Bermiotarra

T

TABARDILLE / IE

  1. Pertsona gaiztoak. Obeditzen ez duten pertsona, animalia edo gauza.

Hitz honek gaztelerazko tabardillo = fiebre que altera el sistema nervioso esanahia dauka.

  1. Gauza gogorra.

TAIDXO

Adore. Indar. Energia.

Azkuek ez du jaso, baina D.A.R.k Bermeoko hitza bezala azaltzen du, baina esanahia incapaz jartzen du.

TAKARTA BAIÑO GOGORRAU

Panekari Takarta deitzen diogu Bermeon. Arrain hau nahiko gogor egoten da, zurrun. Gogortasuna adierazteko erabiltzen dira lokuzio hau eta takarta lez.

TAKARTA LEZ

TAKET EIÑ

Muzin egin.

TAKETA LEZ

Taket edo zutoi bat bezala egon.

TAKETERO / A

Jenio txarreko pertsona. Aldarte txarrekoa.

TAKETIEN

Jenio txarrean umore txarrean.

TALLEPE / TELLAPE

  1. Auzoa. Biak erabiltzen direnez biak sartu dirut baten.
  1. Teilatupea.

TALLEPEKUE

Auzokoa.

TALUEN ARPIDXE

Aurpegi zabala eta biribila daukanari aplikatua.

TANBOLIN PALO

Oso mehea, batez ere bernak.

TANBORRA DXO

Notizia bat edo sekretu bat lau haizetara zabaltzea.

TANBUTXUE

Itsasontzi baten bodegarako sarrera zuloa da. Lauki zabala eta baxua da. Konparazioan pertsona lodia eta txikia. Salbuespenak ere badaude, gauzak gisa horretakoak direnean aplikatzen da.

TANGA / IE

Portzelana erregogorrezko ontzia. Antzina ez zegoen besterik eta gaur be erabiltzen diren horren antzeko ontziei, horrela deitzen zaie.

TANGARRO / UE

Era guztietako ontzia.

TANGETERA / IE

Antzina itsasora kafesnea eramaten zen tresna da. Gaur egun, analogiaz, hauskorra ez den beste edozein ontzi.

TANTO KONTU BATEN

Neurtu barik. Gutxi gorabehera.

TARASKA

Emakume bat da. Bermeon plaza baten aurkitzen den odaliska. Dotore jantzita dagoen emakume baten estatua da. Antzina, estatua hori emagaldu batena dela esaten zuten. Gaur egun emakume traketsa, baldarra definitzeko erabiltzen dugu hitz hori.

Erdarazko hiztegietan herensuge izugarria dela adierazten da, eta figuratiboan daukan zentzua mujer fea, maja y desenvuelta da. Guk ematen diogun zentzua ez da berdina, ezta plazan dagoen irudiak ematen duena ere.

TARDANTZA

Berandutzea. Atzerapena.

Kintanak bakarrik jaso du Bermeon hain erabilia den hitz hau:

tardanzaardantza.

TARDANTZIE BILE / EMON

Umeak momentu baterako etxetik kanpora botatzeko aitzakia.

TARRAZTO

Irain baten antzera botatzen da. Zeresanik ez, peioratiboan ere erabiltzen dela.

TARTANA

Tartamutua.

TARTANATU

Tartamutu bihurtu.

TAUTIK / TAUKETIK

Ezer ez egin.

TEN

Tiratu.

Azkuek jaso du, baina ez du esanahi bera.

TENKA

Tiratzen.

Azkuek, tenga forma jaso du, Tx, Agirteren Kresala tik.

TENPLANTZIE

Patxada.

Ez du gaztelerazko templanza hitzaren esanahia, nahiz eta formaz berdina izan.

templanzatenplanzatenplantza.

TENTELA

Kokolo. Tonto. Ganoragabekoa.

