S
SAKA
Bultza egin.
- saka barrure orreri kajoieri
- arek mutillek saka dost
- ba saka tsuneri plastazo bat emon biar
- saka eiñdxe, danak sartzien diez
Ia beti erabiltzen da partizipiorik gabe. Hala ere, noizbehinka ten partizipioa hartzen du.
Hitz honen esanahia honetara bakarrik mugatzen da, ez du beste zentzurik.
SAKADIZ / EZ
Txankleta moduan erabilitako zapatak, zapatilak, eta abar.
- zapata guztidxek dakoz deformata sakadiez ibilltxen
- oiñetako guztidxek erabiltzen txuz sakadiez
SAKAMANTAK
Soinekoak soinekoen gainean janztea. Edozer jartzea soinean.
- sakamantaz beteta due beti, berorik pe eztau asmaten
- alabatxi, kantsata nau gero zeure sakamantak garbiten
SAKASTA
Troka. Sakana.
- a baserridxe sakasta baten dau
- kotxie sakasta batera dxeusi de, da ondiño bertan dau
- an on gariez sakastatik eziñ urten
SAKIE ATARA
Sakea ateratzea pilotari badagokio ere, kasu honetan indarra edo bultzada erabiltzea suposatu beharko luke. Baina esaldien zentzuari begiratuta nolabaiteko diferentzia agertzen da. Esaterako:
- itxosue gogor dator, sakie ataten dau atxetan
- baporien guzenien da itxosue badau, sakie ataten dosku
Baina jatekoari Sakea aterako diogula esaten badugu:
- gaur sakie atako tzat langostiri txe karramarueri
- ez ein kasurik iñori, sakie atara biar tsagu dxatekuri txe
Beraz, kasu askotan gertatzen den moduan, esaldia eta esanahia ez dira etortzen bat.
SAKUSTE
Sakosta.
- an, bertan on da, sakuste baten botata
- aur dakozuz erropa danak sakusten sartunde
- sakuste baten makurtute on da denpora guztidxen, euridxe lotu arte
- or sakusten dakozuzen gauzek atara kanpora
Azkuek, sakosta eta zakoste hitzak jaso ditu, baina Bermeon, hitz honen esanahia askoz ere zabalagoa da.
SALIDE / IE
Irteera. Era guztietakoak.
- noiz dakoie baporak salidie ba?
- eztauie esan ondiño noiz ezango dan salidie
- gure nekatuek astien salide bi baiño eztakoz, etudidxe ein bidau te
SALISTRIE
Kresala.
- ezpanak pe erreta dakotez salistriegaz
- gure gixonak arpeidxe ekarten dau erreta salistriegaz
SALTAMATXIÑUE
Matxinsaltoa.
- gute iMilek saltamatxiñuek ekar dostez etzera
- da non ekar tzuz ba saltamatxiñuek?
- otille baten sartunde, lau saltamatxiño
SALTSA / IE
- Saltsa. Endredoa.
- saltsie armaten artistie da
- saltsatan sartzien da, ta gero eziñ dxau urten
- zuk zeuk arma zu saltsie, da gero zeure burue libre
- saltsie gure bazu, dxuen aurreko tabemara an topako zu te
- Katarroa edo hotzituta egoteak dakarren mukiei esaten zaie.
- Dakoten katarruegaz surretik dakot saltsie daidxola!
Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k. Honek beste zentzu batez jaso du.
SALTSA DANATAKO PEREJILLE
Beti arazoetan egoten den pertsona.
- ikastolako saltsa danatako perejille da Iban
- saltsa danatako perejille dok hori, ta oin kartzelan
- horrek morroiek txarto akabako dau, saltsa dabatako perejille da ta
SALTSAIDXO / UE
1.- Itsaskia.
- saltsaidxotxue onda ta eziñ ezanda arterik bota
- saltsaidxue dauela be arraiñek atrapaten dauie
2.- Bronkioak kargatuta.
