Bermiotarra

Z

ZABURREIDXE

Badaezpadako pertsona eta gauzak.

Ikusten denez, Bermeon, pertsonei ere aplikatzen zaie, eta Azkuek jaso duen esanahia baino zabalagoa dauka.

ZAFA

Askatu.

Gaztelerazko zafar = desatar hitzetik zuzenean hartuta dago.

ZAFRAN

Ugaritasunean.

Hitza, formaz, gaztelerazko zafra da, baina ez esanahia. Erdaraz dituen esanahiak, bat ere ez da egokia Bermeon erabiltzen den zentzua emateko.

ZAGAN

Atoian eraman. Konparazioan pertsonak eraman atoian.

Gaztelerazko zaga, llevar detrás hartu da, baina esanahi zabalagoa dauka.

ZAGIE

Zaga. Kasu honetan, norbaitek zaga bera eramaten duenean.

ZAIDXE ATARA

Zahia atera. Gaztelerazko caspa. Era guztietara astindu.

ZAKATZA

Arrainarena izan arren, konparazioan pertsonarena izango da.

Azkuek, Bermeoko Ortuzarren zita bat aipatuz Lekeition eta Ondarrun ere jaso du zentzu honetaz.

ZAKATZA GORRITXUTE

Haserre bizian.

ZANAZURREK

Zaina eta hezurrak.

ZANKAPE / IE

Belaunpe edo zangope.

Azkuek zankabe aldaera jaso du.

ZANTARKILLO

Lizunkeriak esaten eta egiten dituena.

ZANTARRA

Lotsagabea.

Ikusten denez, gure artean beste zentzu batetan erabiltzen da hitz hau.

ZANTARREIDXE

Jendaila. Zaborreria. Gauza zantarrak.

Arraro zamarra izan arren -ria eta ez -keria atzizkia erabiltzea, hemen, horrela gertatu da:

zantar + riazantarreria.

ZANTARRILLO

Lizuna.

ZANTARRUA

Lizuna.

ZANTZUE

Irrintzia.

ZAPASALTO BATEN

Azkar. Joan-etorri baten.

ZAPAZTO

Zapa handia duena. Konparazioan orraztu barik ibiltzen dena.

ZAPIE

Zapa. Begiak estaltzen dituen ile multzoa.

ZAPUTZ

Lepoa.

Hiztegietan beste zentzu batez agertzen da, baina Azkuek, parte superior del tronco desde donde arrancan las ramas jartzen du. Beraz, hori izango litzateke definizioa, baina pertsonei aplikatuta.

ZAPUZKADA

Bultzada.

Zaputz hitza bera dugu, egokia ez bada ere, -kada atzizkia erantsita.

Izenaren funtzioa betetzen du.

ZAPUZKADAKA

Bultzadaka.

Kasu honetan, ka moduzko adberbioa egiteko atzizkia sartu da.

ZARKILLE

Nagusien gauzak egin edo esaten duen umea, mutila zein neska.

Konposizioan, -killa atzizki txikigarria lotu zaio zar izenari.

ZARRAZO / IE

Lanbro.

Gaztelerazko cerrazon = oscuridad grande ocasionada por nubes negras hitza da honen oinarria, baina esanahia ez da bera.

ZARTAZO / UE

Kolpea.

Kasu honetan ez du -ada atzizkia hartu, -zo atzizkia baizik. Askotan gertatzen da fenomeno hau Bermeon, hau da, gaztelerazko atzizki bat hartzea.

zart + zozartazo. Hala ere, esan beharra dago, zartada hitza ere erabiltzen dela eta biak ia ia parekaturik daukatela erabilera.

ZATI BITXU

Erdi bi.

ZATIKE POTRIKE

Zati-zatika.

ZAZPI SUETAS

Beti arazoetan dagoen pertsona.

ZAZPIKIDXE

Pertsona mugikorra, geldi egoten ez dena. Horren ondorioz esamesa guztien jabe egiten dena.

Hitz honen esanahia zabalagoa da, ez da hitz horren zentzu konkretura mugatzen. Kintanak impaciente definitzen du.

ZAZPISUETE

Saltsa guztietako perrexila deituko genukeena.

Azkuek, Mundakan jasotako definizioan gorrón jartzen du.

ZEMAKURE

Ugari. Nahi den guztia. Zenbat gura.

Fonetikazko aldaketei ezker, honelako zenbait hitz sortzen da.

zenbat gurazemakure.

