Bermiotarra

P

PAIDADIE

Eskertzea. Ordainketa.

PAISAN / O

Lagun arteko deigarri bat.

Gaztelerazko paisano zuzen zuzenean sartu da.

PALPAL

Abiadura txikian. Trankil. Arrantzale terminoa da, baina herrian asko erabiltzen da.

PANTALONAK

Kuleroak.

Gaztelerazko pantalón nola sartu den esanahi horretaz ez da erraza jakitea. Hala ere analogiaz egin dela argi dago.

PAÑUE

Toalla.

PAPARDUEN ARPIDXE

Kokolo aurpegia.

PAPAU / E

Kokolo. Tonto.

Azkuek Mundakarako jartzen du bere hiztegian.

PAPEL BAKO MORROIE

Argia ez den gizona.

PAPELADIE

Komedia. Itxura ematan.

PAPELAN GARBITXASUNEK

Administrazioko era guztietako paperen tramitazioa bideratzea. Batez ere, herentzia eta horrelakoei dagozkienak.

PAPO / UE

Masaila.

Bermeon masaila definitzeko erabiltzen den hitz bakarra dugu.

PAPOLODI

Masail mamitsuak daukana.

PAPUEK BIDXORTU

Amak seme-alabei botatzen dien mehatxua.

PAPUEK DXAN

Agirika egin. Jotzeko mehatxua.

PAPUSIA

Agirika egin. Jotzeko mehatxua.

PARA

Jarri (pertsona).

Gaztelerazko parar = detener aditza hartu da zentzu honetaz erabiltzeko.

PARAUE

Energia gabeko pertsona. Mugitzen ez dena.

PARISTE

Tontakeriak egitea. Keinu nabarmenak.

Hitz honen beste aldaera bat paristadak da, baina gutxiago erabiltzen da.

PARISTOSO / A

Tontakeriak egiten dituena. Keinu nabarmenak egiten dituena.

PARLAMENTA

Oso txarra.

PARTILLE/ IE

Arrantzaleen arteko diru banaketa edo irabaziak.

PASADAN

Pasatzean. Igarotzean.

PASADIE EMON

Bota. Kaka saltzera bota. Amaitu.

PASAIZO

Pasadizua. Gertatutakoa.

Azkuek ez du jaso eta berriz, ere, T. Etxebarriaren Léxico de Arrate aipatzen du D.A.R.k Bermeoko hitz bat azaltzeko. Gaztelerazko pasaje = trozo de un libro tik sartuko zen seguru aski.

PASIDE

Paseo. Buelta.

Gaztelerazko paseo hitza eta -ada atzizkia elkartu dira. paseo + adapaseadopasiadapasidapaside. Esan beharra dago pasiadie ere esaten dela.

PASIÑUE

Hainbeste… bait…

Gaztelerazko pasión erabili da eta hitza pertsonei badagokie ere, euskaraz gauzei aplikatzen zaie.

PASMA

Janariak usteldu.

Hiztegietan gangrena esanahia dauka.

PATENTIE

Itsasontziari azpian ematen zaion pintura belarra ez egiteko, berezia uraren barrurako.

PEGA

Kutsatu.

Gaztelerazko pegar = contagiar hitzetik zuzenean hartua.

PEKUE

Susmoa. Errezeloa.

PELENKAK

Berna argalak.

Pelenkak, aspalditik, karnatarako erabiltzen diren txibia zati meheak dira. Analogiaz berna argalak deskribatzeko erabili da.

PELLIKADA

Borroka. Elkar joka.

Gaztelerazko pelea hitza hartu da hitz honen oinanitzat:

pelea + -ada atzizkia → peleada.

adakadapelekadapelikadapellikada.

PELLIKAN

Borrokan.

Pellikada bezala atzizki batez aldatu da, baina oraingoan moduzko adherbioa egiteko -ka atzizkia erabili da.

pelea + kapeleakapeliakapellika.

Eta normala den bezala, azkenean n sudurkaria jarri zaio.

PENAS

Txano. Neketsu.