- bularrien dakoten saltsaidxue eztaitx zek kenduko dauen
- ori saltsaidxue kentzieko esnie mielagaz artun bi zu
SALTSERO / UE / IE
Saltsa guztietan sartzen den pertsona.
- dxun be ez eiñ orregaz, saltsero utse da
- zure lagune baiño saltseruaurik eztau erri guztidxen
- beran ama be saltserie da ta zer gu zu bera ezatie ba
Hitz honek -ro gaztelerazko atzizkia hartu du.
saltsa + ro → saltsero.
SAMAKAKA
Ahots erlasma duena.
- zu samakaka, auna erdu, da obeto ein berba
- samakakien boza dako lez, ez dxatzo enteniten
- aspaldidxon dakot au samakakie,ez dxast kentzien ezegaz be
SAMAKO AZURRERARTE
Gogaituta. Nazkatuta.
- arek imiek samako azurrerarte nako, eztozt dxaten ezebe
- azkanien samako azurrerarte akaba dot euren inuzentekeidxek entzuten
SAMIE URRUTU
Aldarrika sama urratu.
- samie be urrutute dakot berari deike
- baie gortute zauziela? Dei txe dei nabill, samie urrututen
- ariñ urrututen dxatzu zuri samie
SAN SANIEN LO
Lasai lo.
- san sanien on da lo eta itxi eiñ dxot bertan
- gure imiek beti eitxen dost lo san sanien
SANBLAZINTXE / IE
Ukabilkada. Kolpea. Ostia.
- zelako, sanblazintxie emon tso ba, agiñek pe gora-goraka
- sanblazintxie artun de etor diez itxosotik
- emoten tsuten sanblazintxiegaz konta be ezu eingo
- sanblazintxie emon barik enai geraruko
Nola sustraitu den hitz hau ez dago susmorik ere. Hitzaren konposizioan hiru elementu sartu dira: San Blas + zinta → sanblazinta → sanblazintxe.
SANDXE / IE
Txanda.
- sandxen on nai baie eztot atrapa ezer
- neuretzako be gorde sandxie, alan ariñau ein gu
- zure sandxie aillegaten danien abixe
- noiz da zure sandxie ba?Aurren gixonan atzetik
Azkuek sanja jaso du, eta Ondarrun eta Lekeition jartzen du hitz hau, baina Bermeon ere oso erabilia da, besterik ez baita ezagutzen hori adierazteko. Lhandek frantseseko change bezala jaso du.
SANTO / UEK
Liburu, pelikula edo aldizkarietako irudiak eta imajinak.
- pelikulie ikusi du santo utsek, boza ezta entzuten zan da
- gure amuma an oten da libroko santuek ikusten
- santo barik dauzenai, agarra be ez totso eitxen
- telebisiñuen santuek bakarrik ikusten zan diez
Hitz hau, santuen irudiak kontuan izanik ateratakoa da, hau da, analogiaz atera den hitza.
SANTUS
Ondo edo ez ondo dagoen galdetzeko eta ez dagoela ondo baieztatzeko.
- santus dau berau imie gero?
- ez eztau santuz, ez dau ondo
- au kotxie eztau santus, zarata arraruek eitxen txuz de
- aunek sagarrak pe eztauz santus usteldute dauz te
SAPUEN BEGIDXEK
Konparazioan begi nabarmenak.
- ene! Zelako sapuen begidxek takotez ba, eztot ein negarrik pe ba
- beran sapuen begidxekaz beituten tsu ezer eztalakuen
- nok esan dau begi politxek takozela, sapuen begidxek dakoz da
SARDA / IE
Arrain multzoa. Konparazioan Pertsona multzoa.
- abe! Zer dator hortik kaletik ba, andra sardie!
- baitxe gixon sarda be, ardauzto kuadrillie
SAREGIÑ
Saregile.
- saregiñek moillen dauz sariek konponduten
- saregiñ gaztiek abillidade andidxe dakoie, baie zarrak irebazi eitxen tsoie
Benetan harritzekoa da, hiztegietan ez agertzea hitz hau. Eneko Barrutiak bakarrik sartu du bere Bermeo eta Mundakako arrantzaleen Hiztegia liburuan.
