Bermiotarra

R

RITA SERRAPOLLERIÑE DXUEN

Artaburuak jorratzera edo pikutara bidali.

Bermeon Rita serrapollerie esaten zioten andra bat bizi zen. Benetan zeukan Rita izena eta egiatan saltzen zituen serrapollerak -gaztelerazko cierres-. Adinekoa zen hil zenean, laurogei bat urte bai; eta nahiko bizartsua. Gaztelerazko vete donde Rita la pollera esaldia Bermeotik kanpo esaten bada ere, hemengo esaldi honek hau du jatorria: Latino Amerikan pollera gona da, hortik cierra pollera. Guk hori hartu dugula? Agian.

ROTAZIÑO BAKO GIRASOLA

Pertsona alperra.

RUSIAKO TXARRIDXE

Aurpegi dorpea edo txerri antza daukana.