Gaztelerazko a duras penas-etik, azken hitza hartu da.

PENAS PENASKA

Oso txarto. Neketsu.

PENASIDADE / IE

Estutasunak.

PENDEJO / A

Ergela.

Gaztelerazko pendejo = hombre pusilánime da formaz, baina esanahia ezberdina da eta gainera, emakumezkoetan ere erabilia.

PENTZURE

Konfiantza izan. Eusten.

PEPE EIÑ DXE

Inolako arazo barik bizi.

PEPIÑO

Pailazoa. Baina zentzu peioratiboan txotxongiloa.

PEPIÑUE / LEZ / LAKUE

Pailazoa. Peioratiboan gehienetan, argala eta itxura gabeko pertsona denean, baina nabarmen jantzitakoa ere bai.

PERKILLO / UE

Kopeta-ilea.

flequilloplekilloprekilloperkillo.

Horren parean ferkillo ere erabiltzen da, baina gaur egun, gehiago entzuten da erdarazko flekillue.

PEROZTUTE

Zenetik irten, umeak batez ere.

PERRETXIKU LAKUE

Oso garbia.

PERRETXIKU LEZ

Oso garbi.

PETXUEK

Zama, karga ekonomikoak.

PIE

Neurria. Hitz hau, hitz egiterakoan, azentuan nabarmentzen da.

PIKOTERO / A

Mihiluze.

PINGUE

Oso txikia. Gainera peioratiboan erabiltzen da.

PINPIRIN PANPARAN

Finolatzen ibiltzea. Guk, pinpirin hitzari panparan gehitzen diogu eufoniagatik edo.

PINTORERUE

Pintore.

Seguru aski gaztelerazko pinturero hitza hartu da nahiz eta honen esanahia guztiz ezberdina izan.

PIÑUEN AZPIKO IDIE

Pertsona hazi denean esaten zaio.

Mañuko esamoldea da, idie berba iratzea da (helecho).

PIPERGAZTELAKUE

Piperbeltza.

Uste dugu, garai batean espezia hau gaztelatik ekartzen zutelako dela.

PIPETOI

Pipa. Dupa.

Gaztelerazko pipa hitzari -toi atzizkia erantzi zaio handitasuna adierazteko.

pipa + toipipatoipipetoi.

PIPIRRIÑUE

Oso txikiak.

PIPITXE / IE

Kuxkuxero.

PIRRI / DXE

Oso txikiak. Umeei bakarrik aplikatua.

Ez du D.A.E.k jaso duen hitzaren zentzua, honek puntilloso, cascarrabias zentzuaz jaso baitu. Eta guk ere jaso dugu zentzu horretaz, baina beste berba bat erantzita: kakapirridxe hain zuzen.

PIRRISTADA / IE

Kantitate txikia. Baina beti likidoa edo kaka arina.

PITXARROSA

Marrazo familiako arraina. Baina konparazioan, pertsonei aplikatzen zaie, batez ere koloreagatik, eta beti emakumezkoei.

pintarrojapitxarrosa.

PITXIKE PITXIKE

Zatika-zatika. Apurka-apurka.

PITXOI / NA / IE

Mezprezuz, burlaz edo irain txiki baten moduan erabiltzen da. Gizon edo emakumea izan daiteke.

Gaztelerazko pichón erabiltzen da adjektibo bat sortzeko.

PITXUKEI / DXEK

Txikikeriak, balio gutxiko gauzak.

PIZKAZURRE

Fruta-hezurra da. Baina pertsona edo gauza oso txikiak definitzeko erabiltzen da.

Fruituen hezurra, pizkazurra erabili da txikitasuna adierazteko.

PIZTOJA

Irainezko berba da.

PLA EITZEKO PATATIE

Pertsona oso lasaia.

PLAMIKIE

Panpina.

Gaur egun muñekue / ie gehiago ezaten da, adinekoetan bakarrik entzuten delarik plamika.

PLANDU

Lisatu. Leundu.

PLANTA

Jarri.