SARNAZTO
Iraina da. Mesprezuzkoa. Ez da erabiltzen zentzu konkretuan.
- txo sarnazto kopla gitxi niri e?
- zer diño berak sarnaztuen antzeko morroiek ba
- mueble sarnaztuek takoz etzien, baie bera beitu zelan duen dxantzitze
- zera! beran erropa sarnaztuekaz dxun bi dotela?
Askotan bezala, hemen ere -to atzizkia hartu da, izen batetatik adjektibo bat ateratzeko.
sama + to → samato.
Baina eufoniagatik z tartekatu da eta sarnazto eman du.
SARTENA
Pertsona fidagaitza. Hemen entzuten duena han kontatzen duena. Gehienetan emakumea izaten da.
- enai fidxeten orregaz sartena da ta
- zeu be sarten ederra zauz otekue
- aregaz sartenagaz dakozu konfidxantzie, laster salduko taitxuz
Izen batekin adjektibo bat egin da.
SARTENAZO / UE
Kolpea. Ostia. Ukabilkada.
- emon sartenazue, bi dau te
- emotekutan aulako sartenazuek emon bi diez
- sartenazo ederra emon tso ba, aurre guztidxe zatitxu tso kotxiri txe
- erlojuri be, emon tson sartenazuegaz kuerdie apurtu dxatzo
Kasu honetan -zo atzizkia erabili da.
sartena + zo → sartenazo.
SARTUN URTEN BAT
Bisita labur bat.
- gure lagune dau geixorik eta sartun urten bat eitxen dxun nai eztakot asti askorik eta
- laster etorko nai, baie sartun urten bat bakarrik eingo dot
SASKELA
Baldresa. Zabarra.
- saskela be ezta makala a
- etzien be saskel utse da baie
- amen dator gure saskeltxue; nondik zatoz imie ba?
- ango etzeko danak tiez saskelak
Azkuek, Txomin Agirreren zita bat aipatuz azaltzen du hitz hau. P.M.k ez du jaso eta badirudi, ez duela erabilera zabalik. Bermeon, ostera, normalki erabilizen da. Adjektiboaren funtzioa betetzen du.
SASKELDU
Baldrestu. Zabartu.
- ama ill dxalzonik eta ona saskeldu eiñ dxe
- saskeldu ein zara alabatxi, eztakozu ilusiñorik pe
- enai saskeldu, baie oraiñ len baiño gitxiau inponaten dost dxaztiek
Aditzaren funtzioa betetzen du.
SASKELDUTE
Baldrestuta. Zabartuta.
- saskeldute dabill aspaldidxon
- saskeldu saskeldute zabiltzez, eztaitx zer pasaten dxatzun
- len saskeldute ibilltxen ezan da, baie oraiñ dxazten txuzen erropakaz, batek auentako dau beragaz
Adberbioaren funtzioaz agertzen da.
SASKELEIDXE
Zaborreria izango da. Baina soroko orbel siku eta abar ere bai.
- sakeleidxek erreten on da ta ertzaiñe etor dxatzo aldarrike
- zer batzien da berton saskeleidxe ba, neuk pe laster emongo tzatie su, datorrela ertzaiñe ostike
Saskel + -eria atzizkia → sakeleria.
Gero fonetikako aldaketak jasan ondoren: saskeleidxe eman du.
SASKI BASKIDXE
Nahiko zikina. Ez dauka saski-naski hitzarekin zerikusirik.
- saski baski utse da bera gixona, eztaix zer ein beragaz
- saski baskitxue be bazara ta, zaran moduen artu biar zara
- saski baskidxe lez eitxen zuz biarrak
- zeu ezango zara saski baskidxe, ni ez
- apur bet saski baskidxe bada, baie tire; borondate ona dako
SASTARRA
Mozkor ederra.