Azkuek Mundakan eta Gernikan jaso du, baina Bermeon normalki erabiltzen da, baina Azkueren garaian erabiltzen bazen ere, galdu egingo zen, Mundakan behintzat, hor, urte askotan ez baitzen erabiltzen euskararik edo oso gutxi. Hala ere, azken aldian zabaltzen ari, eta telebistan ere entzuten da. Baina segurutik, tenteldu oraindino Bermeon bakarrik erabiltzen direna.

TENTELDU

Tentel bihurtu, aditz forman.

Azkuek ez du jaso, baina D.A.R.k bai, tenteldute, adberbio forman, Ondarruko Agustin Zubikaraien zita bat aipatzen da. Bermeon, aditz funtzioa betetzen du forma honek.

TENTELDUTE

Tentelduta, adberbio forman.

Lehen esan bezala, adberbio funtzioa, kasu honetan betetzen du, eta ez bestean.

TENTELKEIDXEK

Tentelkeriak. Beti pluralean.

TENTELUNTZI

Tentela hitzaren sinonimo bat.

TERMIÑO / UE

Distantzia fisikoa eta denborarena.

TERRELA

Itsasoan gauez ibiltzen den haize freskoa. Baina konparazioan biharamona, ostea da.

Gaztelerazko viento terral hitza erabiltzen da honetarako.

TERRESTE

Lehorrean lan egiten duena. Ez dakit kostaldeko beste herrietan erabiltzen den hitz bau. Bermeon asko.

Gaztelerazko terrestre = referentes la tierra izan da erabilitako hitza.

TERRIÑE

Esne-ontzia. Bermeon edozertarako erabiltzen den ontzia.

TERTERA

Tartera. Baina zentzu zabalagoan, hau da era guztietako kazolak, basazkoak izan ezik.

Gaztelerazko tartera hitzak esanahi mugatua badu ere, Bermeoko erabileran askoz ere zabalagoa dauka.

TERTZA

Arrantzarako apareiua. Amuak kordeletan karnatarekin homituak eta metro askotan eratuak, krielean bilbatzen da. Hitz hau lokuzioetan agertzen da, konparazioan beste zentzu bat hartuz.

Azkuek Bermeokoa bezala jaso du hitz hori, baina honen aldaera bat tretza da hain zuzen, kostako beste herri batzuetan ere erabiltzen da.

TERTZA FALTAUE

Zalantzazko fama edo erreputazioa txarra daukan pertsona. Tertza berba honen inguruan esaldi asko sortu dira. Tretza edo tertza, Bermeon esaten den bezala, arrantzarako apareiua da, eta hau krielean bilbatzen da.

TERTZIE NASTA

Dena nahastu.

TERTZIE PLAMIE

Tertza bilbatzearen horren konparazioz, zera ematen du: Nahastu. Intrigatu. Azpijokoan aritu.

TERTZINAK

Emakumearen hilekoak. Oraingoan gaztelerazko tercianas antzinako berba da. Gainera peioratiboan erabiltzen da.

TEÑAZTO

Ezkabiatsu. Gehienetan irain modura erabilia, eta askotan deigarria ere bai.

TEÑIE

Zentzu figuratuan, ikusiezina, gorrotoa, iskanbila…

TIADORA

Tiradera.

Gaztelerazko tirador = asidero para cerrar y abrir hitza, kaxa adierazteko zabaldu da.

TIESKUE

Kioskoa.

Gaztelerazko quiosco edo kiospio hitza da horren etimologia.

TINDI

Apur bat.

TINDITXU / E

Pixka bat. Apur bat baino gutxiago.

Azkuek, Mundakan jartzen du hitz hau; Bermeon normalki erabiltzen da.

TIPOSO / A / UE

Itxurosoa. Itxurazkoa. Pertsona, animalia edo gauza.

TIRAÑEK

Zirikada. Zeiharresana.

TIRE

Azentuaren arabera esanahi ezberdina izan lezake.

  1. Aginduzko tonua dago.
  1. Etsipen tonua. Gaitzerdi.
  1. Trankil egoteko tonua.
  1. Arrakasta dagoela salmentan adierazteko tonua.