PLASTANGA

Aurpegi biribila eta betea duena.

PLASTAZO

Aurpegiko gogorra. Zartada.

Hitz honen konpozaketa plast onomatopeiazkoa eta -zo atzizkiak osatzen dute.

PLATUXA

Oso zapala den arraina da gaztelerazko platija deritzona, baina konparazioan, edozer gauza zapal definitzeko erabilia.

PLAUST EIÑDXE

Bertan behera utzita.

PLEGAZIÑUE

Igurtzidura. Alkoholaz gorputza igurtzi.

Ez dakigu nondik sar zitekeen hitz hau, gaztelaniatik dirudi baina ez da ziurra.

PLEITXE

Pleita. Gaztelerazko flete hitzetik sartua, negozioei buruz edo hauek egiteko aukerari buruzko edozer izan daiteke.

Bermeon sarri entzun izan da gaztelerazko esaldi hau:

Palankako nesken ahoan jarrita. Seguraski hortik sartu da, nahiz eta itsasoari dagokion hitza izan.

PLISTADA / IE

Aurpegikoa, baina ez hain gogorra.

Hitz hau plist onomatopeiazkoa eta -ada atzizkiak konposatzen dute. Plastazo hitzaren aldaera da eta erabilera berdintsua daukate. Badago azken aldaera bat, nahiko erabilia den plistazue. Hau ere goikoen parean jarri behar da.

POLITXO

Polito. Baina tonua beti izaten da mezprezu, arbuiatzeko edo gaitzezteko.

POLITXO EMOTEN TSU!

Lelo moduen erabiltzen da, eta egoera ezberdinetan. Kritika moduan.

POLIZIKO / UE

Polizia.

Adinekoen artean bakarrik entzuten da, baina merezi du gehiago erabiltzea, gaztelerazko policía asko sartuta baitago.

POLIZTU

Politu.

Hitz hau, tu partizipioa hartuz gero, aditz bihurtu da.

polit + tupolitupoliztu. Kasu honetan z bat desarroilatu da. Eta ez ote da askoz ere politagoa azken hau?

POLONTIEN

Ur gehiegi edukitzea jatekoak.

POPA ARIÑE

Pertsona arina, mugikorra.

POPA KAKA

Irain txiki bat.

POPA / IE

Itsasontziaren popa. Analogiaz ipurdia adierazteko erabilia.

Askotan gertatzen den bezala itsas giroko hitza erabili da, nahiz eta, kasu honetan, erdarazko hitz bat izan. Auzoetan ez da erabiltzen termino hau, baina herrian eperdi baino gehiago erabiltzen da.

POPADAN / IEN

Abiadan. Itsasontzia ere horrela joaten da haize handia dagoenean, honi popa emanda.

POPAGANIE

Itsasontziaren atzeko aldea.

POPAIXE / IE

Atzetik joten duenean haizeak.

POPAZGORA

Ipurdiz gora.

POPERTZA

  1. Derrigorrez.

por fuerzapoperzapopertza.

  1. Gutxietsi. Mezprezatu.

por fuerza + koporfuerzakopoperzakopopertzako.

Koldo Izagirrek bere Lokuzioetan popuertzakoa jartzen du eta lehenengoko esanahia bakarrik jasotzen du.

POPIE BE ERRE

Gauza bat lortzeko edozer egin.

POPIE ERREIDXEZ

Azkar, arin joan gauza baten atzean.

PORRATIBUE

Dagokion kantitatea. (dirua)

Hipotesi bat erabiliz, latinezko portio-oniz = parte, porción edo pro portione = proporción hitzetik etor daiteke.

proponioneporrationeaporratiboaporratibue.

Beraz, dardarkarien metatesia gertatu ondoren, leherkati hoskabea erori eta leherkari hostuna eta a bokalea garatu dira.

PORTADIE / UE

Ondo portatzen dena.

POTESTADE / LE

Energia. Indarra.

Gaztelerazko potestad = poder hitza hartu da, baina zentzu zabalagoan erabilita.