- au biarra akabaten dotenien artungo doten sastarra, eztot kure pentsa
- sastarra dako… konta be ez eitzekue
- sastarragaz bienganera dxeusi, da bekokidxe dako igiritxe
- gaur sastarra atrapa bi du danok, neure egune da ta
SASTOI / DXE
Pertsona zikina.
- eztot ezetu neure bixidxen pertsona sastoidxaurik
- baie, au imie sastoidxaue dot, eztaits zer ein beronegaz
- benetan da sastoidxe zueneko katue, edozein lekutan eitxen dau kaka
- geure esnedunen astue be sastoi use da, errireko dakoz txise guztidxek eta
SATSA
Ugari. Asko.
- dirue satsa dakoie orrek
- guk parriz zorra satsa
- atune atrapaten ei dauie satsa
- Andramaidxetan ongo da mozkorra, satsa
Izen batetatik kantitatezko adberbio bat sortu da.
SAÑE
Marrazoaren olioa da. Baina konparazioan erabiltzen denean, izerdia da.
- alabatxu sañe atarako dostazu olan bazuez
- sañe daidxola dxun gariez San Juaneko eskillaratatik gora
- banuen uretara, dauen beruegaz sañek pe urten dost eta
SENAIDXE / IE
Senaia.
- aulako senaidxe txikitxu bet topa dun da bertan eitzen ezan du uger
- nik eztot ikusi senaidxerik Benidorren
- zuek enpanadak zarielakon, an senaidxe asko dau alabatxi
- Ondartzapen antzeko senaidxek tauz andik
Gaur egun gaztelerazko cala ari da sartzen. Kintanak senadi jaso du.
SERBEZIDXO / UE
Soldadutza.
- serbezidxuen dauzen mutillek Golfo Persikora dxun bi dauie koitxaduek
- laster iñok eztau gu zango dxuen serbezidxora
- serbezidxue eiñ dxe gero ezkonduko dala esan dau
- serbezidxue, ein be elekide ein biar
servicio → serbezio → serbezidxo; bokalen asimilazioaz.
SERRAPOLLERA
Jantzietan lotzeko erabiltzen diren cierre gaztelerazkoa hartuta egin dugu hitz hau. Aurretik hasitako bide bati jarratuz, eta lokuzioetan ere azaltzen den moduan, Latino Amerikan erabiltzen den pollera (falda) hitza hartu da zuzenean:
cierra pollera → zerrapollera → serrapollera.
- albuen imiñi bi tsazuz serrapollerak
- serrapollerak erosi bi dotez erropientzako
- botoiek imiñi, serrapollera guztidxek kendute
Gaur egun, gazteleraz, automáticos deitzen dira.
SETENTZIDXE
Agirika gogor baten esaten da.
- etzera ezpazatoz orduen, zeure setentzidxe da
- setentzidxe atako tsut ezpazara esanekue
- aren setentzidxe kantata dau, geu tiñogune ezpadau eitxen
Gaztelerazko sentencia erabili da oraingoan:
sentencia → setenzia → setentzia → setentzidxe.
SEÑORA ANDIDXE
Mesprezuaz erabilia. Handigurako emakumea.
- bestelako señora andidxe zauz or; ezu gure baltz bat ekarri aixie eitxeko?
- beti esan dozu señora andidxe, biarrak pe iñok ein biar tsoz da
- bazin badot ezan señora andidxe, ba ezan eingo nai
SILENTZIDXUE
Isiltasuna.
- zelako silentzidxue dau amen etzien, ezta asmaten ezebe
- niri asko gustaten dxast silentzidxue
Maileguak gureganatzen oso jaioak garenez, hemen daukagu adibide berezi bat
silencio → silentzio → silentzioa → silentzidxue.
Ohikoa den bezala, iu bokal bitartean j epentetikoa sartuta silentzidxue eman du.
SINGANORIA
Ganora gabekoa.