Azkuek ez du jaso baina D.A.R.k azkena jaso du Lhanderen zita bat aipatuz.

TIRIBIRE

Irauli. Anodatu.

Azkuek vuelco de embarcación zentzuaz jaso du, baina Bermeon, hori baino esanain zabalagoan erabiltzen da. Hala ere, galtzen ari den hitza da, hogei urtetik beherakoetan oso gutxi entzuten baita.

TIRRIDXE

Tirria. Ezinikusia.

Gaztelerazko tirria da, eta zentzua ere berbera. Azkuek hiru definizio ematen ditu hitz horrentzat eta hirugarrena da zentzu honetaz jaso duena, Goi-Nafarreraz.

TITIRITERUEN ANTZA

Janzkera barregarria izan.

TOFEZ

Aurrez aurre aurkitu.

Seguruena frantseseko to face hitzetatik hartuta dagoela.

TOKAMENA

Tokatzen zaiona.

Hitz honetan argi ikusten da erdarazko berba bat geureganatzeko daukagun gaitasuna.

TOLA / IE

Kanpinetan erabiltzen den edontzia.

TOLETA

Toleta. Konparazioan zakila.

TOLLE

Arrain bat da, marrazo familiakoa. Konparazioan erabiltzen da energia gabeko pertsona definitzeko.

Azkuek Bermeorako jaso du hitz hori, baina esanahia pixka bat ezberdina da, hombre cachazudo definitzen baitu.

TONBOLO / UE / IE

Pertsona lodikotea.

TORTOLA / IE

Alua. Beti erabiltzen da gogor hitz egiten denean, edota, haserre tonuan.

TORTOLA BERINKATIE

Pertsona potolotxoa eta ona, baina emakumea.

TORTOLA BERO

Gizonak asko gustatzen zaizkion emakumea.

TORTOLA KAKA

Norbaiti modu maitakorrean deitzeiko balio du.

TORTOLIE LAKUE

Pertsona lodikotea, baina andrazkoa.

TOTAL

Oso.

TOTALEKUE

Totalekoa. Ezer edo inor baino gehiago.

Azuek totala jaso du zerazu berdinaz.

TOTO / UE

Pertsona lodikotea.

Azkuek beste zentzu batez jaso du forma hau.

TOTOLODI

Pertsona baxua eta lodikotea.

Azkuek ez du jaso, D.A.R.k, ostera, bai, baina zentzua bobalicón jartzen du; beraz guztiz zentzu ezberdina.

TRA(N)KERO / UE

Trasteak.

TRABES

Txarto.

TRABES TRABESKA

Itsasontzia gilarekin perpendikularrean doanean esaten da. Konparazioan txarto ibiltzen den pertsona.

TRABESEKO PAELA

Paela, itsasontzietan arraina gordetzerakoan erabiltzen diren trabesetara jarritako oholak dira. Horrela, bada, gauzak oker egiten dituena edo noraezean ibiltzen den pertsona definitzeko erabiltzen da.

TRABESTU

Txarto hitza, baina aditz funtzioan.

TRABESTUTE

Trabes hitza adberbio funtzioan erabiltzen bada, kasu honetan ere funtzio hori beteko du.

TRAGARRO / IE

Asko jaten duena. Dena beretzat nahi duena.

TRAIÑE

Arrantzarako sarea.

TRANKA

Barrutik krisketaz atea itxi.

Gaztelerazko atrancar edo tranear aditza erabiltzen da kasu honetan, eta funtzioa ere aditzarena dauka.

TRANKIE

Antzina ateak. zarratzen ziren palua. Analogiaz, gaur ere erabili egiten da, atea ondo zarratzeko definizioaz, barrutik krisketarekin, hain zuzen.

TRANKO / GE

Pausu luzea, handia.

Gaztelerazko tranco-tik sartu da zuzenean. Azkuek baxe-nafarreraz eta Erronkariko Uztarrozen jaso du zentzu honetaz.

