteanondusteanondustien.

ONURE BARIK

Jatekoak zaporerik edo behar duena ez daukanean.

OPUAL

Bikaina. Oso gozoa. Ederto dagoena.

Frantzeseko au poil, esamoldetik dator, Frantziara erbesteratu zirenak hartutakoa, eta bueltatzerakoan erabilia.

ORBELA BAÑO SIKUAU

Sikua. Gogorra.

ORBELA LEZ

Sikua. Gogorra. Konparazioan erabiltzen da.

ORDIDXE

Mozkorra.

ORDIRIK

Mozkorrik.

ORI DONA MASKETU!

Hori da aurpegia!

ORIDXO MERKIE BAIÑO LARRIDXAUE

Oso nazkagarria.

ORIDXO MERKIE LAKUE

Txaplata antzekoa. Aspergarria.

ORKO MORKO

Pertsona dorpea.

ORMIEGAZ BAT

Mehatxua. Jipoiaren iragarkia.

ORMIEGAZ TRINKE

Mehatxua. Jipoiaren iragarkia.

ORMIRI BERBA

Bakarrik berbetan. Aurrean dagoenak arreta ez jartzea.

ORRANTZ ORRANTZ!!!

Mesprezuzko oihua da.

ORREGAZ EZTAU MARIDXERIK

Ez dagoela irabazirik edo zereginik.

ORRERI BELAKABU

Pertsona batekin deseroso zaudenean, alde egiteko esaten den esamoldea.

ORROTZETIK ARAKUE

Berri-berria dela adierazteko, baina edozer izan daiteke.

ORTIK ORRANTZ!

Berri-berria dela adierazteko, baina edozer izan daiteke.

OSALIE

Abereen jatekoa. Gaur egun ez da egingo, baina konparazioan erabiltzen da.

Azkuek jaso du hitz hau, baina esanahia nolabait ezberdina da.

OSKA

Trangoa. Harria.

Azkuek, zentzu honetaz, Bermeoko hitza bezala jaso du.

OSKA OSKOLA

Emakumearen alua. Oskola gaztaina edo arbolaren azala bada ere, kasu honetan hori definitzeko erabili izan da.

Arraroa bada ere, kasu honetan, hitza dagoen dagoenean agertzen da, ezetariko aldakuntza fonetikorik gabe.

OSKILLE

Oso txikia. Eskasa.

Azkuek beste zentzu batez jaso du hitz hau.

OSOSOKO SANTUE

Geldi dagoen pertsona.

OSPAS

Haserretzen denean berba hau esaten da.

Beharbada gaztelerazko largo adierazteko erabiltzen den ospa esanahia izango da oinarria, baina ez da segurua.

OSTENTADA/ IE

Harroputza. Erakuspena ematea gustatzen zaiona.

Gazteterako ostentar, hacer gala de grandezas hartu da literalki.

OSTI BI TXE ERDIGAZ

Oso azkar.

OSTIDXE ATARA

Jipoi ederra eman, baina ez bakarrik kolpeka, berbaz ere bai.

OSTIDXE LAKUE

Oso ona edo oso txarra.

OSTIDXE LEZ

Oso ona. Dena ondo.

OSTIDXEK ETA BI AMABI

Ostia! Kaka zaharra!

OTORNUE

Urteurreneko hiletak.

OTSEKO BATEN

Sarri.

OTSIEN OTSIEN

Txitean-pitean, sarri.

OTXITO

Hagin handi. Hitz hau berria da. Hagin handiak zeuzkan pertsonai bat izan zen herrian, gure Purden, alias Otxito, oso ospetsua eta herrikoia gainera, eta hau hil zenean, orain urte batzuk, hagin handiak dauzkan edozeini aplikatzen zaio.

OTXOLUE / IE

Begibakar. Begi-oker.

Azken bi esaldi hauek adberbio funtzioa betetzen dute.

OTZAKILLE

Beti hotz dena.

Konposizioan otza hitzak -kill atzizkia hartu du.

OTZIKARA

Ezpainetako ekzema.

Ez da hitzaren zentzu konkretuan erabiltzen. Hala ere, badirudi gaztelerazko frio-tik hartu dela zentzua: tengo un frio en los labios.

OTZUE

Gizon oso galanta.

Ez dakigu zergatik egiten den konparaketa hori. Gainera, Bermeon, otzo gaztelerazko oso da. Beharbada gaztelerazko esaldia kontutan hartuta egingo zen.

OTZO BABASTUE

Gizon lodia.

OZALIE

Txarriaren janaria.