- mutill singanoria bat ezetu ta beragaz ezkondu de
- benetan singanoria, berbetan be eztaki txe
- ez zaitxez ezan singanoria, artuixu moldie
Argi dago erderakada bat dela, baina herri honetan asko erabiltzen dena, urte askotan gainera. Sin ganora honek adierazten digu, gaztelaniaz jabetu orduko, edo, behintzat, orain esaten den moduan, gazteleratik ekarritako ure lez jakin aurretik, halako berbak asmatzen ikasita geundela.
SIRISIRIDXE
Larumin, edo gibeleko gaixotasuna.
- ez zu ikusten ze amarillo dauen; sirisiridxe dakolakon
- sirisiridxena dako, da oien dau
- lau illebeteko oie etso kentzien iñok sirisiridxena bako
- entxuixu, sirisiridxena dakoie sagarrak pe la?
- sirisiridxena? Zer ba? Amarilotute dauzelakon
SIRUNTXILLIE
Sugandila. Hitz, hau eta geroxeago ikusiko dugun sorantxillie auzoetan aurkitutako formak dira. Beste modu batzuk ere aurkitu ditut, esaterako sumintxillie, baina gutxiago erabiltzen direla dirudi. Herrian **sugandillie*, lagartue edo lagartijie esaten da, auzoetan ordea muskerra.
- soluen siruntxille pillo bat oten da
- siruntxilleri eguzkidxe gustaten dxatzoie
- imiek botillen barruen gordeten dauie siruntxillek
SOIDXIE
Itsasorako otzara.
- soidxiek prepara itsosora guez eta!
SOIJE LABANA
Burusoila.
- soije labanari eguzkidxe emoten on dxatzu a
- berrogei urte be eztakoz, da beitu zelako soidxe labana dakon
- neure lobie lez, arek pe eztakoz urte asko baie soidxe laban ederraren dxauie da
SOIÑIEN SOIÑEKUEKAZ
Besterik gabe. Ezer barik.
- etzetik urten dauenien soiñien soiñekuekaz urten zauen, da bueltan aberastute etor da
- soiñien soiñekuekaz bota dau etzetik kanpora
SOLDU
Oztopatuta dagoen zerbait libratu.
- Kiwidxek jan bidiez tripek solduteko
SOLUE
Baratza, ortua.
- soluen dakotazen tomatiek mama!
- aurton soluen piperrak baño eztuz imingo
SONDAIN
Noraezean. Galduta.
- sondan ibilli gara, galdute, bera hotela topaten
- etze guztidxe erreskitxe dot bnie eztot topa, sondan nabill bera non topako
SORANTXILLIE
Sugandila.
- askori, sorantxilliri burue kentzie gustaten dxazo
- sorantxilliek ariñ korriten dau
- sorantxilliek mesedegarri ezaten diez soluen
SORKI
Buruan kargak erabiltzen direnean jartzen den zapi bilbatua da. Konparazioan, ileak zorki moduan buru gainean jartzen den mototsari deituko diogu.
- ikusi zu zelako sorkidxe dakon buruen?
- enebada, elixen deitxu bako pelukeriek orraztu dau antza, ori sorkidxe imitxeko…
SOSPAL
Zuhaitz oskola.
- sospalak ekarri gabonatan nazimiento imitxeko
- nondik ekarko dotez sospalak ba, nongo arboliri kendute
SOSTRIE
Sareztatu dela dio hiztegiak, gaztelerazko zurcir. Gaur egun ez da egingo horrelakorik, baina orain urte batzuk, asko, egin beharra zegoen eta berba hau erabiltzen zen. Geroago errepasa esaten zen. Gaur ez dakit. Nik neuk eta nire ingurukoek, erabiltzen dugu.
- kaltzetiñek sostrie bidotez
- erropie sostrie sostrieta ekar dau Colombia-tik etor dan ime koitxadiek
Berba hau jadanik galduta egongo da, baina berba oso polita denez sartzea erabaki dut.
SU / E
Arrain askok ezpi edo hezur pozoitsuak edukitzen dituzte, Horiei sua deitzen diegu.