TRAPO OLATUE

Itsaso astinduak -baina ez itsaso handia- sortarazten dituen olatua. Edonondik joten du.

TRASTE / IEK

Altzariak. Tretxuak. Trasteak.

TRAUSKIDXE

Pertsona dorpea, baldarra.

Azkuek, bere hiztegian jaso du hitz hau, Mundakako Otxoluaren zita bat aipatuz. Definizio berbera ematen dio.

TREBERIE EDERRA

Alua handia izatea. Konparazioan emakume bizkorra, ernea, bizia.

TRENAK EKARRIKUE

Kanpotik etorritako emigrantea.

TRENTIN BAKUE

Adimen eskasekoa. Baina peioratiboan erabiltzen da asko.

TRENTIÑE

Adimena. Ganora.

Azkuek, cachaza zentzuaz jaso du.

TRIBIS DA ENPARE DXAN

Asko jaten duen pertsona, Tribis eta Enpare Bermeoko auzoak dira.

TRIKIMALLUEK

Beti erabiltzen da pluralean. Maltzurkeriak. Trikimailu. Aitzakia.

TRILLE

Urratu.

Hitz honen aldaera bat, Azkuek jaso du Otxandion baina Bermeon, esanahia, zabalagoa da.

TRIMILDXU

Urratu. Apurtu. Zati-zati.

Trille hitzaren sinonimo bat izan daiteke, baina honek zentzu zabalagoa dauka.

TRINKE

Estutu.

Gaztelerazko trincar aditza pixka bat aldatuz edo behintzat zentzu zabalagoan erabiltzen da. Funtzioa ere aditzarena betetzen du.

TRINKETA

Estututa.

TRIPE USTELA

Arduragabeko pertsona. Ernegatzen ez duena.

TRIPEK DXATEN

Arrabiaz.

TRIXIE LISTO

Prest egon. Adi egon. Antzinatik datorren berba da. Trixa antzina erabiltzen zen apareiu bat da, itsasontziek bela erabiltzen zutenekoa. Gaur egun ez dago horrelakorik, baina esaldia eta zentzua berdina da, nahiz eta beste egoera batzuetan erabili.

TROIXAK

Ile-txortak.

Hitz hau adinekoen artean bakarrik entzuten da.

TROKATU

Biburtu. Bihurdura.

Azkuek Lekeition eta Gernikan jaso du, baina Bermeon oso erabilia da.

TRONGILLE

Pirikoma. Bulto.

Azkuek jaso du hitz hau, baina zentzua, mugatuagoa da.

TRONPONADA

Asko. Masa. Tropela.

Izenaren funtzioa betetzen du.

TRONPONADAN

Asko. Masa. Tropela, baina adberbio funtzioan.

TROSKILLE

Pertsona fina ez dena. Baldarra. Dorpea. Baserrikoa.

Azkuek zentzua pixka bat aldatuta jaso du, eta F, Segura aipatzen du.

TROSKO / UE

Zati handi-handia. Pertsona edo gauza dorpea.

Azkuek forma honi ematen dion definizioetako bat, azken hau dugu. Bestea ez da zentzu berdinekoa, Berak F, Segura aipatzen du hitz hau jasotzerakoan.

TRUBEN

Noraezean. Norabidea galduta.

TRUBOI / E

Trumoi. Baina hemen konparazioan erabiliko dugu. Esaterako, pertsona bat nagitsu edo gaupasa eginda dagoenean nola dagoen definitzeko.

TRUBOIEKDXOTA

Gaupasa egin ondoren egoten den ajea. Nagitsu dagoenean pertsona.

TRUBONADIE

Trumonada. Konparazioan, gaupasa egin ondoren egoten den ajea. Nagitsu dagoenean pertsona.

TRUXUEK

Euri-zaparrada.

Gaztelerazko chuzos hitzetik sartutakoa dela dirudi.

TUNBE

Jausi.

TUNBETA

Etzanda.

Adberbio funtzioa betetzen du.