ZEMAT KURE

Nahi beste.

ZEPAITXE

Zerbait.

zerbaitzepaitxe.

ZER DAN EDO ZER EZTAN

Informazio bila.

ZER DATOR MENDI GORRITXIK BERA

Harridurazko esaldi hau, luzea izan arren normalki erabiltzen zen duela gutxi, gaur eskasagoa da erabilera.

ZER… ETA ZER… ONDOKUEK

Ze otxokuarto!

ZEREIKUSIKO / UE

Ederra, handia, harrigarria den zerbait.

D.A.R.k Bermeoko Ortuzarren zita bat aiparten du, beraz, Bermeon jasotakoa da hitz hau. Gaur egun, gazteen artean entzuten ez bada ere, erabilera oso zabala daukate hiru formek.

ZERENTENIDUEK

Harremanak. Nolabaiteko erlazioa izan.

ZEREÑEKIDXEN / ON

Konturatu gabe zerbait egiten aritzea. Zerbait egitearren.

zeregineanzerekineanzerenekianzereñekidxen.

ZERIKUSIDXEN

  1. Ikusgarria. Harrigarria.
  1. Ederto. Primeran.

ZERKILLO

Zirrikitu.

ZEROIE LEZ PUZKE

Katxalote. Konparazioan erabiltzen da.

ZIDXAU / E

Ziaboga. Konparazioan, pertsona, animalia edo kotxe batek horrelako zerbait egitea.

ZIDXE

Zirikatu.

ZIENTZI / DXE

Adimena.

Gaztelerazko ciencia hitz farfailtsua erabili da beste izen hori sortzeko.

cienciazientziazientzidxe.

ZINGELEKUE

Jaka eta berokiek atzealdean izaten duten irekidura.

ZINTXIE

Zartada Kolpea. Bronka.

Gaztelerazko cinta hartu eta jasan dituen fonetikazko aldaketari esker, hitz berri bat sortu da.

ZIRIZIRIDXE

Tobogan.

ZIRIZIRIKE

Irristadan. Laprastadan.

Azkuek Mundakan jaso du, baina jokoa dela dio, beraz, zentzua ez da berdina.

ZITXELA

Zitala.

ZIRRIZARRA / IE

Katarro bat dagoenean eta bularreko estua genatzen denean sortzen den zarata.

ZOKILLE

Pertsona dorpea. Trauskil.

Zokila lur-zati handi eta gogorra da. Horregaitik, askotan, zokil hitzari aldeano hitza gehitzen zaio.

ZOLTZIÑE

Zoldu egitea. Itzemin.

zoltzezoltziazoltzinazoltziñe.

ZOR DA ARTURENAK

Kontuak egiten direnean erabiltzen da.

ZORIGOGORREKO MARTA

Hau zoritxarra! Enebada!

ZORRI ILLE BIZTUE

Aberats berriak.

ZORRIBIZTUE

Aberats berriak.

ZORRIZTO

Gaur egun ez dago zorririk, edo, behintzat oso gutxi ikusten da. Baina garai bateko miseria hori kontutan izanda, gaurko aberatsei aplikatzen zaie, hau da, garai baten pobreak izan, eta orain ere pobreak izanda dirutsuak moduan agertzen direnei.

ZOTZ BATEITXIK

Txikikeriengatik.

ZOZO / UE

Zakil.

Berriro ere txori baten izena erabili da beste izen bat deskribatzeko.

ZOZOLIÑUE

Umeen zakiltxoa.

Zozo hitza diminutiboan jarrita erabilizen da.

ZUEZGORA

Zuriz gora, Hau izango litzateke hitza. Konparazioan erabiltzen da, esaterako begiak gora begira jarri ezkero, begiko zuria besterik ez da ikusten. Arrainak, gora begira jartzen direnean tripa zuria ikusten zaie eta hau dirdaitsu agertzen da.

ZUK TAKOZU ARUE

Zelakoa… Gaztelerazko torta izango litzateke.

ZUK TAKOZU ATZA

Zelakoa… Gaztelerazko torta izango litzateke.

ZUK TAKOZU BREKEKE

Sinistu ere ez. Gaztelerazko torta izango litzateke.

ZUK TAKOZU MUNDUE

Gaztelerazko torta izango litzateke.

ZUMURUTUE

Pertsona serioa, barnekoia. Uzkurra.

ZURRUPURRUE

Katarroa dagoenean arnasa hartzeko eragozpena dagoenean, batez ere umeetan.