- gonbizen sue sartun dxast, ta dolore bat takot
- eskue anditxute dakozu, da ori sue atara ein bizu
- niri salbaidxuen sue sartun dxasten kaderatik Laiden
- suentzako amoniako da onena
Azkuek, Mundaka, Lekeitio, eta Bermeorako jartzen du.
SUBLEBA
Haserre. Koleratsu.
- zetako sublebaten zara ba, eztakozu errozoirik eta
- ori esan tsonien subleba dxatzu, da eskapa dau fuetie lez
- ez etorri sublebata, zeuk esan zu ori berbie ta
- sublebaziñue kendu be ein barik takot ondiño gero
Gaztelerazko sublevar hartu da zuzen zuzenean, eta zentzua ere, figuratuan, berbera da. Ikusten denez, gaztelera bezala, aditza, adberbioa eta izenaren forman agertzen da.
SUBOI / E
Era guztietako sugeak.
- aulako suboi txikitxu bategaz ikaratuten nai ni
- gu oten garan bedartzan suboi asko oten diez
- ameko suboiek eztauie eitxen ezer
- suboi andi bet ikusi dot Aritxatxuko bidien
SUBREBIDXE
Jenio txarra. Arrabia.
- zelako subrebidxegaz kontesta dost ba
- subrebidxe kendu be ez dxauzo eitxen areri
- subrebidxekaz etor dxast alabatxi lotsak emoten
Gaztelerazko soberbia ederto egokitu da Bermeoko hizkeran.
soberbia → sobrebia → subrebidxe; ia → idxe.
Kontsonante dardarkariaren metatesia jasan ondoren, bokalen ixtea gertatu da.
SUBRESIOSUE / IE
Koleratsua.
- iñok eziñ dxau auenta beragaz, subrebiosue danagaz
- subrebiosie bazara zeuretzako gordeko zu subrebidxek
- bidxek tiez bata baiño bestie subresiosuaue
Hitz honi gazteterako so atzizkia lotu zaio, adjektiboa sortzeko.
soberbia + so → soberbioso → subrebioso.
SUE ATARA
Beste kasu askotan legez, atara hitzari beste bat gehitu zaio errieta.
- sue atara doskue gure imiek, ziñera eztoguzelakon eruen
- sue, baie benetako sue ezan da nire andriek atara dostena, da zeitxik? Berandu aillega naielako afaire
SUERTOSUE / IE
Zorte ona. Baina kasu honetan, pertsona, animalia edo gauza bat izan daiteke zorte onekoa.
- or bapora total da suertosue arraiñtxen
- bera patroie be suertosue da gero
- geure katue be suertosie da, ainbeste bidar dxeusi de teillatotik ta ondiño bixirik tau
- neure aiztie be suertosie da, kotzeko azidente bape eztau okiñ
Gaztelerazko suerte hitzari -so atzizkia erantsi zaio suerte + so → suertoso.
SUESTA
Itsasoko ur-jantzietan ezin faltatu buruko kapela.
- suesta okiñ dxot apurtute da burue busti dxast
- suestagaz gixon danak tiez bardinek
- bapor guztidxen eziñ ezan dot topa nire suestako zintxie
Gaztelerazko sueste hitza hartu da zuzenean:
sueste → suesta.
Askotan bezala, erdiko azken bokalea ireki egin da.
SULFURE / TA
Koleratsu. Haserre bizian.
- esan tsozen berbakaz sulfure dxatzu, ta emontso eskoikue
- arin sulfureten zara zu
- enai sulfureko ba, ein dxosten biarragaz…
- sulfureta para da beran aiztie be, da bidxen artien ill eztauenien
Gaztelerazko sulfurar aditzak, zentzu figuratuan irritar, encolerizar ematen du; beraz, zentzua ere berbera da.
sulfurar → sulfure.
SUMIÑE
Min arina, baina eten gabekoa.
- ondino sumiñe dakot lepuen da kendu be ez dxast eitxen
- sumiñe dakozuie diñozu, ba obeto esango zu medikuñe dxutie
- dakotezen eridetako sumiñegaz enai kapaz
- sumiñek eztost itxi lorik eitxen
Ez dauka, hiztegietan agertzen den bezalako esanahia.