TUNBUTO / UE

Bulto handia.

TUNKURRE

Bulto.

TUNTURRE

Bulto.

TUNTUX / E

Buia. Konparazioan andrazko baten enbarazua.

TURDI(DU)TE

Harrituta.

TURDIDU

Harritu. Lelotu.

TURRUNE

Arraina portura etortzen zenean, antzina kanpaia jotzen zen. Horri kanpaia zeritzoten. Gero sirena jarri zuten eta horri turrune deitzen zitzaion. Gaur egun ez dago ez kanpairik ez sirenarik, telefonoek egiten dutelako lan hori. Baina turrune esaten jarraitzen da horien antzeko zerbait entzuten denan.

TURTULO / UE

Tokor. Koskor. Baina, baita mozkorra ere, zentzu figuratuan.

TUTELIKLAS

Klase guztietakoak.

Erdaratik, frantsesetik seguru, edo batek daki nondik asmaturikoa den.

TUTERREZ / IEN

Makina guztian. Azkar. Konparazioan.

TUTUEN BESTEKUE

Oso txikiak.

TXABETADA

Burutik eginda dagoen baten ekintza.

TXABETIE

Burutik ondo ez dabilena.

TXANGA

Izorratu.

TXAKURRE EZAN BAZAN AINKE

Zerbait bilatzen ari garenean, eta aurrean eduki eta ikusi ez, esaldi hori erabiltzen dugu.

TXAKURREK ELIXERAKO DAKON GANIE

Gogorik ez.

TXANKAME

Hankak meheak dauzkan pertsona.

Hitz honen konposizioan txanka eta me (mehe) erabili dira.

txanka + metxankame.

TXANKAPISTOLA

Hankak oso meheak dauzkan pertsona. Txankame ren parekoa da, baina oraindino meheagoak dituena.

Kasu honetan, txanka eta pistola izan dira konposaketan parte hartu dutenak. Baina, pistola hitza ogi mota bati dagokio, hau da, oso mehe eta luzea den ogi tipo bati:

txanka + pistolatxankapistola.

TXANTELA

Arrainaren faktura da. Kofradian ematen dena, gero bankuan kobratzeko. Baina orain edozein faktura izan daiteke, pintorea, dendakoa, arotzarena, eta abar.

Azkuek ez du jaso Bermeon daukan zentzuaz.

Bermeoko kofradian gertatutako bitxikeria bat zera da:

Hori entzun da askotan txantela abalatzek eskatzean. Eta hau ez da txiste bat.

TXANTON / NIE

Erabat gorra.

TXAPLIE

Arropetako ipingia. Parche.

TXARKERIDXEK

Umeen okerkeriak.

TXARPIE

Isuna edo horren antzekoren bat ordaintzeko datorrenean.

TXARRAPATA

Atzamarka. Aditz funtzioan.

Ikusten denez, gehienetan partizipio barik erabiltzen den aditza da.

TXARRAPATADA

Atzamarkada.

TXARRAPATAKA

Atzamarka egiten.

Moduzko gerundio honek adberbioaren funtzioa betetzen du.

TXARRAPATARIDXE

Elaiaren antzeko txoria, baina handiagoa. Arrano txiki baten erpak dauzka eta erasotzen dakiena.

TXARRENARI EMONDA

Gehiegikerietan sartuta ibiltzea.

TXARRI MARKAKUE LEZ

Erpakada, txarramikoz beterik.

TXARRIASKA

Pertsona lotsagabea.

TXARRO / UE

Durdoi antzeko arraina,baina txikiagoa eta zabalagoa. Nahiko preziatua. Baina konparazioan erabiltzen da, kolore biziak dituelako soinekoei aplikaturik.

TXARRO DXANTZITXE

Kolore nabarmenez jantzita.

TXARTO IKUSI BURUE

Egoera larrian aurkitu.

TXATIE LEZ

Ederki. Primeran.