POTORRUE

Uherroi (txoria). Baina konparazioan r ordez g ahoskatzen duten pertsonak definitzeko erabillzen da. Gainera esan ere honela egiten da: potogue.

POTOZORRI / OXE

Oso txikia. Dezpektiboki erabilia.

Hitz honen konposizioa potro eta zorri hitzek osatzen dute.

POTOZORRIKEIDXEK

Txikikeriak. Inuzentekeriak.

POTROKILLO

apurrek bezala legatzaren tripoilak dira.

Hitz hau potro eta -killo atzizkiaz osatzen da: potro + killopotrokillo.

POTROSO / UE

Zorte handiko pertsona.

Ikuzten denez, emakumea ere izan daiteke potrosa nahiz eta potrorik ez eduki.

POTRUEK

Barrabilak. Gaur egun nahiko zabal erabiltzen den berba da. Baina ez garai baten. Azkuek jaso du bere hiztegian eta Ondarrun eta Lekeition kokatzen du hitza. Baina Bermeon asko esaten den frogarik asko dago. Lhandek ere jaso du lapurtera euskalkian. Badirudi kostako herrietan erabiltzen dela.

POTXERA

Kordel fina.

Azkuek jaso du bere hiztegian, Ondarroa, Lekeitio eta Bermeoko hitza dela esanez.

POTXOLA / IE

Alua.

POTXOLIÑIE

Alua, baina diminutiboan.

POTXORROSKILLE

Ezgauza. Sibaritaren jatekoak.

POZARREN

Pozik. Alai.

Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k Añibarroren zita bat aipatuz. Bermeon ez da erabili beste hitzik hori adierazteko oraintsu arte. Gazteen artean pozik ere entzuten da.

POZTIXOZKO / UE

Indargeak. Oinarri gabekoa Bizitasun gabekoa.

Kasu honetan adjektibo funtzioa dauka.

POZTIXUEN

Ahul. Indarge.

Gaztelerazko postizo dirudi, baina formaz berdina izan arren esanahi ezberdina da.

PRESTUE

Presio-lapikoa.

Lapiko hauek irten zirenean, euretariko baten izena presto izan zen eta ordutik hona, lapiko guztiak dira prestue.

PRIJIDUKIDXEK

Frijituki.

Batzuetan gertatzen den moduan fp egin da. Gero aldaketa fonetiken eraginez, beste itxura bat hartu du hitzak.

PROPORTZIÑUE

Aukera. Proposamena.

Ez du zerikusirik gaztelerazko proporción hitzarekin.

PULPERO

Despektiboki erabilia. Leku guztietan egon nahi duen pertsona. Mugikorra. Urduria.

PUNTADA

Zeiharresana. Zirikada. Puntada.

Seguru aski punta = puya gaztelerazko hitza izango da hitz honen forma eta esanahiaren oinarria.

PUNTXETA

Puntzeta. Konparazioan erabilia.

Azkuek, punzón, bayoneta eta estoque zentzuaz jaso du.

PURGATOIDXOKO ARIMIE LEZ

Itxaroten.

PURUZ

…ren indarrez.

Gaztelerazko de puro… horren zentzua eta hitza ere bera hartu du. Edutezko genitiboarekin erabiltzen da.

PUSTILLE

Burbuila. Puspulo.

Hitz honen jatorria puztu = inflar, hinchar izango da eta pustila Azkuek jaso duen bezala. Honek jasotakoa bigarren definizioari dagokio.

PUTEMIÑE

Putaren mihia. Gozoa. Engainagarria.

PUTETZIE

Desordenua.

PUTXANTXA

Salmentarako leku txiki bat. Txiringitoa.

PUTXIE LEZ

Bigun (janaria).

PUXIKERO / UE

Buruhandiak. Buruhandiek puxika eramaten dutenez, puxikero deitzen zaie.

PUZKADAKA

Puzka. Haserre.

Kasu honetan, puzka hitzari gutxi iritzita, -ada eta -ka atzizkiak erantzi zaizkio.