SURBIZKI / DXE
Zerbait aurkitzeko afan bandia izatea. Gauzak topatzen ibiltzen dena.
- surbizki utse da zure alaba txikidxe, non zer topako dabil beti
- bai, geure etzera datorrenien be, surbizkidxe lez, armaidxo guztidxek erreskitxeten ibiltxen da
- zeuek ikasi tsazue surbizkidxe ezaten
Azkuek. Txorierrin jaso du hitz hau, baina zentrua goloso da. Beraz, esanahi aldetik, nolabait ezberdina da.
Badirudi, sudur bi edo sudur bikia daukan pertsona dela.
SURBIZKIKEIDXE
Zerbaiten bila lekuak eta gauzak miatzea.
- ontxe be surbizkikeidxetan dabill, baie eztau topako ezer
- ez ibilli surbizkikeidxetan, amen eztau ezer da
- itxixu, surbizkikeidxetan ibilltxie gustaten dxatzo ta
SURRETAKO PUTZEGAZ
Haserre bizian.
- medikuñe dxun da ta medikuek surretako putzegaz bota dau, eztauelako eiñ berak esan tsona
- zure aiztiek zelako surretako putzegaz kontesta dost ba
- danai kontestaten tsazu zuk surretako putzegaz
SURTXILLO / UEK
Sudurzuloak.
- surtzilluek anditxute dxun da emon tson sartenazuegaz
- bestie, surtzilluetatik odoletan dxun da ba
- ez ibilli surtzilluetan atzamarrik, bixidxena ekarko zu te
Hitz konposatu honen bigarren elementua zulo da, Baina ikusi dugu aurrerago, hitz horren eboluzioa zein izan den:
surzuloa → sunziloa → surtzillue.
Azkuek Lekeitioko hitza bezala azaltzen du, baina Bermeon ez da ezagutzen besterik.
SURTXU
Sudur handia, luzea daukana.
- ori mutil koitxadue zelako surtxue da
- surtxue da, baie total majue da
- eztakixu a neskie, surtxu esaten tsoiena?
Kasu honetan -txu atzizki txikigarria erabili da, hitz antonimo bat sortzeko.
de nariz pequeña izan beharko litzateke, baina ez du hori eman, aurkakoa baizik.
SURTZILLUEK ZABALDUTE
Haserreruta.
- enebada, aur dator nire gixona surtzilluek zabaldute. Errozoiegaz, etsazu deitzu te
- auntxek pe surtzilluek zabaldute dabill, nok ein dotso ba?
- ze ein dxatzu be, surtzilluek zabaldute etorteko?
SURZAPAL
Sudurmotz. Sudurzapal.
- arpiz galanta da baie surzapala da
- dxeusi dan imie eztakixu noren semie dan, aulako surzapal bat bera andrie
- surzapal asko dauz de, eztai pa
Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k 1897. eko Euskalzale-tik aterata.
SUSPENTZUEN
Ustekabean.
- egidxe esateko suspentsuen atrapa gaitxuz notizidxek
- trankil trankil on gariez, da alako baten supentsuen, non datozen ertzaiñek eta non diñoskuen andik dxuteko
SUSUN KORDAN
- Hara eta hona ibili, noraezean.
- alabatxi, zeu topa eziñik ibilli nai denpora guztidxen, susun kordan
- susun kordan ibilli garizelez atsalde guztidxen, azkanien txokolatie dxaten dxun gariez
- kalera urteteko diñostazu? Susun kordan ibilltxeko?
- Oso urrun.
- Ibil nai dendarik denda, susun kordaraino allega nai da eztot topa bizandotena
- Markiñe non dauen? Susun kordan!
SUTETIK ARA
Egin berri.
- antxobak sutetik ara dxan biar diez
- txanpiñoiek gogortute dxan duz sutetik ara eztoskuelako ekarri