TXATXARRA

  1. Oso eskasak.
  1. Haginetako txantxarra.

TXATXUR

Umeei zuzentzen garenean haginak definitzeko erabilia da hitz hau.

TXEPETXA

  1. Pertsona mesfidatiei aplikatzen da konparazioan.
  1. Pertsona txikia eta eskasa denean erabiltzen da gehien bat.

Txepetxa Euskal Herriko txoririk txikiena dela esaten da. Ez dakit hori egia den, baina bai mesfidatiena dela. Honek, enbor erraldoi baten gainean pausatzen denean, frogatu egin behar du bere pisua sostengatzeko gai den enborra.

TXETXO

Deitzekoa dugu forma hau.

TXETXOTXU

Deitzeko forma, Txetxo bera, baina diminutibo forman.

TXIBIDXIE BAIÑO ZURIDXAU

Kolore zuriaren konparazioak egiteko erabiltzen den hitz bat, txibia dugu.

TXIBIDXIEN KOLORIE

Kolore zuria adierazteko.

TXIBIDXLE LEZ ZURITXUTE

Kolore zuria adierazteko.

TXIKERDI

Antzinako neurria da. Kikara erdi izaten zen ardoaren edo beste likido baten neurria. Gaur egun, adinekoen artean entzuten da, baina gutxitasuna adierazteko.

TXIKIKO ARPIDXE

Aurpegi oso txikia.

TXIKILLISTE / IE

Txirrindularia.

TXIKIRRIÑUE

Oso txikia.

TXIKIZARRA

Itxuraz txikia baina adinez zaharra.

TXIKOT FALTAUE

Burutik erdi eginda dagoena.

TXIKOTA

Soka, edozein motatakoa.

Gaztelerato chicote = extremo de cuerda hitza hartu eta gero, esanahia zabaldu egin da.

TXIKOTAZO / UE

Ukabilkada. Kolpea.

Hitz hau ere zuzenean hartu da gaztelerazko chicotazo hitzetik.

TXIKOTETIK

Arrainak ihes egin, txikotetik eskapa. Analogiaz, ihes egiten duten gauza guztiekin erabiltzen da.

TXILIN TXALAN

Bi pertsonak, besoak elkarri lotuta umetxoa bertan gainean kulunkatzen ibiltzea da.

Badago kantu bat lelo ori erabiltzen dena:

TXILIPITXO / TXILIPITXERO / UE

  1. Lula. Arrain txikia, koloretsua, eta oso ona jateko.
  1. Umeen zakiltxoa definitzeko erabilia.

TXILIÑUE

Hemen daukagu zakila definitzeko daukagun beste berba bat. Beste aldaera bat hobeto esanda. txitxiliñue, ume baten zakila definitzeko erabiltzen den hitzaren laburpena da.

TXILL

Gehienetan eguzkia dirdaitsu dagoenean esaten da.

TXILLO / UE

Arrain txiki bat. Bisigu txikien antzekoa. Baina konparazioan ere erabiltzen da. Begiak ardoaren edo loguraren eraginaz txikituta daudenean esaten dugu.

TXILLOTU

Logura, ardoa edo beste drogaren baten eraginez begiak txikituta edukitzea. Aditz forma.

Aditzaren funtzion betetzen du forma honek.

Azkuek Mundakan jaso du hitz hau, baina Bermeon zentzu zabalagoa dauka.

TXILLOTUTE

Logura, ardoa edo beste drogaren baten eraginez begiak txikituta edukitzea. Adberbio forma.

TXIMISTADA

Tximistargia.

Tximista hitzari -ada atzizkia erantsita egin da.

TXIMISTADAN

Korrikan ibili, joan, etorri. Adberbio forman.

TXIMISTIE

Tximista. Konparazioan, azkar ibiltzea.

TXINGAUE

Kokolo. Inozo. Erdi burutik eginda.

TXINGAUTU

Zoratu.

TXINGETA

Zoratuta egon.

