Bermiotarra

U

UBILLADA / IE

Arrainak ur-azalean ateratzen dituen ubil txikiak. Konparazioan, edozein mugimendu edo iskanbila.

UDXEK

Oiak.

Azkuek eta L.M.M. k oi jaso dute eta badirudi kasuistika dela honen erabilera. P.M.k Laburdin jaso du oiak pluralean. Bermeon, beste aldaera bat ere erabiltzen da alternantzian, oidxek.

Sarri gertatzen den bezala oiu egin da.

UDXOLA / K

Uholdea.

UFALA

Umeen hizkuntzan ureta sartu edo bainatu.

UFO / UE

Mozkorra.

UGARRA / UGERRA

Zikinkeria. Lohia.

UKUNDO / UE

Ukalondoa.

ULEPO

Ile asko daukana. Baina peioratiboan ere esaten da, baita irain txiki baten moduan ere.

UNADA

Une.

UNDIDU

Erabat bustita.

Aditz funtzioan:

Adberbio funtzioan:

UR LOTUE

Energia gabeko pertsona.

URBERINKATUNTZIDXE

Kokots irtena.

URDILLENA

Urdailekoa. Analogiaz: Angustia. Beldurra.

URDIÑ / DXU

Ugerra. Ugertuta.

URE LEZ

Erraz jabetu gauzekin, batez ere eskolako gaiekaz. Nork ez du esan eskolan, ikasgaietan ez daukala arazorik ura lez dakizkielako?

UREN IXO

Urari ihes egitea.

URIKUE

Hospiziokoa.

URKARO

Garbitzeko ura gustatzen ez zaion pertsona edo animalia.

URKETUTE

Diruaren faltaz, estu, larri, urkatuta bizi.

URRIELAKUE

Pertsona oso fina, langilea eta garbia.

URRIEN BITSE LAKUE

Pertsona oso fina, langilea eta garbia.

URRIEN BITSE LEZ

Oso garbi jarri.

URRUBURUE LEZ

Norabidea galduta. Noraezean.

URRUMADIE

Burrunbada. Marruma.

URRUN DA FITX

Betiko haserretu.

Ingelesezko run and feet esalditik etor daiteke, edota agian, Iparraldeko fitefitx bihurtu delako.

URRUNGUEN

Duela gutxi.

URTENA

Gazte soltea.

Azkuek atrevido, osado definitzen du. Gainera, Bermeon gazteak bakarrik dira urtenak.

URTU

Desagertu.

USEINE EMON

Zerbaiten usaina eman giroari, adibidez jai usaina.

USIN BAKO LORIE

Gatz gabeko pertsona.

USIÑ TXARRA

Zerbait txarra gertatuko den sumoa.

USO / UE

Alua.

Txoriaren izenak beste esanahi bat hartu du, Kintanak eufemismo utilizado entre muchachos para indicar la vulva dio. Beraz ez da zehatza, Bermeon edonork erabilizen baitu.

USO BERO

Gizonzalea den emakumea definitzeko erabiltzen den hitzetariko beste bat.

USO KOZIÑERIE

Sukaldaritza lanetan aritzen den pertsonari esaten zaio, baina peioratiboki.

USO ZARRA

Malezia handia daukan emakumea.

USUBILLUE

Buila. Zalaparta.

Hitz hau konposatua da eta badirudi, bigarren elementua pilloa dela. Hau hipotesi bat da.

uso + pilloausobilloausubillue.

Usobillo aldaera Mundakako Otxoluaren zita bat aipatuz jasotzen du eta honen esanahia antzekoa dugu.

UTS ALA BET

Bai ala ez, igarri ala ez, aurkitu ala ez.

UXUXUE LEZ

Presaka ibili, arin hara eta hona. Uxuxue itsasoko tsoria da. Hara eta hona ibiltzen da arrain txikiak harrapatzen. Konparazioan pertsonei aplikatzen zaie.

UZABA

Ugazaba. Nagusia.

UZANDRA

Ugazabandrea. Baita ofizio bat irakasten duen maistra edo andrea ere.

Azkuek ez du jaso eta D.A.R.k señora, ama de casa zentzuaz jaso du.

UZKIDXE LAKUE

Emakume lodia.