Hitz honen etimologia Latino Amerikan erabiltzen den gaztelerazko chingar = embringarse, beber mucho izango da. Baina hor infinitibo forma horretan bakarrik agertzen da, eta Bermeon infinitiboan oso gutxi erabiltzen, hau da, txinge oso eskasa da erabileran. Gainera zentzun ere oso ezberdina da, semantikoki paralelismo bat agertzen bada ere.

TXINGO / UE

Cuban esaten den gaztelerazko chingo = diminuto hitza da formaz eta esanahiaz, Azkuek ere Gernikan jaso du hitz hau, baina esanahia copo de nieve pequeño y seco da.

Guk, konparazioan, kaka mokordo oso txikiak eta sikuak adierazteko erabiltzen da, hau da umeenak.

TXINGOLUE

Burutik erdi eginda dagoela esateko erabiltzen da. Askotan peioratiboan, eta beste askotan arrazoi barik.

Argentinan edo beste leku batzuetan erabiltzen den berba hau, bermeotar arrantzaleen artean erabiltzen dela esan beharra dago.

TXINTXIÑE

Atzamar txikiaren neurrira iristen ez den antxoatxoa da. Oso preziatua, modu askotara prestatuta jaten da. Udazkenean harrapatzen da.

TXIPERRA

Mangera.

TXIPLAZUE

Aurpegikoa. Zartada.

TXIPLIE

  1. Gogor bota euria.
  1. Zartada edo aurpegikoa esateko ere erabiltzen da.

TXIRI-TXIRI

Astiro.

TXIRIKILLAUE

Kizkur. Kiribildua.

Hitz honi gaztelerazko -ado atzizkia erantsita egin dugu:

txirikillo + adotxirikilladotxirikillau.

TXIRIKILLO

Ilekizkurra.

TXIRIMOTADAK

Txirribotoak hitzaren parekoa dugu, hau da, zirriborroak, baina hau berriagoa da, eta gazteagoen artean erabiltzen da.

TXIRLETA LEZ

Arin, azkar, mugikor pozik.

TXIRLORA

Egurraren biruta. Konparazioan kizkurra den edozer.

TXIRRIBOTUEK

Zirriborroak.

TXIRRIDXE

Ume txikiak.

TXIRRISTADIE

Laprastada.

TXIRTA LAKUE / LEZ

Alaia. Mugikorra. Ederto.

TXISTADA

Arreta erakartzeko egiten dugun zarata hori: txist-txist.

Onomatopeiazko hitz hau, deklinatu eta adberbio forman ere erabiltzen da:

chis + adatxistada.

Azkuek jaso du forma hau baina badirudi, erabileran ez dela hain arrunta esanahi honetaz, Bermeon normalki erabilizen da.

Kasu honetan izenaren funtzioa betazen du.

TXISTADAKA

Arreta erakartzeko egiten dugun zarata hori: txist-txist. Adberbio funtzioan agertzen da.

TXISTERA BOTA

Esaldi honetan aditz iragankorrak erabiltzen dira: eduki, bota, atera, eta abar. Baina txiste arpoia da eta zentzua apur bat aldatu egiten da, zeren badakigu arpoiak berak harrapatzen duela arraina, eta kasu honetan arraina bera dator arpoira. Dena den, hor doaz esaldiak.

TXISTILL / E

Tanta.

Hitz hau P.M. k bakarrik jaso du, baina ez du jartzen non. Bermeon normalki erabiltzen da.

TXISTUKETIE

Txistua botatzen egotea. Gehienetan haurdunaldian.

TXITURRI / DXE

Garbia garbitzen dabilen pertsona.

TXITXARRO / UE

Zakila deskribatzeko dagoen hitzetariko bat dugu. Beste askotan bezala, arrain baten izena hartu da hori adierazteko. Umeena zein nagusiena izan daiteke.

TXITXEMARKA / TXITXIMARKA

Atzamarka egin. Txatxamurka egin.

Azkuek, Lekeition txitximurka jaso du, berori eta txumumarka aldaerak jaso ditu, eta Kintanak txatxumarka.

TXITXEMARKADA

Atzamarka. Txatxamurka.

Hitz honen aldaerak asko dira, baina berau ez dator hiztegietan.

TXITXILIÑUE

Umeen zakila.

TXITXIRRIDXEN BERAUNE LEZ URTU

Gauzak inor konturatu gabe desagertzen direnean.

TXITXIÑE

Neskatotxoen alua.

TXITXIÑUE

Umeen zakila.

TXIXE BARRIEK

Barre algaraka. Barre asko.

TXIXE DA BERTON

Hau bai barregura! Harridura.

TXIXE DAIDXOLA

Barre algaraka.

TXIXEN BOLUEK

Dodotiak.

TXIXETARA BEGIRE

Zapatak okerretara jantzita edo begiak oker.

TXOFERRISTIE

Auto gidaria.

Galtzen ari den hitza da, adinekoetan bakarrik entzuten da.

txofer + istatxoferrista.

TXOIÑUE

Txanoa.

txoto hitza eta beste hau parean erabiltzen direla esan behar da.

TXOKOLUELAKO ZAPATAK

Zapata dorpeak.

Badirudi, oraingo zapaten modan antzinako choclo oinetakoetan oinarritu direla. Guk beti erabili dugu berba hori, antzina baten fabrikan erabiltzen ziren txokoloak kontuan izan ditugulako konparazioak egiterakoan.

TXOLA

Kopa.

TXOMIÑANTON

Emagizon. Maritxu.

Bermeon, txomiñ hitza hartzen da, askotan maritxu bat definitzeko eta anton horrek indarra ematen diola pentsatuz hitz konposatu hori sortu da. Beraz, izen propio bi batu dira adjektibo bat egiteko.

TXORIDXE LABA GANIEN

Erabat pozik.

Konparazio hau oso egokia da, txoria labe gainean jartzen bada, saltaka-saltaka ibili beharko baita ez erretzeko.

TXORIDXEN MOZOLUE LEZ

Denbora luzean itxaroten.

TXORIGORRA

Zeharo gorra.

Adberbio moduan ere erabiltzen da:

TXORROPORRO / UE

Berba asko egiten duena.

Azkuek, Arrasaten jaso du, baina zentzua informalidad da.

TXOTOR

Begitxindorra.

TXOTXOLIÑIE

Alua definitzeko beste berba bat, baina gehienetan gaztetxoen alua definitzeko erabilia izaten da.

TXULIBRIÑ / E

Pinpirina. Harroa. Gehienetan mutila izaten da, baina noiz edo noiz neskari ere aplikatzen zaio.

Gaztelerazko chulo / a hartu da oinarritzat; eta gero, -in atzizkia jarriz, chulín gertatu ondoren, hau indartzeko, -bri- tartizkia erantsi zaio.

TXUNTXURRE

Hezur sakroa. Erreinezur.

TXUNTXURRUEN

Jendea multzoan.

TXUPANDOZKI / DXE

Parasito. Aprobetxategi.

Gaztelerazko chupar aditza erabili da hitz hau sortzeko, chupando gerundioa hartu eta -ki atzizkia erantsi zaio:

chupando + kitxupandoki.

Gero eufoniagatik z bat sartu zaio.

TXURUPIÑEK

Iskanbilak. Pasadizuak.

Hitz hau konposatua dena argi dago, baina argi ez dagoena, lehen elementua zein izan zitekeen da. Hipotesi bat bota ezkero hauxe izango litzateke:

guzur + upiñekguzurrupiñek.

Disimilatzeko, bokal itxi gehiegi dagoenez, euretariko bat erori egin da, eta horren kontsonantea berarekin batera:

zurrupiñektxurrupiñektxurupiñek.

TXUT

Esklamaziozkoa da. Beti da hotza.

TXUTADA / IE

Efektua.

Hitz hau, txut eta -ada atzizkiaz konposatzen da.

TXUTXUMUTXUEK

Zurrumurruak.